Herzegovina (bosniera, kroaziera eta serbieraz: Hercegovina; serbieraz zirilikoz: Херцеговина) Bosnia-Herzegovinako hegoaldeko lurraldea da. Nahiz eta Bosniarekin muga ofizialik ez dagoen, orokorrean onarturik dago mugak hauek dituela: Kroazia mendebaldean, Montenegro hegoaldean, Neretva kantoiaren muga ekialdean eta Gornji Vakuf-Uskoplje-koa iparraldean. Lurraldearen hedadura, 11.419 km2 edo estatuaren %22-tik, 12.276 km2-raino doa, Bosnia-Herzegovina osoaren %24a.

Herzegovina
Datu orokorrak
Motaeskualde historiko
Azalera11.000 km²
EponimoaStjepan Vukčić Kosača (en) Itzuli
Herzog (en) Itzuli
Geografia
Map
Koordenatuak43°28′37″N 17°48′54″E / 43.4769°N 17.815°E / 43.4769; 17.815
Estatu burujabe Bosnia-Herzegovina

Herzegovina izenak "dukearen lurra" esan nahi du, Stjepan Vukčić Kosačaren Erdi Aroko dukerriari egiten diolarik erreferentzia, "Serbiako Sava Santuaren Herzeg" titulua eraman zuena. Herzeg izena, alemanezko Herzog titulutik da eratorria.[1][2]

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu