Null
Ongi etorri Hizkuntzei buruzko Atarira!
Hizkuntza
Munduko hizkuntzen mapa.

Hizkuntza, giza taldeen ahozko komunikazioaren sistema bat da. Hizkuntzalaritzak aztertzen du.

Izakiak komunikatzeko dugun gaitasuna, mintzamena edo lengoaia da, hau lortu dezakegu bai zeinu-sistema baten bitartez edota mingainarekin. Ez dugu nahastu behar hizkunea edo hizkuntza lengoaiarekin, hauek horren errepresentazioa baitira.

Lengoaiak dira, era ulerterraz batean azaltzearren, nahiz eta beraien irispideak eta garrantzia murriztuz gure munduko erakuntzarako dira, gauzen formak adierazteko.

Sarritan lengoaia terminoa erabiltzen da izakiek erabiltzen dugun komunikazioa adierazteko, hau da, lengoaia naturalak, bai berba egiteko lengoaia, zein zeinuen bitartez erabiltzen duguna edo literaturan erabiltzen dena. Lengoaia naturalak lengoai guztiak ditu barne, animaliak erabiltzen dutena eta baita izakiena ere. Matematiketan eta informatikan, esaterako, lengoaia artifizialak erabiltzen dituzte eta lengoaia formalak dira (programazio lengoaiak barne). Dena dela, izakien lengoaia badauka ezaugarri bat ezin dena topatu programazio lengoaietan: dibertsitatea. Lengoaien ikasketak bi zientziaren iturburua da filologia eta hizkuntzalaritza.


...gehiago irakurtzeko sakatu hemen

Aurkibidea


Kategoriak: Antzinako hizkuntzakEremu urriko hizkuntzakHizkerakHizkuntza eraikiakHizkuntza erakundeakHizkuntza familiakHizkuntza hilakHizkuntza bakartuak
Hizkuntza jokoakHizkuntza kreoloakHizkuntza sakratuakHizkuntzak herrialdearen araberaHizkuntzak kontinentearen araberaHizkuntzaren araberako kategoriak
Literatura hizkuntzaren arabera

Artikulu nabarmendua
Orlegiz Gaeltacht edo irlandera hitz egiten diren eremuak.

Gaelera edo irlandera (irlanderaz Gaeilge) Irlandako jatorrizko hizkuntza da. Gaelera hizkuntzen taldean sailkatzen da. Jatorria Irlandan du eta hizkuntza indoeuroparren familiako adar goidelikoan sailkatzen da. Historikoki irlandarrek hitz egin dute. Uharteko 20.000 eta 80.000 pertsonek ama-hizkuntza gisa hitz egiten dutela uste da, gehienbat mendebalde urruneko baserritar giroan. Irlandera Irlandako hizkuntza nagusia zen Erdi Aroan ingelesak iritsi arte. 1922tik aurrera, Irlandako Errepublikaren independentziarekin batera (jatorriz Irlandako Estatu Askea deitua) Irlandako hizkuntza ofiziala da, ingelesarekin batera. 1998an, Ostiral Santuko Akordioaren ondoren, Erresuma Batuaren agintepean dagoen Ipar Irlandako hizkuntza gutxitutzat ezagutu zuten ofizialki, Ulsterko eskozierarekin batera. 2005eko ekainaren 22an Europar Batasuneko lan hizkuntzetako bat legez izendatu zuten, ofizialtasun hau 2007ko urtarrilaren 13an sartu zen indarrean. 2007ko urtarrilaren 22an, Irlandako Errepublikako ministroa zen Noel Treacy-k Europar Batasuneko Ministroen Kontseiluako bilera batean lehendabiziko aldiz erabili zuen.

Komunitate eta Baserri Giroko Gaeltacht Departamentuaren arabera 2003an 1.500.000 pertsonek hizkuntza hau hitz egiteko ezagupen nahikoa zutela ziurtatzen zuen. 2007an uharteak zituen 4,3 milioi pertsonetatik % 40.8 gaelera hitz egiteko gai omen zen.

Irlandera nagusiki hitz egiten den eskualdeei Gaeltacht edo Gaeltachtaí deritze dute irlanderaz (pluraleko forma da Gaeltachtaí, eta singularrekoa Gaeltacht). Eskualde horietatatik handiena Connemara/Conamaran dago, Galwayko konderrian, Aran Uharteak barne.

Herrialdeko eskola publikoetan nahi eta nahiez eskatzen dute hizkuntza honen jakintza, hortaz askok nolabaiteko erraztasunez hitz egiteko gai dira. Hala ere, uharte osoko erabateko hizkuntza nagusia ingelesa da. Irlanderaz idatzitako aldizkariak badaude, bereziki Gaeltacjtaíetan. 1996tik aurrera Teilifís na Gaeilge (Irlanderazko Telebista) edo TG4 martxan jarri zen. Telebista kate hau Radio Telefís Éireann edo RTÉ edo Irlandar Irrati Telebista publikoak ekoizten du.

Irlanderaren hiru hizkera edo dialekto naguaiak Ulsterrekoa iparraldean, Munsterrrekoa hegoaldean eta Connachtekoa erdi-mendebaldean dira. Irlandera zelta hizkuntzen barnean dago sailkaturik.


...gehiago irakurtzeko sakatu hemen