Txirula

Haize musika-tresna, hainbat zulo dituen hodi batez eta aho batez osatua

Txirulak edo flautak aire-laster fina ertz baterantz zuzenduta, hodi edo ontzi baten barruko aire-gorputza dardaraztean hotsa ematen duten haize-instrumentuak dira.

Txirula
Fluiers.jpg
Deskribapena
MotaHaize instrumentu eta Zurezko haize instrumentu
Hornbostel-Sachs sailkapena421
HedaduraRange flute.png
Jotzaileaflutist (en) Itzuli

Txirulak sailkatzeko irizpideakAldatu

Halako soinu-tresnak sailkatzeko irizpide organologikoak ugari dira: ertza hodi edo ontzian egindako koska hutsa den ala zeharka ebakitako ertz zorrotz edo alaka den; aire-lasterra bideratzeko tutu berezia duen ala ezpainekin bideratzen den; tutu hori dutenetan tresnaren baitan dagoen ala honetatik kanpo; aire gorputza hodi batean dutenetan, hodi horren beste muturra irekia ala itxia dagoen; hodi hori aho-ezpainekiko zuzen hartzen den (zuzenak), zut ala zeharka (zeharkakoak) ala angelu zorrotzean (erdi zeharkakoak edo txirula zeiharrak); tonu ezberdinak emateko hodi edo ontzian zuloak dituzten ala ez; eta zuloak dituztenen artean, kopuruaren arabera, zenbat hatz edo esku behar diren horiek estaltzeko.

Txirulak motak herri-musikanAldatu

Aldagai horiek guztiak eta Euskal Herrian ezagutzen diren flautek dituzten ezaugarriak kontutan izanda, sail hauek bereiz daitezke:

  1. Esku bateko ahokodun txirula zuzenak: txistua eta xirula, esaterako.
  2. Bi eskuko ahokodun txirula zuzenak
  3. Zeharkako txirulak
  4. Erdi zeharkako txirula edo flauta zeiharrak
  5. Okarinak
  6. Panen txirulak
  7. Organo eramangarriak
  8. Txirula motako hots jostailuak

Ikus, gaineraAldatu

Kanpo-estekakAldatu