Iruñeko zezen plaza Nafarroako hiriburua den Iruñeko Bigarren Zabalgunean dagoen zezen plaza bat da.

Iruñeko zezen plaza
Nafar bidea Nafar bidea
Zezen plazaren kanpoaldea, Iruñeko entzierroaen atea.
Irudi gehiago
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Nafarroa Garaia
UdalerriaIruñea
Koordenatuak42°48′57″N 1°38′22″W / 42.815866°N 1.639548°W / 42.815866; -1.639548
Map
Historia eta erabilera
Pamplona Bull Fair
ErabileraZezen plaza
music venue (en) Itzuli
kirol azpiegitura
Kontzentrazio-esparrua
Edukiera19.529
Arkitektura
ArkitektoaFrancisco Urkola Lazkanotegi
Rafael Moneo

Kokalekua

aldatu

Labriteko jaitsiera, Hemingway pasealekua, Amaia kalea, Emilio Arrieta kalea eta Aralar kalearen artean dago, bai eta Medialuna parkea eta Labrit pilotalekuaren alboan ere.

Eraikina

aldatu

1920an eraiki zen.

Nafarroako zezen plazarik handiena eta munduan laugarren handiena da (egun, azken erreforma eta gero, 19.000 ikusleentzako tokia du). Urtero uztailaren 7tik 14ra ospatzen diren Sanferminetako entzierroei esker famatua da. Musika jaialdiak eta beste ikuskizunak ere egiten dituzte bertan.

Eraiki zutenetik, jabea Iruñeko Erruki Etxea da, bertan egiten diren ikuskizunen antolatzailea ere badena[1].

Eraikinaren hego-mendebaldean Hemingway pasealekuan Ernest Hemingwayren monumentua dago.

Ezaugarriak

aldatu
 
Bigantxak Sanferminetan

Francisco Urkola arkitekto donostiarrak eraiki[1] eta 1922ko uztailaren 7an, Sanferminetan, zabaldu zuten, 13.620 lagunentzako tokia zuena.[2]. Diseinu klasikoa bazuen ere, eraikuntzako materialak modernoak izan ziren, tartean hormigoi armatua. Alde nagusia garaipen-arku baten itxura du, gainean galeria plateresko eta pizkundetarra duena[3]

1966an Rafael Moneo arkitektoak eta Carlos Fernández Casado ingeniariak erreformatu[1][3] eta 19.529 lagunentzako tokia lortu zuen[2]

Jatorrizko teilaren ordez, 1980ko hamarkadaren hasieran berdez pintatutako xafla metalikoa ipini zuten, iruindarren gustukoa ez dena[3].

2004 eta 2005ean, segurtasuna zela eta, lanak egin eta ikusleentzako lekua gutxitu zuten[1]. Lanak egitean 1852. urtera arte Nabarreria hornitzeko iturria, XVI. mendeko ubidea[4] eta zubia eta harresien teileria[5] aurkitu zituzten.

Antzinako zezen plazak

aldatu

Iruñean eraikitako lehendabiziko zezen plaza iraunkorra 1844an egin zuten. 1849an bota eta 1852ko Sanferminetarako beste bat zabaldu zuten, tartean behin-behinekoa erabiliz.

Antzinako zezen plaza Karlos III.a eta Nafarroako Gorteak kaleen bidegurutzean zegoen. Iruñeko Bigarren Zabalgunea eraiki zenean, 1920an Udalak eta Misericordiak beste plaza berri bat eraikitzea erabaki zuten 1922. urterako. Berria zabaldu baino lehen antzinakoa botatzearen eztabaida 1921eko abuztuaren 12an bukatu zen. Orduan antzinako plaza erre egin zen, batzuek eragindako sutea izan zela esan bazuten ere ez zen inoiz frogatu.


 
Iruñeko zezen plazaren barneko ikuspegi panoramikoa.

Bibliografia

aldatu

Erreferentziak

aldatu

Kanpo estekak

aldatu
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Iruñea