Null
Ongi etorri Portugalgo Atarira!
Bem-vindo ao site de Portugal!
Portugal

Portugal, izen ofiziala Portugalgo Errepublika, Europako hego-mendebaldeko estatua da, Iberiar penintsularen mendebaldean kokaturik dagoena. Iparralde eta ekialdean Espainiarekin du muga, eta mendebalde zein hegoaldean Ozeano Atlantikoarekin. Portugal kontinentalaz gain, Portugalgo Errepublikak bi uhartedi ditu Ozeano Atlantikoan: Madeira eta Azores. 1986tik Europar Batasuneko kidea da eta 1999tik Eurogunekoa.

Historia

K. a. VI. mendean Europako erdialdeko herri zeltak gaur egun Portugal den lurraldearen iparraldeko erdian finkatu eta bertako biztanleekin nahastu ziren. Haien ondorengoak, lusitaniarrak, gogor borrokatu ziren erromatarren konkistari aurre egiteko, baina K. a. 61. urtean Julio Zesar (K. a. 100-K. a. 44) jeneralaren gudarosteek Lusitania mendean hartu zuten. Erromatarrek oso eragin handia izan zuten lurraldean.

K. o. V. mendean sueboak eta alanoak sartu ziren, baina gero bisigodoen mendean geratu ziren. 711. urtean arabiar osteak Iberiar penintsulan lehorreratu zirenean bisigodoen inperioa suntsitua izan zen. X. menderako Asturias eta Leongo erregeek Mondego ibaiaren iparraldeko lurraldea eskuratua zuten, eta Portugalgo konderria sortu zuten, Asturias-Leongo erreinuaren agindupean. 1105ean Alfontso VI.a (1040-1109), Leon eta Gaztelako erregeak, Henrike Burgundiakoari Portugalgo konderria eman zion, ezkonsari gisa, Teresa bere alabarekin ezkondu zenean. Teresa eta Henrikeren semeak, Alfontso Henriquesek, musulmanei irabazi zien Ouriqueko guduan (1119) eta lurralde osoa bere mendean geratu zen, Algarve izan ezik. Handik gutxira, Leongo eta Gaztelako erregeetatik bereizirik, Portugalgo errege izendatu zuten: Alfontso I.a Portugalgoa (1139-1158).

Alfontso III.ak (1248-79) musulmanak egotzi zituen Algarvetik. Fernando I.a Ederra Portugalgo erregea 1383an hil zenean ondorengotza guduak izan ziren: nobleziak Joanes I.a Gaztelako erregearekin ezkondua zegoen Fernando I.a Ederraren alaba, Beatriz, ezarri nahi izan zuen aginpidean, baina burgesiak eta nekazariek berriz Joan Avizkoaren alde egin zuten. 1385. urteko abuztuaren 14an, Joan Avizkoaren gudarosteak Gaztelako eta Portugalgo nobleziaren parte handi baten gudarosteak suntsitu zituen Aljubarrotako guduan. Hala, Portugalek burujabetasun osoa erdietsi zuen Joan I.a Handia (1358-1433) erregearen aginpidean.

Aljubarrotako guduak nobleziaren gainbehera eta burgesia eragile baten gorakada ekarri zituen. Joanes I.a erregearen semeak, Henrike Nabigatzailea printzeak, europarren konkistei eta mundu berri baten antolakuntzari bide eman zioten itsas bidaia handiak eragin zituen Atlantikoan. 1415. urtean portugaldarrek Ceuta konkistatu zuten. 1419an Madeira uhartedia aurkitu eta hartu zuten, 1427an Azoreetara iritsi ziren, eta 1456an Cabo Verdera.


...gehiago irakurtzeko sakatu hemen

Gai nagusiak

Portugal: PolitikaEkonomiaBanaketa administratiboaBiztanleria
Portugalgo geografia: Eskualde naturalakHidrografiaKlima eta landaredia
Portugalgo historia
Portugalgo kultura: Arkitektura • Literatura • Musika • Margolaritza • Zinema
Portugalgo kirolak: FutbolaTxirrindularitzaEskubaloiaPatin-hockeya

Banaketa administratiboa

Portugal bost eskualdetan banatuta dago zati kontinentalari dagokionez, gehi eskualde autonomo bitan: (Azoreak eta Madeira). Eskualde bakoitza azpieskualdetan zatituta dago.

Zkia. Eskualdea Hiriburua Azpieskualdeak
1 Iparraldeko eskualdea Porto Trás-os-Montes Garaia, Ave, Cávado, Douro, Entre Douro e Vouga
Porto Handia, Minho-Lima, Tâmega
2 Erdialdeko eskualdea Coimbra Mondego Beherea, Vouga Beherea, Iparraldeko Beira Interior, Hegoaldeko Beira Interior
Cova da Beira, Dão-Lafões, Médio Tejo, Mendebaldea, Iparraldeko Pinhal Interior
Hegoaldeko Pinhal Interior, Itsasaldeko Pinhal, Serra da Estrela
3 Lisboa Lisboa Lisboa Handia, Península de Setúbal
4 Alentejo Évora Erdialdeko Alentejo, Itsasaldeko Alentejo, Alentejo Garaia, Alentejo Beherea, Lezíria do Tejo
5 Algarbe Faro Algarbe
6 Madeira Funchal Madeira
7 Azoreak Ponta Delgada Azoreak
Hiriak

Portugalgo hirien zerrenda populazioaren arabera 2011eko erroldaren arabera. Portugalgo 26 udalerri handienen artean 24k Lisboa Handia edo Porto Handia osatzen dute.

Lisboa.
  1. Lisboa (hiriburua): 545.245 biztanle
  2. Sintra: 377.249 bz.
  3. Vila Nova de Gaia: 302.092 bz.
  4. Porto: 237.559 bz.
  5. Loures: 205.577 bz.
  6. Cascais: 205.117 bz.
  7. Braga: 181.819 bz.
  8. Amadora: 175.558 bz.
  9. Matosinhos: 174.931 bz.
  10. Almada: 173.298 bz.


Portugalgo hirien zerrenda populazioaren arabera

Leku interesgarriak

Gazteluak eta Jauregiak:

Katedralak eta monasterioak:

Kultur eraikinak:

Herriak:

Toki naturalak:

Toki historikoak

Zubiak:

Gizateriaren Ondarea
Iruditegia

Atal honetan Portugali buruzko argazki eta irudiak aurkituko dituzu, betiere gaiaren arabera sailkatuak:
AzpiegiturakGeografiaGizateriaren OndareaHiriakHistoriaNaturaKirolakKulturaPolitikaZientzia eta Teknologia

Sintra hiriko Pena jauregiaren ikuspegia, Gizateriaren Ondarea.