Ozeano Bareko Ordu-eremu
Ozeano Bareko Ordu-eremua edo Pazifikoko Ordu-eremua (Pacific Time Zone ingelesez eta PT nazioartean) Ordu Unibertsal Koordinatua ardatz gisa hartuta, zortzi ordu atzeratuta dabiltzan lurraldeek baliatzen duten ordu-eremua da.
Nazioartean hainbat modutan adierazi daiteke ordu-eremu hau, adibidez, PST (Pacific Standard Time - Pazifikoko Denbora Estandarra), UTC -8 edo PDT (Pacific Daylight Time) gisa. Ordu aldaketa egiten duten herrialdeetan, udako ordua UTC -7 da. Ordua idazteko erari dagokionean, onetsita dagoena UTC-ak baliatzen duen berdina da, hau da, 12 ordu formatua. Beraz, 24 ordu formatuan idaztea okerra izango litzateke. Adibide gisa, 1:35 pm PT idaztea zuzena izango litzatekeen bitartean, 13:35 PT idaztea okerra izango litzateke.
Ordu-eremu hau baliatzen duten herrialdeak
aldatuAmerikaren mendebaldean baliatzen da Ozeano Bareko Ordu-eremua, zehazki, Kanada, AEB eta Mexikoko zenbait lurraldeetan. Ozeaniako Pitcairn uharteek ere baliatzen dute.
Mexikori dagokionean, Kalifornia Beherean eta Clarión uhartean baliatzen da ofizialki. AEBetan Kalifornia eta Washingtongo estatuek baliatzen dute ofizialki, baina Nevada eta Oregongo eremu gehienek eta Idahoko zati batek ere ordu ofizialtzat du. Kanadan aldiz, Columbia Britainiarra eta Yukongo eskualdeetan erabiltzen da.