Ireki menu nagusia

Sancho el Sabio Fundazioa[1] (edo Antso Jakituna Fundazioa[2]) Arabako Vital Kutxaren Gizarte Ekintzak kudeatzen duen fundazio bat da.

Fundazioak egoitza berria estreinatu du berriki, 2009ko udaberrian. Egoitza Gasteizko Betoñuko atean dago, 23. zenbakian. Euskarari eta euskal kulturari buruzko bibliografia eta agiri funtsen arloan diren dokumentazio-zentroen artean aitzindarietako bat da.

Eduki-taula

HistoriaAldatu

  • 1955. Antso Jakituna Erakundeak Gasteiz hiriko Aurrezki Kutxa Munizipala izan zenaren ekimenez ekin zion bere ibilbideari.
  • 1964. Antso Jakituna Erakundearen baitako Ikasketa eta Ikerketa Zentroa Arabarren kultura kezkak asetze aldera sortu zen. Beste ekin batzuen artean, Euskal Liburutegia eratu zen.
  • 1989. Izaera juridiko propioa hartu zuen, Erakunde izatetik Fundazio izatera pasatuz.
  • 1990. Gasteizko Aurrezki Kutxak eta Arabako Kutxa Probintzialak bat egin ondoren, Gasteizko eta Arabako Kutxa (Caja Vital Kutxa) sortuz. Antso Jakituna Fundazioa finantza erakunde berriaren menpe jarri zen.
  • 1991. Fundazioa Zulueta jauregian hartu zuen ostatu. Modu horretan, 1989an emandako bultzada gorpuztu egin zen.
  • 2009. Egoitza berria. Bertatik, beste helburu batzuen artean, euskal kulturaren zabalkundeari ekin nahi zaio sarbide askeko teknologia berriak erabiliz: EMD Euskal Memoria Digitala-Memoria Digital Vasca [1].

HelburuakAldatu

Antso Jakituna Fundazioak bere sorrera-eguneko helburuei eutsi die. Hau da, euskal kulturarekin zerikusia duten agiriak bildu, sailkatu, zaindu eta zabaltzeari. Bere ibilbide luze bezain oparoari esker, Antso Jakituna Fundazioak agiri-funts aberats bezain oparoa sortu du: XV. mendetik aurrerako eskuizkribuak; XVI. mendetik aurrerako inprimaki eta kartografia; XVIII. mendetik aurrerako material grafikoa eta teknologia berrietan oinarritutako bestelako materialak. Aipatzekoa da, bestalde, gogoan hartzen duen eremu geografikoa; hau da, Euskal Autonomia Erkidegoa, Nafarroako Foru Erkidegoa eta Iparraldea. Arrazoi historikoak tartekoa bere eragin eremua albo lurraldeetara zabaldu du, Ebro ibaitik Garona ibairaino.

FuntsakAldatu

  • Liburuak. Ondare funtsak. Liburuez eta agiriez osatutako funtsaren sorrerari 1964an ekin zitzaion. Urte horretan, XVII. mendetik XX. medera arteko monografiez osatutako liburutegia erosi zitzaion Antonio Odriozola bibliofiloari. Lasterrera Deogracias Estavillo jaunaren liburutegia erosi zen, XIX. eta XX. mendeko liburuez osatutako liburutegia hain zuzen ere. Geroztik, liburu funtsa handituz joan da, beti ere erosketa eta dohaintza bideari esker. Emaitza agerikoa da: han-hemen diren euskal agiri-bilduma aberats eta osatuena, bere kontserbazioa bermatu eta zabalkundea errazte aldera digitalizatu diren XV. mendetik aurrerako milaka eskuizkribu eta inprimakiez osatua.
  • Liburuak. Gaur eguneko edizioa. Liburu hauek liburutegian jasotakoen % 80 osatzen dute. Bertan, 1898ko belaunaldiko nobelagile handien lehen edizioetatik hasi eta XX. mendeko 80ko hamarkadatik aurrera gertatutako edizio hazkundearen emaitzak daude jasota. Bertan, bestalde, ikusgai daude historia, aldaketa sozial eta politikoak, ideologiak, sinismenak eta pentsamendua, filosofia, zuzenbidea, gastronomia, artea, eskultura, zinema eta hedabideak.
  • Hemeroteka. Euskal kulturari dagokionean izan diren eta gaur egun diren aldizkari esanguratsuak, oroit-idazki ekonomikoak zein denetariko enpresa eta erakundeena, egungo eta aspaldiko egunkariak, eta fanzine bilduma apartekoa. Funts horrek guztira 10.000 izenburu ditu. Artikuluen bilaketa erraztu ahal izateko, bi prozedura dago: alde batetik, aldizkari nagusien hustuketa analitikoa; bestetik, sumarioen eta testuen digitalizazioa, irudiak eta deskribapen bibliografikoa uztartzen dituen proiektu baten bidez. Era berean, beste zenbait erakunderekin batera sinatutako lankidetza-hitzarmenaren baitan, gaur eguneko euskal prentsaren digitalizazioari ekiten ari zaio.
  • Artxibo pribatuak. 1993an eratu zen atal honek egiteko jakina du: orain arte eskuratzea ia ezinezkoa zen zenbait familia artxibo zaindu eta ikerlarien esku jartzea. Erositako edo artxiboen jabe diren familiek aldi baterako gordailuan utzitako artxiboetako milaka agiri katalogatu eta digitalizatu egin dira eta, aldi berean horien datu-basea eratu da. Aipaturiko artxiboak garai desberdinetakoak dira, XIII. mendean hasi eta XX. mendera artekoak.
  • Argazki artxiboa. Argazki funtsa honako finantza erakundeek gordailuan utzitako argazki-artxiboez osatuta dago: Gasteizko Aurrezki Kutxa, Arabako Kutxa Probintziala eta gaur eguneko Caja Vital Kutxa. Argazkiotan finantza-erakundeen ekitaldi eta jardun propioen zein XIX. mendeko gizarte arabarraren isla dira. Guztira, 70.000 argazkitik gora gordetzen dira. Era berean, beste hainbat artxibo historiko dago, XIX. mendearen bukaera eta XX. mendearen hasierakoak. Guztira gai desberdinetako 12.000 unitate gordetzen da (herri arkitektura, errege-erreginen bisitaldiak, karlismoa, herri lanak…).
  • Bestelako atalak.
    • Kartografia bilduma mila bat mapez osatuta dago. Guztiz katalogatuta daude. Zaharrena Abraham Ortelius errenazimenduko geografo eta kartografoaren atlasa da; berrienak, berriz, XXI. Mendeko mapak, euskarri digitalean jasotakoak.
    • Material grafikoen atala. Atal hau garai eta gai desberdinetako milaka kartelez osatuta dago. Zaharrena XVIII. mendekoa da. 2001 urteaz geroztik kartelon inbentarioa eta katalogazioa egiten ari da. Kartelon sailkapena[2]:
      • Antimilitarismoa eta gatazka belikoak
      • Marrazkiak, estanpak eta laminak.
      • Ekologia eta ingurumena.
      • Gay-ak eta lesbianak.
      • Politika alorrekoak / Amnistiaren aldeko gestora.
      • Sindikatuen alorrekoak
      • Zezenketa.
    • Txostenak, liburuxkak, panfletoak, orritxoak, jai-egitarauak, eranskinak [3] . Gaiaren eta garaiaren arabera daude antolatuta. Azken hamarkaden azterketa egin ahal izateko garrantzia handiko bilduma.

Digitalizatutako funtsakAldatu

  • Liburuak eta eskuizkribuak: Funts horretan digitalizatutako monografia eta eskuizkribu guztiak daude.
  • Artxibo pribatuak: Norbanakoen zein familien artxiboez osatuta dago funtsa. Kasu gehienak gordailuan utzitako artxiboak dira.
  • Euskal aldizkariak: Euskal kulturan adierazgarriak diren aldizkarietako artikuluak testu osoa eskainiz. Testuak eskuratzeko kameraren gainean “klik” egin behar da.
  • Mapak: Kartografia materiala, XVI. mendetik 1960. urtera arteko mapen 1.200 irudi.
  • Euskal aldizkarien sumarioa: Sumarioetan edo aurkibideetan sartzeko aukera.
  • Euskal aldizkariak ez diren aldizkarietako artikuluak: Euskal Herritik kanpo argitaratzen diren aldizkarien artikuluen testu osoa eskaintzen da. Sartu ahal izateko erabiltzaileak izena eman behar du aldez aurretik.

Egitasmoaren historiaAldatu

Tratamendu digitalari zeregin jakinari bukaera eman ostean ekiten zaio, funtsen babes-lanak babesteko eta zabalkunde ahalbideratzeko prozedura dokumentalari bukaera eman ostean hain zuzen ere. Egitasmoa, bere garaian aurrelaria, 1993an hasi zen. Egitasmoari esker, Euskal Autonomi Erkidegoan zein Nafarroan argitaratzen den prentsaren, aldizkarien sumario eta artikuluen, artxibo pribatuen eta ondare bibliografikoaren digitalizazioari ekin zaio. Etengabe eguneratzen da.

2004. urtean Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailarekin hitzarmena sinatu eta gero, Euskal Liburutegi Digitala eratu zen. Liburutegi horretan XVI. mendetik Espainiako Guda Zibilera arteko ondare bibliografikori dagozkion edukiak daude (3.000 monografia). Geroztik, irudi berriak txertatu dira. Hauek, Eusko Legebiltzarrarekin eta Koldo Mitxelena Kulturgunearekin kopia digitalen elkar trukaketa egiteko asmoz sinatutako hitzarmenaren ondorioz jaso dira.

Informazioa eskuratzea oso erraza da. Datu base bibliografiko edo artxibistikoan kokatu ondoren, irudietan zuzen-zuzenean sartzeko aukera dago. Eguneroko prentsari dagokion irudietarako sarbidea intranet bidez egin behar da.

Kultur ekitaldiakAldatu

Hasiera-hasieratik, Antso Jakituna fundazioa euskal kulturari loturiko edozein alderdiren gogoeta-leku izaten saiatu da. Hori lortze aldera, hainbat zabalkunde-ekitaldi burutu du: hitzaldi-zikloak, mintegiak, erakusketak, jardunaldietan txostenak aurkeztea, eta mahai inguruetan, ikastaroetan eta biltzarretan parte hartzea. Era berean, hainbat beka-, sari- eta lehiaketa-deialdi egiten du.

Beste zenbait jardunen artean erakusketak aipatu behar dira. Erakusketa bakoitzak bere argitalpen propioa izan ohi du. Honatx gaur arteko erakusketak:

  • Karlistak
  • Juduak
  • Masoiak
  • Inkisidoreak
  • Armadak
  • Abertzaleak
  • Idazleak
  • Zinegileak
  • Euskaldunak eta Europa
  • Liberalak
  • Liburuen etxea: Antso Jakituna 40 urte.

Unibertsitate ikasleei zuzenduriko beka eta lehiaketei esker, ikasle horiei buruturiko ikerketen berri ematen da. Bi dira egiten diren deialdiak:

  • Jesus Olaizola Bibliografia Beka, Ikasketa eta Ikerketa Zentroko zuzendari izan zenaren omenetan sortutakoa. Beka horren bidez Antso Jakituna Fundazioaren funtsetako edozein arlo tematikoko bibliografia osatzeko asmoz egiten diren bilketa bibliografikoak laguntzen dira.
  • Antso Jakituna Ikerketari buruzko Unibertsitate Lehiaketa. Unibertsitate-ikasleei zuzendutakoa da, beti ere Fundazioaren funtsa erabili eta euskal kulturari buruzko ikerketa sustatzeko asmoz.

Urtero Caja Vital Kutxak banatzen dituen eskola-agendetan txertatutako lehiaketak eta sariak.

Erakusketa birtualakAldatu

ErreferentziakAldatu

Kanpo loturakAldatu