Ireki menu nagusia


Vladivostok[1] (errusieraz Владивосток) Errusiako ekialde muturreko hiria eta portua da, Primorski kraiko hiriburua. 2010eko erroldan, hiriak 592034 biztanle zituen[2]. Unibertsitatea, aireportua eta itsas armadako basea ditu, eta burdinbideen gune garrantzitsua da. Errusiak Ozeano Barearen ertzean duen portu garrantzitsuena da.

Vladivostok
Errusiako udalerria
Vladivostok harbor.jpg
Administrazioa
Estatua  Errusia
Subjektua Primorski kraia
Barrutia Ekialde Urruna
Geografia
Koordenatuak 43° 07′ 00″ N, 131° 54′ 00″ E / 43.116666666667°N,131.9°E / 43.116666666667; 131.9Koordenatuak: 43° 07′ 00″ N, 131° 54′ 00″ E / 43.116666666667°N,131.9°E / 43.116666666667; 131.9
Vladivostok hemen kokatua: Errusia
Vladivostok
Vladivostok
Demografia
Biztanleria 592.034 biztanle
Eremua 600 kilometro koadro
Bestelako informazioa
Telefono aurrizkia 423
Ordu-eremua VLAST (UTC+11:00)
Webgune ofiziala

HistoriaAldatu

Mantxuriar arrantzale herria izan zen, harik eta 1860. urtean errusiarrek base militar bihurtu zuten arte. Transiberiarra haraino iritsi zenez gero, hazkunde handia izan zuen hiriak. 1918an frantsesek, britainiarrek eta japoniarrek hiria konkistatu zuten, eta han izan ziren, 1922an sobietarren mende geratu zen arte.

KlimaAldatu

Datu klimatikoak (Vladivostok)
Hila Urt Ots Mar Api Mai Eka Uzt Abu Ira Urr Aza Abe Urtekoa
Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C) 5.0 9.9 15.2 22.7 29.5 31.8 33.6 33.0 30.0 23.4 17.5 9.4 33.6
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) -8.0 -4.1 2.2 9.9 14.8 17.8 21.2 23.3 19.8 13.0 3.1 -5.2 9.0
Batez besteko tenperatura (ºC) -12.3 -8.5 -1.8 5.1 9.8 13.6 17.6 19.8 16.0 8.9 -0.9 -9.0 4.9
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) -15.3 -11.6 -4.8 2.0 6.7 11.2 15.8 17.7 13.2 6.0 -3.8 -11.9 2.1
Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C) −31.4 −28.9 −22.0 −8.1 −0.8 3.7 8.8 10.1 2.2 −9.7 −23.0 −28.1 −31.4
Pilatutako prezipitazioa (mm) 14 15 27 48 81 110 153 151 116 57 28 18 818
Prezipitazio egunak (≥ 1 mm) 2.7 3.0 3.9 6.8 7.9 10.8 11.3 10.2 7.3 5.5 4.2 2.6 76.2
Eguzki orduak 176.7 184.8 217.0 192.0 198.4 129.0 120.9 148.8 198.0 204.6 168.0 155.0 2093.2
Hezetasuna (%) 58 58 60 67 75 89 91 87 77 65 60 60 70.6
Iturria: [3]

EkonomiaAldatu

Merkataritza (petrolioa, ikatza eta arraina esportatzen ditu), industria (ontziolak, metalurgia, altzairugintza, hegazkingintza, zurgintza, janari industria, burdinbide gaiak, kimika industria eta eraikuntza) eta arrantza dira ekonomia jarduera nagusiak.

ErreferentziakAldatu

Kanpo loturakAldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Vladivostok  


  Artikulu hau Errusiako geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.