Kripta
Kripta (latinetik, crypta, eta grezieratik κρύπτη, kryptē; "ezkutua", "pribatua") lurpeko tokia da, lehenengo kristauek biltzeko eta martirien gorpuak ehorzteko erabiltzen zutena. Hasierako kripta askoren gainean elizak eraiki ziren geroago.
Kripta ospetsuak dira, besteak beste, Lyongoa, Veneziako San Marko basilikakoa, Santiago de Compostelako katedralekoa, Leireko San Salvador elizakoa, eta abar.
Erreferentziak
aldatu- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.