Txirula zeiharra, erdi zeharkako txirula edo luzetarako txirula haize-instrumentua da. Joleak airea tutuaren ertzera bideratzen du, tutua zeiharka helduta.

Javid Yahyazadeh, Badila musika taldeko kidea, ney-a jotzen.

Flauta zeiharrak munduan aldatu

Zeelanda Berriko albatros hezurrekin egindako pōrutu izeneko txirula, Balkanetako kaval-a eta Ekialde hurbileko ney edo nay izeneko txirula gehienak talde honetan sailka daitezke.

Euskal Herrian aldatu

Juan Mari Beltran Izturitzeko txirula baten kopiaketa jotzen.

Euskal Herrian ezagutzen diren soinu-tresna zaharrenak Izturitzeko harpeetan XX. mendearen hasieran topatu ziren aerofonoak dira. Hezurrezko hodi zatiak izanik, soinu-tresnen zatiak direla onartuta dago. Gaur arte soinu-tresna horiek txirulak direla pentsatu da, zehazki, erdi zeharkako txirulak. Izturitzeko txirulen kopiaketak dituzten musikariek ere hauek zeiharka jotzen dituzte, esaterako, Mixel Etxekoparrek[1] eta Juan Mari Beltranek[2]. Soinuenea dokumentazio-zentroko soinu-tresnen erakusketan Izturitzeko txirula baten kopia ikus daiteke[3].

Dena den, ikerlari batzuek ez dute guztiz baztertu bestelako aerofonoak izan litezkeenik ere (mihidunak edota ezpain dardaraz jotzekoak)[4]. Baliteke material galkorrez egindako ahokoa eduki eta galdu izana. Mota ezberdinetako ahokadurak erabili dituzte probak egiteko, alaka terminalaz, flauta zeihar modura joaz, kanaberazko mihi bakuna jarriz, eta ezpainak bibraraziz tronpa modura.

Nafarroa Beherean kokatutako herria dugu Izturitze. Bertan XIX. mendearen bukaeran fosfato ustiaketa egiten ari zirela azaldu ziren lehen aztarna arkeologikoak[5]. Aurkikuntza horren ondoren bi indusketa aldi garrantzitsu izan ziren. Emmanuel Passemard arkeologoak zuzendu zuen lehena, 1912 eta 1923 artean. Bigarrena, aldiz, René eta Suzanne Saint-Périer senar-emazteek gidatu zuten, 1928 eta 1959 artean.

Ikerlariek diotenez, Izturitzeko aztarnategia bakarra da[6], bertan aurkitutako hodi zulodunen ugaritasunagatik (hogeitik gora) eta Goi Paleolitoko garai guztietako laginak gorde direlako bertan (Aurignac, Gravette, Solutre eta Madeleine aldikoak, alegia). Tamaina ezberdinetako hegazti hezurrez eginak dira guztiak; putreen hezurrez eginak asko, eta bat behintzat abizuri hezurrez egina (Gypaetus barbatus). Zuloak egiteko erabilitako teknika ez da konstantea, baina hezurraren horma arraspatuz egin zirela diote adituek, zulatuz baina gehiago[7]. Azterketa akustikoek eskala pentatonikora garamatzate.

Erreferentziak aldatu

  1. 1945-), Rossé, François (. (2012). Aspaldian__ [. ZTK Diskak PMC 971788233. (Noiz kontsultatua: 2022-01-09).
  2. ), Beltrán, Juan Mari ( 1947-. (L.G. 2014). Hots-larretan. NO-CD Records PMC 971801013. (Noiz kontsultatua: 2022-01-09).
  3. «FLAUTA; txilibitua; Isturitzeko harpean agertutako flauten errepredukzio bat.» www.soinuenea.eus (Noiz kontsultatua: 2022-01-13).
  4. Mazo Pérez, C., García Benito, C., Alcolea Gracia, M.. (2015). «Un caso de Arqueología Experimental aplicado a la Arqueología Musical» SALDVIE, 15: 65-91. ISSN 1576-6454..
  5. Martín), Heras, Carmen de las (Heras. (D.L. 2013). Pensando el Gravetiense : nuevos datos para la región cantábrica en su contexto peninsular y pirenáico = Rethinking the Gravettian : new approaches for the Cantabrian Region in its peninsular and pyrenean contexts. Asociación de Amigos del Museo de Altamira ISBN 978-84-616-6513-6. PMC 876675685. (Noiz kontsultatua: 2022-01-09).
  6. Mazo et al.. (2015). «Un caso de Arqueología Experimental aplicado a la Arqueología Musical» SALDVIE, 15: 66..
  7. Mazo et al.. (2015). «Un caso de Arqueología Experimental aplicado a la Arqueología Musical» SALDVIE, 15: 75..

Ikus, gainera aldatu