Tenplua (latinez templum) edo jauretxea erlijio-elizkizunetarako edo jainko bati gurtza egiteko eraikina da[1].

Akshardham tenplua, New Delhin.

Egun, hitzak zentzu zabalagoa hartu du eta hainbat eraikinen inportantzia adierazteko erabiltzen da.

Benetako tenpluak, hobekien gorde diren eraikinak direla eta, kultura bakoitzaren eta bereziki beren arkitekturaren erakusgarritzat hartu dira.

Kaldear-asiriarren tenplua aldatu

Sakontzeko, irakurri: «Zigurat»
 
Dur-Untash zigurata, Susa, Iran.

Lehenengo tenplu aipagarriak kaldear-asiriarren ziguratak dira, dorre formakoak, argizagiei eskainiak eta astronomia behatoki gisa ere erabiltzen zituztenak.

Egiptoarren tenplua aldatu

Antzinako Egiptoan, tenplu hitza ez zen eraikin bat deitzeko bakarrik erabilia baizik eta leku sakratu bat izendatzeko, jainkoak etxeetan bizi zirela sinesten baitzuten[2].

Egipton K.a. 2000. urte inguruan eraiki zirenak, Karnakekoa eta Luxorrekoa adibidez, oso aberatsak dira, igarobide eta areto ugariz osatuak.

Greziarren tenplua aldatu

Sakontzeko, irakurri: «Greziar tenplu»
 
Hefestoren tenplua, Atenasen.

Antzinako Greziako tenpluak doriar, joniar eta korintiar ordenatan eraikiak dira; zutabeak eta haien gaineko frontoiak dituzte ezaugarri nagusiak; azpimarratzekoa da, besteak beste, Partenoia.

Erromatarren tenplua aldatu

Antzinako Erroman tenplua apaiz edo augure batek zuzendutako eremu sakratua zen[3]. Bertan jainkoak bizi ziren; haien etxea zen. Ohitura hori historiaurretik dator[4].

Erromatarren tenpluak greziar ordenetan oinarritu ziren, oro har, baina beren ekarpen nagusiak ganga eta kupula izan ziren. Aipatzekoak dira Erromako Panteoia eta Vestaren tenplua.

Bizantziarren tenplua aldatu

Bizantziarrek erromatarren ezaugarriak eta ekialdekoak nahastu zituzten beren elizetan; arintasuna, apaindura geometriko polikromatuak eta mosaikoak dira haien ezaugarri nagusiak.

Arabiarren tenplua aldatu

Sakontzeko, irakurri: «Meskita»

Arabiarrek meskitak eraiki zituzten, barnealdetik arkuteria aberatsez ornituak.

Ekialde Urruneko tenpluak aldatu

 
Angkor Wat tenplua Kanputxean.

Ekialdean hainbat ezaugarritako tenpluak eraiki dira, erlijioen arabera, baina ezagunenak budistenak dira, pagodak, Txinan, Japonian eta Indian eraikiak batez ere.

Kolon aurreko zibilizazio amerikarren tenplua aldatu

Bestalde, Amerikan garrantzi handikoak dira Kolonen konkistaz aurretik inkek eta maiek egindako tenpluak, piramide formako mendixkak, tontorrean apaizentzat areto txiki bat zutenak.

Erreferentziak aldatu

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu