Ireki menu nagusia

Haifa[1] (hebreeraz חיפה, arabieraz حيفا) Ekialde Hurbileko hiria da, Israel iparraldean kokatutakoa, Mediterraneo itsasoko ekialdeko kostaldean, Haifako badian eta Karmel mendiaren magalean. Israelgo hirugarren hiririk populatuena da, 270.000 biztanle ingururekin, bai eta izen bereko barrutiaren hiriburu eta hiri nagusia ere.

Haifa
חֵיפָה‎ (Ḥeifa)
حَيْفَا‎ (Ḥayfā )
 Israel
Pic haifa.png
Haifa flag.svg Coat of arms of Haifa.svg
Administrazioa
Herrialdea  Israel
Probintzia Haifa Barrutia
Alkatea Einat Kalisch-Rotem Itzuli
Hebreeraz
Arabieraz
חֵיפָה‎ (Ḥeifa)
حَيْفَا‎ (Ḥayfā )
Posta kodea 33000
Geografia
Koordenatuak 32° 48′ 00″ N, 34° 59′ 00″ E / 32.8°N,34.983333333333°E / 32.8; 34.983333333333Koordenatuak: 32° 48′ 00″ N, 34° 59′ 00″ E / 32.8°N,34.983333333333°E / 32.8; 34.983333333333
Haifa hemen kokatua: Israel
Haifa
Haifa
Haifa (Israel)
Azalera 63.66 km²
Demografia
Biztanleria 281.087 bizt. (2017)
Metropolia 1,039,000
Dentsitatea 4.414,75 bizt/km²
Informazio gehigarria
Sorrera 1761
Ordu eremua UTC+02:00
Hiri senidetuak Marseilla, Portsmouth, Erfurt, Hackney, Manila, San Frantzisko, Suceava Itzuli, Aalborg, Lurmutur Hiria, Bremen, Anberes, Mainz, Turin, San Petersburgo, Düsseldorf, Rosario, Odesa, Shanghai, Kobe, Boston, Fort Lauderdale, Mannheim, Newcastle upon Tyne, West Hartford (Connecticut), Santo Domingo, Guayaquil, Lexington (Massachusetts), Shenzhen, Langley Itzuli, Novokuznetsk, Palm Desert, Aalborg Municipality Itzuli eta Limassol Municipality Itzuli
http://www.haifa.muni.il

Israelek Mediterraneo itsasoan duen porturik garrantzitsuena da.

Eduki-taula

KlimaAldatu

Datu klimatikoak (Haifa)
Hila Urt Ots Mar Api Mai Eka Uzt Abu Ira Urr Aza Abe Urtekoa
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) 17.0 17.5 19.6 23.9 26.2 29.3 31.1 31.4 29.9 28.0 24.0 19.2 24.76
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) 8.9 8.7 10.5 13.6 17.2 20.6 23.0 23.6 21.7 18.5 14.1 10.9 15.94
Pilatutako prezipitazioa (mm) 124.9 92.2 52.8 23.6 2.7 0.0 0.0 0.0 1.2 28.0 77.4 135.5 538.3
Prezipitazio egunak (≥ ) 13.9 11.7 8.6 3.6 1.4 0.0 0.0 0.0 0.8 3.9 8.0 11.8 63.7
Iturria: Israel Meteorological Service[2]

HistoriaAldatu

K. a. III. mendean agertzen da lehen aldiz dokumentatuta. Seleuzidarrek, makabearrek, eta erromatarrek konkistatu ostean, bizantziarren menpera igaro zen. Arabiarren zabalkundearen garaian konkistatu zuten.

Gurutzadetan joandako europarrek konkistatu zuten, bertako biztanle judu eta arabiarren aurka gogor borrokatu ondoren. Galileako printzerrian sartu zen, Jerusalemgo erreinuaren baitan, 1265ean Saladinok konkistatu zuen arte.

1761ean Acreko gobernadoreak hiria deuseztu zuen berri bat eraiki eta harresi sendo bat jartzeko. 1918ra arte otomandarren menpe gelditu zen, Lehenengo Mundu Gerran britaniarrek konkistatu zuten arte.

Palestinako britaniarren mandatuko portu garrantzitsuena zenez, 1948ko lehen gerra arabiar-israeldarrean borrokaleku gogorra izan zen. 1948ko otsailaren 23an israeldarrek bereganatu zuten, eta bertako biztanle arabiar askok Libanora jo zuten babes bila.

Israelen menpe dagoenetik, hiria asko hazi da, metropoli modernoa bihurtu da eta inguruko herritarrentzako lanpostu ugari sortzen ditu (ehungintza, elikagaien industria, zementua, beira... bezalako alorretan batez ere).

Lau erlijiorentzat sakratua da: judaismoarentzat (Eliasek koba bertan dagoela diote), kristauentzat, bereziki katolikoentzat (Karmengo Ama Birjinaren santutegia), drusoentzat eta Baha'i fedearentzat (azken honen hiribururik garrantzitsuena da).

Banaketa administratiboaAldatu

Haifako barrutiak

 
Ma'arav Haifa
 
HaCarmel
 
Mifratz Haifa

Barrutia Biztanleria % Azalera (km²) %

 
HaIr HaTachtit
 
Hadar
 
Neve Sha'anan

1 HaCarmel 45.200 17,0 7,86 12,2  
3 Ramot HaCarmel 39.800 15,0 10,67 16,5  
2 Ma'arav Haifa 39.100 15,0 9,76 15,1  
4 Hadar 36.600 14,0 2,83 4,4  
5 Neve Sha'anan 36.300 14,0 3,03 4,7  
6 Kiriat Haim + Kiriat Shmuel 32.600 12,0 4,16 6,5  
7 Ramot Neve Sha'anan 19.400 7,0 3,82 5,9  
8 HaIr HaTachtit 12.600 5,0 1,92 3,0  
9 Mifratz Haifa - - 20,51 31,8  
Guztira 261.600 100 64,56 100  
Iturria: Haifako udala

ErreferentziakAldatu

Kanpo loturakAldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Haifa