Null
Ongi etorri euskarazko wikipediaren eguzki-sistemaren atarira!
Eguzki-sistema

Eguzki-sistemak eguzkiaren inguruan, oro har orbita ezberdinetan jirabiran, dabiltzan objektu ezberdinak (planetak, planeta nanoak, sateliteak, asteroideak, kometak...) biltzen ditu. Zentzu zabalagoan, eguzkiak espaziora bidalitako partikulen eraginpean dagoen espazio eremu osoa hartzen du. Espazio honen kanpo mugak heliopausa du izena.

Sorrera

aldatu

Lurraren sorrera Eguzki sistemaren sorrerarekin loturik dago. Eguzki sistemaren sorrera duela 5000 milioi urte inguru kokatua dago, nebulosako materialak dardaratzen eta elkarri eragiten hasi zirenean, inguruko izar baten leherketak sortutako talka-uhinaren ondorioz seguruenik. Nebulosako materia hori trinkotzen hasi eta gerorako sistemaren erdigunean kokatu zen, masa horren grabitazio-indar ikaragarriak konprimitu eta berotu zuelako, erreakzio nuklearrak sortzeko bezainbeste, materia hori. Erreakzio arte, hori grabitanuklear horiengatik izarrek bero eta argi kopuru handiak igortzen dituzte, horrela Eguzkia sortu zen.

Eguzki-igorpen handi horiek putz egin eta materiaren parte handi bat espaziorantz bidali zuen. Bestea, izar gaztearen inguruan biraka geratu zen disko lau bat osatu (disko protoplanetarioa) grabitate-indarraren eraginez gertatu zen. Disko horretan, materialik trinkoenak erdigunetik gertuago kokatu ziren. Gero, planetesimala, kontzentrazioak, sortu ziren materiazko diskoan. Horiek eguzkiaren inguruko orbita desberdinetan kokatu ziren eta elkarren kontra talka egiten eta apurtzen hasi ziren, gero eta gorputz handiagoetan metatzeko, inguruko materia askea erakartzeko grabitazio indar handiagoarekin. Horrela, planetesimalak etorkizuneko planeten ernamuina izan ziren.

Eguzkitik hurbilen materialik trinkoenez osaturiko planetak sortu ziren (harkaiztsuak direnak) eta urrunago, planeta gasdunak trinkotu ziren. Azkenik, planetak hoztu eta askatutako gasekin atmosfera bat sortu zuten, gas horiek grabitate handiko planetetan bakarrik geratu ziren atxikirik.

Gehiago irakurtzeko sakatu hemen...

Kategoriak Artikulu nagusiak
EguzkiaMerkurioArtizarraIlargiaLurraMarteZeresAsteroide gerrikoJupiterJupiterren sateliteSaturnoSaturnoren sateliteUranoUranoren sateliteNeptunoren sateliteNeptunoPluton

Planetak: MerkurioArtizarraLurraMarteJupiterSaturnoUranoNeptuno

Planeta nanoak: PlutonErisZeresHaumeaMakemake

Bestelakoak: EguzkiaAsteroideen eraztunaKometakKuiperren gerrikoaOorten hodeia

Planeten satelite nagusiak:

Lurra: Ilargia

Marte: PhobosDeimos

Jupiter: IoEuropaGanimedeKalisto

Saturno: Saturnoren eraztunakTitanMimasEntzeladoTetisRheaDioneJapeto

Urano: MirandaArielUmbrielTitaniaOberon

Neptuno: TritonNereidaProteo

Nabarmendutako artikulua

Ilargia (aitzineuskaraz: *(h)iL(e)-argi) Eguzki-sistemaren bostgarren sateliterik handiena eta Lurraren satelite bakarra da, honen inguruan biraka dabilena. Ilargia eta Lurraren artean, batez beste, 384.400 km daude. Urtero distantzia hau 3.82±0.07cm hazten da, hala ere, ratioa ez da konstantea. Orbita eliptikoa du: distantziarik txikiena -perigeoa- 356.000 kilometrokoa da eta handiena -apogeoa- 406.000 kilometrokoa.

Ilargia Lurretik lau modu desberdinetan ikus daiteke. Modu bakoitzak aldi izena jaso du. Ilargialdiek Ilgora, Ilbehera, Ilberria eta Ilbetea dute izena. Lehen alditik laugarrenera 27 egun, 7 ordu, 43 minutu, eta 11,47 segundo pasa behar dira.

Sorrera

aldatu

Teoria batzuen arabera, ilargiaren sorrera duela 4,527 ± 0.010 mila milioi urte gertatu zen, hau da eguzki-sistema baino 30–50 milioi urte eta gero. Teoria hauen artean Lurreko azaletik indar zentrifugoaren bidezko sorrera, lehenik zegoen gorputz baten harrapaketa grabitazionalarena eta beste asko.

Egun dagoen hipotesirik onartuena ordea talka erraldoiarena da: Marteren tamaina zuen gorputz batek oraindik osaketan zegoen Lurra jaioberria kolpatu zuen eta jaurtitako materiala Lurraren inguruan orbitatu ondoren bat egin eta satelitea sortu zuen. Ordenagailu bidezko simulazioen arabera, Ilargia sortu zuen materialaren gehiengoa gorputz erasotzailetik atera zen, nahiz eta simulazio berrietan Lurretik atera zela agertu. Gainera, meteoritoen ikerketek Marte edo Vesta bezalako eguzki-sistemaren barneko gorputzek Lurra baino oxigeno eta tungsteno isotopo-osaketa ezberdinak dituztela diote eta Ilargia, berriz, nahiko parekoak.

Gehiago irakurtzeko sakatu hemen...

Wiktionary Wikibooks Commons
Definizioa Testua Irudiak