Kiel
Kiel Alemaniako Schleswig-Holstein estatu federaleko hiriburua da, Jutlandia penintsularen hego-ekialdean kokaturik. Herrialdeko itsas-base eta ontziola nagusia izan da 1860ko hamarkadaz geroztik. Hiriko unibertsitatea ere ospetsua da.
Kiel Kiel | |||||||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Alemaniako hiri-udalerria | |||||||||||||||||||||
Administrazioa | |||||||||||||||||||||
Estatu burujabe | Alemania | ||||||||||||||||||||
Alemaniako estatua | Schleswig-Holstein | ||||||||||||||||||||
Alkatea | Ulf Kämpfer (en) | ||||||||||||||||||||
Izen ofiziala | Kiel | ||||||||||||||||||||
Jatorrizko izena | Kiel | ||||||||||||||||||||
Posta kodea | 24103–24159 eta 24159 | ||||||||||||||||||||
Udalerri kodea | 01002000 | ||||||||||||||||||||
Geografia | |||||||||||||||||||||
Koordenatuak | 54°19′24″N 10°08′22″E / 54.3233°N 10.1394°E | ||||||||||||||||||||
Azalera | 118,65 km² | ||||||||||||||||||||
Altuera | 5 m | ||||||||||||||||||||
Mugakideak | Rendsburg-Eckernförde (en) eta Plön District (en) | ||||||||||||||||||||
Demografia | |||||||||||||||||||||
Biztanleria | 247.717 (2022ko abenduaren 31) 1.474 (2022)/(2021)/(2021)/(2019)/(2018)/(2017)/(2017)/(2015)/(2014)/(1975)/(1830)/(1825)/(1803)/(1781)/(1773)/(1768)/(1750)/(1682)/(1450 (egutegi gregorianoa))/(1300 (egutegi gregorianoa)) | ||||||||||||||||||||
| |||||||||||||||||||||
Dentsitatea | 2.088 bizt/km² | ||||||||||||||||||||
Informazio gehigarria | |||||||||||||||||||||
Sorrera | 1242 | ||||||||||||||||||||
Telefono aurrizkia | 0431 | ||||||||||||||||||||
Ordu eremua | UTC+01:00 eta UTC+02:00 | ||||||||||||||||||||
Hiri senidetuak | Gdynia, Vaasa, Brest, Coventry, Tallinn, Stralsund, Kaliningrad, Sovetsk, Samsun, Antiokia, Moshi Rural (en) , San Frantzisko eta Aarhus | ||||||||||||||||||||
Matrikula | KI | ||||||||||||||||||||
kiel.de |
Geografia
aldatuAlemania iparraldeko hiri handiena da eta bereziki garrantzitsua Itsaso Baltikorako irteera nagusia baita. Bertan hartzen dira Danimarka, Suedia edo Norbegiara doazen ferriak. Alemaniako Itsas Armadaren egoitza ere bertan dago. Kielgo kaia oso egokia da, izan ere 17 kilometro luze den Kielgo fiordoaren bukaeran baitago.
Honetaz gain aipatzekoa da Kielgo ubidea (Nord-Ostsee-Kanal), zeinak Schleswig-Holstein estatua zeharkatuz Itsaso Baltikoa eta Ipar itsasoa lotzen dituen. Munduko kanal artifizial erabilienetakoa da gaur egun, Panamakoak eta Suezkoak baino gainditzen ez dutena.
Historia
aldatuSorrera
aldatuBikingoak izan ziren X mendean Kielgo fiordoan zeuden herrixka germaniarrak kolonizatu zituztenak. 1233an Adolfo IV.a Holsteingo Kondeak sortu zuen Holstenstadt tom Kyle (Holsteingo Kyle hiria) eta 1242an Lübeckeko lege eskubideak jaso zituen. 1284ean Hansa Ligan sartu zen Schleswig-Holsteingo hiriburu bezala, baina 1518an Ligatik bota zuten piratak herrian onartzeagatik.
Danimarkaren menpe
aldatu1665ean Kielgo Unibertsitate famatua sortu zen. 1773 eta 1864 artean Daniar erregeen agindupean egon zen Germaniako Erromatar Inperio Santuaren parte baitzen, baina hiria ez zen Danimarkaren barruan sartu, Alemanian baizik. Inperioa erortzerakoan daniarrek agintzen jarraitu zuten Holsteingo Dukea beren menpekoa baitzen. 1848an Schleswig-Holstein osoa daniarren aurka altxatu zen baina 1852an galtzaile atera ziren. Schleswig-ko bigarren gerra 1864ean izan zen eta oraingoan Germaniar Konfederazioa izan zen garailea.
Gillermo I.a Prusiakoa Alemaniako enperadore bihurtu zenean Kiel izendatu zuen inperioaren kai nagusi (Reichskrieghäfen). Alemaniako Armadaren egoitza bertan ezartzeak hiriari progreso handia ekarri zion eta biztanleria nabarmen handitu zuen, 1864ko 18.770 biztanleak 200.000 bihurtu ziren 1910an.
XX. mendea
aldatu1918an, Lehen Mundu Gerra bukatzear zela, Kielgo guda ontziei Royal Navy britainiarraren aurka borroka handi bat egin zezaten eskatu zieten. Marinelek, ezin garaituzko misioa zela pentsatuz, matxinada egin zuten, eta hura izan zen Alemaniako iraultza sortu zuen txinparta. Iraultzak monarkia deuseztatzea eta ondoriozWeimarko Errepublika ekarriko zuen.
Bigarren Mundu Gerran oso bonbardatua izan zen, Kielen baitzeuden alemaniarren Itsas Armadako ontzirik eta urpekorik gehienak. 710 bonbaketari estatubatuarrek hiriaren % 80 suntsitu zuten, eta industriaren % 83. Ez zen kanileko urik izan hiru egunez; ez eta jana prestatzeko ere astebetez. Kiel berreraiki behar izan zuten, eta 1972an berriro bihurtu zen Schleswig-Holsteingo hiriburu.
Ondasun nabarmenak
aldatu- San Nikolas eliza (Nikolaikirche): Kielgo eraikin zaharrena da, XIII mendekoa.
- Kielgo udaletxea (Rathaus): 1911ean eraiki zuten. 106 metroko altuera duen dorrea veneziar estilora egina da.
- Kielgo Opera Etxea (Opernhaus Kiel): Heinrich Seeling arkitektuak diseinatu eta 1905-1907 artean eraiki zen. Bonbaketek erabat suntsitu zuten eta 1953an berreraiki behar izan zen.
- Schrevenpark eta Lorategi botanikoak
Jaialdiak
aldatu- Kielgo merkataritza azoka (Kieler Umschlag): 1431ean sortu zen feria urtero ospatu zen XIX mendean garrantzia galduz joan zen arren eta 1900an izan zuen azken ekitaldia. 1975ean berreskuratu zen.
- Kielgo belaontzien astea (Kieler Woche): Munduko belaontzi estropada handiena da. Gutxi gorabehera 2000 belaontzik eta 5000 marinelek hartzen dute parte eta hiru milioi ikusle etortzen dira Kiela.
Kirolak
aldatuKielgo kirol talde nagusia THW Kiel eskubaloi taldea da. 16 aldiz irabazi du Alemaniako Liga eta 7 aldiz Kopa. Baina Europa mailan ere txapeldun izan da, bi aldiz EHF Txapeldunen Ligan eta 3 aldiz EHF Kopan.
Futbol taldea ere badu, Holstein Kiel, 1912an Alemaniako txapelketa eskuratu zuena. Gaur egun Iparraldeko ligan ari da jokatzen.
Kieldar ezagunak
aldatu- Pedro III.a Errusiakoa (1728-1762), Errusiako enperadore izan zena.
- Max Planck (1858-1947), fisikaria, teoria kuantikoaren sortzailea.
- Kim Dotcom (1974- ), espresari eta informatikaria. Megaupload webgunearen sortzailea.
Hiri senidetuak
aldatuKiel ondorengo hiriekin senidetuta dago:[1]
Erreferentziak
aldatu- ↑ www.kiel.de Kiel - Hiri senidetuak (Alemanez)
Kanpo estekak
aldatu- (Alemanez) Kielgo Udalaren webgune ofiziala