Alderdi Eguna Eusko Alderdi Jeltzaleak urtero Euskal Herriaren santu zaindaria den Done Mikelen egunetik hurbilen dagoen igandean ospatu ohi duen jaieguna da.

Artikulu hau serie honen zatia da:
Euskal
abertzaletasuna

Jaiegun honetan, milaka alderdikide eta alderdizale batzen dira, ekitaldi garrantzitsuena EAJko buruzagiek ematen duten hitzaldia delarik. Goizean goiz hasita, usadiozko erromeriarekin jai giroa nagusi da, udalerri ezberdinetako erakunde eta ordezkaritzek euskal musikaz lagundurik tokian-tokiko jaki nahiz edariak banantzen dituzten txosnak jartzen bait dituzte. Euskal dantzak, herri kirolak eta umeentzako jolasak ere izaten dira.

Jaia urtero Gasteizko Salburuko zelaian ospatu ohi zen; gaur egun, Forondako zelaietan izaten da, egun osoz eta gau egin arte.

Euzko Gaztedi (EGI) erakundeak asteburu horretan kanpaldia antolatzen du, eta bertan jai eta politika ekitaldiak uztartzen dira.

Iruditegia

aldatu

Ikus gainera

aldatu


Kanpo estekak

aldatu