Euskal Sozialista Biltzarrea
Euskal Sozialista Biltzarrea edo ESB Hego Euskal Herriko alderdi politiko abertzale eta sozialista bat izan zen. Bere kide ezagunena Jose Luis Alvarez Enparantza "Txillardegi" zen.
Euskal Sozialista Biltzarrea (ESB) | |
---|---|
Sorrera | 1976ko ekainaren 6a1 |
Desegitea | 1980 |
Ideologia politikoa | Sozialista, ezker abertzalea, independentista |
1 Euskadiko Mugimendu Sozialista, Aintzina eta beste talde batzuen bat egitetik. |
Euskal sozialistak biltzen zituen erakunde politiko hau bi talde desberdin batuz osatu zenː batetik ETAtik bereizi zen Aintzina taldea, Txillardegiren inguruan sortua; eta, bestetik, ELAren zatiketatik sortutako Euskadiko Mugimendu Sozialista taldea batuz. 1977ko hauteskundeetan porrot egin ondoren, ezker alderako joera hartu eta Herri Batasunaren sorreran parte hartu zuen. Azkenean, HBtik atera zen.
Kanpo estekakAldatu
Artikulu hau politikari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |