Oboe (frantsesetik, hautbois) zuraren familiako haize instrumentua da, mihi bikoitza eta tutu konikoa duena. Musika klasikoaren arlotik kanpo, folk eta jazzen ere erabiltzen da.

Oboe modernoa.

XVII. mendeko shawn edo xarameletik dator. Frantses eskulangileek mutur konikoa txikitzean hobetu zuten, eta orkestra barruko zurezko musika tresnarik garaiena izan zen. XVII. mendearen bigarren erdialdean orkestran onartu zen eta XVIII. mendean, fagotarekin batera, berebiziko garrantzia hartu zuen orkestraren barruan. Oboearen hedadura bi oktaba eta erdikoa da, gutxi gorabehera. Hotsa oso sarkorra eta atsegina du. Taldeko oboe bakoitzak hotsa desberdina izaten du, mihiaren zabaleraren arabera.

Ikus, gainera

aldatu

Erreferentziak

aldatu

Kanpo estekak

aldatu


  Artikulu hau musikari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.