Gernikako Batzarretxea

eraikitako euskal ondare nabaria Gernika-Lumon

Gernikako Batzarretxea edo Gernikako Juntetxea Bizkaiko Batzar Nagusien biltokia eta egoitza den eraikina da. Bizkaiko Gernika udalerrian dago.

Gernikako Batzarretxea
Kultura ondasuna
Kostaldeko Donejakue bidea Kostaldeko Donejakue bidea
Gernikako Batzarretxearen kanpoaldea.
Irudi gehiago
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Bizkaia
HerriaGernika-Lumo
Koordenatuak43°18′47″N 2°40′47″W / 43.313037°N 2.679674°W / 43.313037; -2.679674
Map
Historia eta erabilera
Irekiera1826
Arkitektura
EstiloaArkitektura neoklasikoa
Ondarea
BICRI-51-0005155
26
Kontaktua
HelbideaAllende Salazar, s/n
E-postamailto:batzar.etxea@bizkaia.org
Telefonoatel:+34 946-251138

Batzarretxea

aldatu

Mendeetan zehar Gernika udalerria Bizkaiko herrien biltoki izan da. Antzina, elizate bakoitzak bere ordezkaria Bizkaiko Jaurerriaren arazo amankomunak eztabaidatzera hara bidali ohi zuen. Biltzar hauek Erdi Arotik Gernikako Arbolaren aldamenean ospatu ohi ziren eta Bizkaiko Batzar Nagusiak deitzen ziren. Denbora igaro hala, Gernikako Arbolaren inguruan hainbat eraikin eraiki ziren, azkenik, 1828an gaur egungo Batzarretxea edo Juntetxea eraikitzeari ekin zitzaiolarik. 1876. urtera arte mantendu ziren, urte hartan Bizkaiko bizimodua gobernatzen zuten legeak, hots, Foruak, desegin egin zituzten.

102 urteko etenaldi horren ondoren, 1979an Batzarrak berreskuratu egin ziren. Honela foru erakunde honetako bigarren aro bati ekin zitzaion.

Batzarretxea eta Gernikako Arbola Euskal Herriaren ikur bizi gisa aurkezten zaizkigu. Bizkaiko erakunde organo nagusiena den Batzar Nagusien egoitza da. Eraikin hau foru hariztiaren alboan altxatua dago, edozein motatako mugak iragaten dituzten kultura usadio eta etnografia batuz, Euskal Herriko herrialde guztien topagunea delarik.

Batzar-Aretoa

aldatu
 
Batzar-Aretoa beterik, 2011ko osoko bilkuran. Hizketan Jose Luis Bilbao.

Batzar-aretoa Batzarretxearen erdigunea da. Hemen Bizkaiko Batzar Nagusien biltzarrak ospatu ohi dira.

Batzar Nagusiak oso antzinako erakundea da, bere jatorria Erdi Aroan kokatzen da, ohitura legez, batzarkideak kanpoaldean eta Arbolaren inguruan biltzen ziren. Antzina, inguru hartan Santa Maria Antiguako baseliza kokatzen zen, bertan ekitaldi politikoa aurretik ekitaldi elizkoia ospatu ohi zen, ekitaldi politiko haietan Foruen Zina ere burutzen zelarik. Denbora igaro hala, biltzarrak baseliza txiki harren barnera iragan ziren. 1826. urtetik aurrera, eta erakunde haren beharrei erantzunez, antzinako baseliza erautsi eta gaur egungo eraikina eraikitzen hasi ziren, lan horiek Antonio Etxebarria arkitektoaren kargu egon zirelarik.

Bizitza politikoa eta erlijioaren elkar lotura estu horren usadio hura mantenduz, Batzar-Aretoa bi ikuspuntu horiek bat egiteko gai den tokia bezala sortu zen. Eliza-Legebiltzar baten aurrean gaude. Halere, gaur egun alde elizkoia alde politikoak alboratu du, antzinako denbora haien lekuko gisa aldarea eta ur bedeinkatua gordetzen duten bataiarria han jarraitzen dutelarik.

Aretoaren apainketan margolanek garrantzia handia bereganatzen dute. XVII. mendean Sebastian Galbarriartu eta Bustrin anaiek burututako margolanen iruditegi bat dago, margolan hauek Bizkaiko Jaun ezberdinak irudikatzen dituzte.

Erretratuei dagokienez, hamar horma-irudik Bizkaiko Jaun batzuek egindako Foruen Zina islatzen dute. Elementu hauek guztiek Bizkaiko Jaunaren agintea nahiz agintari honek komunitateak usadio eta ohituretan (Foruak) oinarrituz gauzatu zuen lege multzoa errespetatzeko zina eta men egiteko betebeharra oroitarazten dute.

Gaur egun Areto honetan Bizkaiko Batzar Nagusiak ospatu ohi dira, hauek Herrialde Historiko honen herri partaidetza eta ordezkaritzaren organo gorenak dira. Batzar hauetan Bizkaiko Aldun Nagusia hautatu, Foru Aldundiak gauzatuko dituen Foru Arauk diktatu edota Bizkaiko Lurralde Historikoaren aurrekontua onartu ohi da.

