Mitologia azteka (edo mexika) azteken erlijio oinarritzen zen mito eta sineskeren multzoa da. Mesoamerikako antzinako beste mitologiekin bat zetorren gai ugaritan, baina bereizgarri handiena Huitzilopochtli jainkoak hartzen zuen nagusitasuna da. Huitzilopochtli, gerraren eta eguzkiaren jainkoa, mexiken jatorrizko jainkoa zen eta herrialde hautatutzat hartzen zuten haien burua. Horregatik, Eguzkiaren mugimenduaz arduratu behar zuten, opari eta sakrifizioak eskainiz. Sinesmen hau areagotu egin zen Tlacaelelgo erreforma erlijioso eta sozialean XV. mende erdialdean, Itzcoatl, Moctezuma I.a eta Axayacatl enperadoreek bultzatuta.

Eguzkiaren Harria izeneko monolitoa, azteken kosmogoniaren sintesia (Mexikoko Antropologia eta Historiaren Museo Nazionalean, Mexiko Hiria).

Jainko nagusiaz gain, mitologia aztekak, Ameriketako beste mitologien antzera, politeismo mugagabea zuen, jainko bakoitzak eginbide jakin bat zuena, gehienetan gizakiekin zerikusi zuzena zuena.

Filosofia moralizatzaileek ez bezala, erlijio azteka ez zegoen paradisu-infernu edo gaizkia-ongia problematikan oinarritua. Ameriketako beste erlijioen antzera, unibertsoaren bitasunean oinarritzen da, bizia eta herioa bi osagarritzat hartzen zituena, eta ez bi aurkakotzat.

Jainkoak

aldatu

Jainko batzuk, Tezcatlipoca eta Quetzalcoatl adibidez, antzinagoko zibilizazioetan dituzten sustraiak. Askotan, aztekek beste kulturetako jainkoak bereganatzen zituzten eta, hortaz, gurtza baimentzen. Batzuetan, kanpotarren jainkoak aztekenenkin bat egiten edo asimilatzen zituzten. Horrela bada, jainko askok itxura eta izen ugari zituzten, jainkoaren ezaugarri edo egiteko bakoitzaren arabera alda zitekeena. Noiz behinka, bi jainko batu egiten ziren eta bata beste bihurtu.

Azteken jainko ugariak gaika taldekatu daitezke:

Kultura jainkoak

  • Tezcatlipoca (kedun ispilua) - botere unibertsal guztiahalduna duen jainko panmesoamerikarra
  • Quetzalcoatl (lumadun sugea) - biziaren, haizearen eta artizarraren jainko panmesoamerikarra
  • Tlaloc - euriaren, ekaitzaren, uraren eta trumoiaren jainko panmesoamerikarra
  • Mixcoatl (hodei sugea) - gerraren, sakrifizioaren eta ehizaren jainko nahuatla
  • Huitzilopochtli (kolibri ezkertia) - gerraren eta sakrifizioaren jainko mexika

Natura jainkoak

Sortze jainkoak

Pulquearen eta gehiegikeriaren jainkoak

Emankortasunaren eta artoaren jainkoak

  • Xipe Totec (gure jaun larrutua) - udaberriarekin zerikusia duen emankortasunaren jainkoa, urregileen jainkoa
  • Cinteotl - artoaren jainkoa
  • Xilonen/Chicomecoatl - arto xamurraren jainkoa
  • Xochipilli (loreen printzea) - alaitasunaren, loreen, plazeraren eta emankortasunaren jainkoa

Heriotzaren eta azpimunduaren jainkoak

Merkataritza jainkoak

Lekuak

aldatu

Ikus, gainera

aldatu


Kanpo estekak

aldatu