Garagarra (Hordeum vulgare) gramineoen familiako urteko landarea da. Gizaki zein animalientzako zereal balio ekonomiko handiko zereala da. Munduan landatutako lehen zerealetako bat izan zen, Eurasian orain dela 10.000 urte[1]. Animaliak elikatzeko erabili da, eta hartzidura bidez garagardoa, whiskia eta gina egiteko zein bakarrik jateko erabiltzen da. Zopa eta erregosi askotan erabiltzen da, munduko ogia askoren oinarria da. Garagarra normalki malta gisa erabiltzen da.

Garagar
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaPlantae
OrdenaPoales
FamiliaPoaceae
LeinuaTriticeae
GeneroaHordeum
Espeziea Hordeum vulgare
Datu orokorrak
Gizakiak ateratzen dizkion produktuakHordei Fructus Germinatus (en) Itzuli, garagar, barley bran (en) Itzuli eta Q15789710 Itzuli
Genomaren kokapenaplants.ensembl.org…, plants.ensembl.org… eta plants.ensembl.org…
Hordeum vulgare

Munduan laboratzen den laugarren zereala da, artoa, arroza eta gariaren ostean. Urtero 144 milioi tona sortzen dira[2][3].

Garagarraren lepos makurtu da, makulua, bakulua egiten du; moztu eta jasotzeko prest dagoela dio. Euskal Herrian isuri mediterranearreko paisaiakoa da.[4]

Historia

aldatu

Garagarra izan zen Ilgora Emankorran etxekotuta lehen zerealetako bat, Mendebaldeko Asian ur kopuru erlatiboki handia duen eremua. Nilo ibaiaren arroan ere etxekotu zen, Egiptoko inguruetan[5]. Garagarra eta garia aldi berean etxekotu ziren[6]. Garagar basatia (H. vulgare sssp. spontaneum) Ipar Afrikatik Kretara aurki daiteke mendebaldean eta Tibeteraino ekialdean[1]. Ikerlari batzuen arabera, garagar basatiaren lehen aurkikuntza arkeologikoa Ohalo IIko Epipalelitotik dator, Galileako itsasoan. Aztarna horiek K.a. 8500. urtekoak dira[1]. Beste batzuen ustez, ebidentziarik zaharrena gaur egungo Irakeko Jarmo gune kurdutik letorke. Hordeum vulgareren lehen aldeak Erdialdeko Asiatik sartuko ziren India, Persia, Mesopotamia, Siria eta Egiptora[7]. Garagar etxekoturik zaharrena Zeramika aurreko Neolitoko guneetan aurkitu dira, Tell Abu Hureyrako sedimentuetan, gaur egungo Sirian. K.a. 4200. urtean jada garagarra landatzen zen Finlandiako ekialdean[8], eta Grezia eta Italiara iritsi zen K.a. IV. mendean[7]. Koreako Penintsulara Mumun Zeramika Aro Goiztizarrean heldu zen, K.a. 1500 eta 850 artean, artatxikia, garia eta lekaleekin batera[9].

Garagarra hainbat aldiz aipatzen da Rigvedan (Yava izena zuen sanskrito klasikoan eta vedikoan) eta bestelako Indiako idazkietan, bertako labore nagusien artean[10]. Brontze Aroko Indo haraneko zibilizazioak ere erein zuela uste da, orain dela 5.700 eta 3.300 urte artean.

Jared Diamondek egindako teoriaren arabera garagarra eta beste zereal eta animaliak Eurasian etxekotu izanak garrantzia berezia izan du hurrengo 13.000 urtetan; zibilizazio horiek abantaila izan zuten eta beste batzuk konkistatzeko aukera gehiago izan zituzten[11].

Hieroglifoak
jt determinantea/ideograma
M34
jt ahoskera ohikoa
itU9
M33
šma determinantea/ideograma
U9

Garagarrarekin egindako garagardoa izan zen, ziurrenik, Neolitoan gizakiek sortutako lehenengo[12] edari alkoholduna. Gainera, denbora luzez, txanpon gisa erabili zen[12]. Sumerierazko antzinako hitza garagar esateko še-eštub zen (sumerreraz: 𒊺𒄞) eta akkadieraz arsuppu[13]. Mesopotamian garagar erramu bat Shala jainkosaren sinboloa zen[14]. Gariarekin batera, Antzinako Egiptoko zereal garrantzitsuena zen, eta ogia zein garagardoa egiteko erabiltzen zen. Garagarra deitzeko jt hitz erabiltzen zuten (hipotetikoi "it" ahoskatua); šma (hipotetiko "XI-ma" ahoskatua) Egipto Garaiko garagarraren izena zen, eta herrialdeko sinboloa zen.

Deuteronomioaren arabera[15] garagarra da Kanaaneko Agindutako Lurraldearen emankortasuna ezartzen duen "Zazpi Espezie"etako bat, eta Pentateukoan[16] paper garrantzitsua ematen zaio Israeliten sakrifizioetan. Garrantzi erlijioso hori Erdi Aroan zehar hedatu zen Europan, eta garagarra justiziarekin lotu zen, alfitomantziaren bidez.

Linear Bko oholtxoetan langileei garagarrean ordaintzen zitzailea agertzen da, Knosos eta Pilosen. Grezian Eleusiniar Mesterioen hasierako basean garagarrari garrantzia handia ematen zitzaion. Kykeon edo iniziatuentzako edariak garagarra eta hainbat belar zituen. Praktika honetan garagarra prestatzen zen malta sortu eta alkohol pixka bat sortzeko edarian. Pliniok aipatu zuen gladiadoreei hordearii izeneko janaria ematen zitzaiela, "garagar-jaleak". Hala ere, Erroman garia erabiltzen zela aipatu zuen[17].

Tibeten garagarra oinarrizko elikagai bat da, V. mendetik. Klima epelak gordetzea baimentzen du, eta honen ondorioz armada handiak sortzeko aukera izan zuten[18]. Bertan tsampa izeneko irina sortzen da, oinarrizkoa Tibeteko gastronomian. Irin hau gurinarekin nahasten da, bola txikietan kontsumitzen den masa bat sortuz[19].

Europako Erdi Aroan garagarra edo zekalearekin egindako ogia nekazarien janaria zen, garizko ogia klase dominanteak erabiltzen zuen bitartean. XIX. mendean patatan garagarrari garrantzia kendu zion Ekialdeko Europan[20].

Laborantza

aldatu

Garagarra oso ondo adaptatzen den laborea da. Klima epeletan oso ohikoa da udako labore gisa, eta klima tropikaletan neguko labore gisa. Egun bat eta hiru artean behar ditu ernamuintzeko. Garagarra ondo hazten da klima hotzetan, baina ez da partikularki neguko laborea.

Lurzoruaren gazitasunari tolerantzia handiagoa du gariak baino, eta horregatik Mesopotamian K.a. 2. milurtekotik hona gehiago landatu zen. Hala ere, Triticum aestivum, Secale cereale eta Tritiosecale bezain ona ez da negua jasaten. Hazkuntza fase laburra du eta ur eskasiaren aurrean ondo mantentzen da.

Munduko ekoizpena

aldatu
Sailkapena Herrialdea 2011 2012 2013
01   Errusia 16.9 14.0 15.4
02   Alemania 8.7 10.4 10.3
03   Frantzia 8.8 11.3 10.3
04   Kanada 7.8 8.0 10.2
05   Espainia 8.3 6.0 10.1
06   Turkia 7.6 7.1 7.9
07   Ukraina 9.1 6.9 7.6
08   Australia 8.0 8.2 7.5
09   Erresuma Batua 5.5 5.5 7.1
10   Argentina 4.1 5.2 4.7
Guztira munduan 134.3 133.5 144.8

Ikus, gainera

aldatu

Erreferentziak

aldatu
  1. a b c Daniel., Zohary,. (2000). Domestication of plants in the old world : the origin and spread of cultivated plants in West Asia, Europe, and the Nile Valley. (3rd ed. argitaraldia) Oxford University Press ISBN 0198503571. PMC 45166692..
  2. (Ingelesez) «Grain production worldwide by type, 2016/17 | Statistic» Statista (Noiz kontsultatua: 2018-04-09).
  3. «FAOSTAT» www.fao.org (Noiz kontsultatua: 2018-04-09).
  4. «Garagarra - Bizi Baratzea» Bizi Baratzea (Noiz kontsultatua: 2022-09-22).
  5. (Ingelesez) Badr, A.; M, K.; Sch, R.; Rabey, H. El; Effgen, S.; Ibrahim, H. H.; Pozzi, C.; Rohde, W. et al.. (2000-04-01). «On the Origin and Domestication History of Barley (Hordeum vulgare)» Molecular Biology and Evolution 17 (4): 499–510.  doi:10.1093/oxfordjournals.molbev.a026330. ISSN 0737-4038. (Noiz kontsultatua: 2018-04-10).
  6. Antonio., Saltini,. (2012). I semi della civiltà : frumento, riso e mais nella storia delle società umane. Nuova Terra Antica ISBN 9788896459010. PMC 922605234..
  7. a b (Ingelesez) Stachowski, Kamil. Names of Cereals in the Turkic Languages. (Noiz kontsultatua: 2018-04-11).
  8. (Ingelesez) «Maanviljely levisi Suomeen Itä-Aasiasta jo 7000 vuotta sitten - Ajankohtaista - Tammikuu 2013 - Humanistinen tiedekunta - Helsingin yliopisto» www.helsinki.fi (Noiz kontsultatua: 2018-04-12).
  9. (Ingelesez) Crawford, Gary W.; Lee, Gyoung-Ah. (2003/03). «Agricultural origins in the Korean Peninsula» Antiquity 77 (295): 87–95.  doi:10.1017/S0003598X00061378. ISSN 0003-598X. (Noiz kontsultatua: 2018-04-12).
  10. Witzel, Michael. (December 2009). «The linguistic history of some Indian domestic plants» Journal of Biosciences 34 (6): 829–833. ISSN 0973-7138. PMID 20093735. (Noiz kontsultatua: 2018-04-12).
  11. M., Diamond, Jared. (1997). Guns, germs, and steel : the fates of human societies. (1st ed. argitaraldia) W.W. Norton & Co ISBN 0393038912. PMC 35792200..
  12. a b 1945-, Pellechia, Thomas,. (2006). Wine : the 8,000-year-old story of the wine trade. Thunder's Mouth Press ISBN 1560258713. PMC 70636046..
  13. «ePSD» psd.museum.upenn.edu (Noiz kontsultatua: 2018-04-13).
  14. A., Black, Jeremy. (1992). Gods, demons, and symbols of ancient Mesopotamia : an illustrated dictionary. Published by British Museum Press for the Trustees of the British Museum ISBN 0714117056. PMC 25982217..
  15. Dt 8:8
  16. Zen 5:15
  17. Harold., McGee,. (1987, ©1984). On food and cooking : the science and lore of the kitchen. Unwin Hyman ISBN 0044402775. PMC 221047082..
  18. Felipe., Fernandez-Armesto,. (2002). Civilizations : Culture, Ambition, and the Transformation of Nature.. Free Press ISBN 0743216504. PMC 1000451313..
  19. (Ingelesez) Sautman, Barry; Dreyer, June Teufel. (2006). Contemporary Tibet: Politics, Development, and Society in a Disputed Region. M.E. Sharpe ISBN 9780765613547. (Noiz kontsultatua: 2018-04-15).
  20. Claudia., Roden,. (1996). The book of Jewish food : an odyssey from Samarkand to New York. (1st ed. argitaraldia) Knopf ISBN 0394532589. PMC 34984360..

Bibliografia

aldatu
  • Cendrero, Orestes [1938] Nociones de historia natural. Setena edició, París.
  • Forero, Daniel Gonzalo [2000] Almacenamiento de Granos. UNAD, Facultad de Ciencias Agrarias, Bogotá.
  • Kent, Norman Leslie [1983] Technology of cereals: An introduction for students of food science and agriculture. Pergamon Press Ltd, Oxford.
  • Ruiz Camacho, Rubén [1981] Cultivo del Trigo y la Cebada. Temas de Orientación Agropecuaria, Bogotá.
  • McGee, Harold (1986). On Food and Cooking: The Science and Lore of the Kitchen. Unwin. ISBN 978-0-04-440277-0.
  • Steven E. Ullrich, , t. 12, John Wiley & Sons, coll. « World Agriculture Series », 2010, 500 p. (ISBN 978-0-470-95862-9, lire en ligne [archive]).
  • R. von Bothmer, T. van Hintum, H. Knüpffer, K. Sato, , t. 7, Elsevier -année= 2003, coll. « Developments in Plant Genetics and Breeding », 2003, 300 p. (ISBN 978-0-08-053047-5, lire en ligne [archive]).
  • Liu F, Sun GL, Salomon B, von Bothmer R (2002) Characterization of genetic diversity in core collection accessions of wild barley, Hordeum vulgare ssp. spontaneum . Hereditas 136:67–73
  • Lund B, Ortiz R, Skovgaard IM, Waugh RW, Anderson SB (2003) Analysis of potential duplicates in barley gene bank collections using re-sampling of microsatellite data. Theor Appl Genet 106:1129–1138
  • Matus IA, Hayes PM (2002) Genetic diversity in three groups of barley germplasm assessed by simple sequence repeats. Genome 45:1095–1106
  • Russel JR, Ellis RP, Thomas WTB, Waugh R, Provan J, Booth A, Fuller J, Lawrence P, Young G, Powell W (2000) A retrospective analysis of spring barley germplasm development from ‘foundation genotypes’ to currently successful cultivars. Mol Breed 6:553–568
  • Simonsohn Barbara (2003), Le jus d'herbe d'orge, Éd. Chariot d'Or. (ISBN 2-911806-40-9)

Kanpo estekak

aldatu