 
1476ko Bizkaitarren Fernando II.a Aragoikoaren esku musukatzea. Francisco Mendietaren 1609ko margolana. Bertan antzina Batzarrak ospatu ohi ziren giroa eta ingurua ikus daitezke. Garai hartako bizkaitarren janzkeren lekuko etnografiko baliotsua ere bada.

Gernikako Arbola

aldatu
Sakontzeko, irakurri: «Gernikako Arbola»
« "Gernikako Arbolak bere jaunak irudikatzen dituen antzinakotasuna gorde du, zapaltzaileek hura bereganatzea lortu gabe, ez eta kristautu edo traidoreei itzalik eman ere." »
Tirso de Molina (1579-1648).
 
Gaur egungo Gernikako Arbola.
 
Arbola Zaharra.
 
1936ko irailean Jose Antonio Agirre Lehendakariak bere kargua zinpetzeko erabili zituen hitzak oroitarazten duen plaka.

Gernikako Arbola euskaldunen ikur unibertsalena da. Jatorriz, udalerri bizkaitar guztietatik zetozen ordezkariz osatutako Bizkaiko Batzarrak bere itzalpean ospatu hoi ziren. Toki honetan, Batzarretxea eta tribunatik hurbil, Gernikako Arbolaren haritz ezberdinak topa daitezke. Gaur egungo haritza 2005an 19 urteko adina zuela landatu zuten, hau lehenbiziko zuhaitzaren ondorengo zuzena delarik.

Lorategian gaur egungo haritzaren arbasoak daude: zutabez inguratuta Arbola Zaharra dago, nahiz eta lehenbiziko zuhaitz zaharrena ez izan, Gernikako Arbola guztietatik gaur egun gordetzen den zaharrena da. 1860an bere ondorengoa landatu eta 2004. urterarte tribunaren aurrealdean kokatuta egon zen, urte honetan erabat idortu eta ordezkatu beharra izan zen.

Ingurugiro honetatik Batzarretxeko sarrera nagusiaren soiltasuna eta zorroztasuna nabarmentzen dira, ezaugarri hauek eraiki zen neoklasizismo arkitekturaren kanonen barnean daude. Bere aldamenean, eta arkitektura ezaugarri berdinak jarraituz, zutabe multzo batez apaindutako harrizko tribuna bat dago. Aurretik zegoen bat ordezkatzen du, hura itxura eta materialei dagokionez sotilagoa zen, eta Bizkaiko Batzarren buru ziren agintariei eserleku emateko erabili ohi zen.

Gaur egungo tribuna abagune berezietarako erreserbatu ohi da, adibidez, Lehendakari edota Bizkaiko Aldun karguen zinpetzeak. Plaka batek 1936ko irailean Jose Antonio Agirre Lehendakariak bere kargua zinpetzeko erabili zituen hitzak oroitzen ditu.

Beirateen Aretoa

aldatu
 
Beiratean Bizkaiko udalerri ezberdinen topagune gisa Gernikako Arbolak duen sinbolismoa ikus liteke.

Beirateen Aretoa jatorriz gune ireki gisa diseinatua izan zen, 1964an Bizkaiko historiari buruzko museoa bilakatu zen. Batzar Nagusien berrezarpenarekin bat, Batzarretxeak bere erakundea berreskuratu eta Beirateen Aretoa erakundearen jardunetako erabili zen. Areto honetan estalpe funtzioa betetzen duen neurri handietako beiratea nabarmentzen da. 1985. urtean ezarri izan zen eta aurretik Vidrieras de Arte S.A. bilbotar enpresak artisau eran eraiki zuen, gaur egun arte lantegi honek ekoiztu duen neurri horietako lanik handiena izan delarik. Zuhaitzak Bizkaiko udalerrien topagune gisa duen sinbolismoa grafikoki bereganatu eta erakusten du. Erdialdean, tribuna eta zuhaitzak antzinako batzarrei erreferentzia egiten die; alboan, "Lege Zarra" idazkinak Jaunak onartzea eta errespetatzea zin egiten zituen antzinako legeak oroitarazten ditu; eta, bestaldetik, Bizkaiko ekonomia jarduerei buruzko erreferentziak irudikatzen dira. Erdialdeko zatia inguratuz, Bizkaiko udalerri ezberdinen monumentu nabarmenenak dituen orla bat dago.

Beste objektu batzuk

aldatu
 
Batzar Nagusietako bozketetan erabilitako zilarrezko bozketa puxtarri hutsak (XVII. mendea).


Bisitak

aldatu

Gernikako Batzarretxea bisitatzeko ordutegia honako hau da:

  • Udan: 10.00 - 14:00 / 16:00 - 19:00
  • Neguan: 10.00 - 14.00 / 16.00 - 18.00

Egun guztietan zabalik.

Ikus gainera

aldatu

Erreferentziak

aldatu
  • Artikulu hau eta bertako informazioa Gernikako Batzarretxearen Bisitarientzako gidaliburuan jartzen duen testuan oinarrituta dago. Bisitarien gidaliburu hau eraikin honetako edozein bisitarik eskura dezake.

Kanpo estekak

aldatu