Ireki menu nagusia

1863ko danbor militarra.

Danbor edo atabala perkusiozko musika tresna menbranofono arrunta da. Hainbat kultur ekitalditan erabiltzen da, bai eta beste mota batzuetakoetan ere, armadaren desfileetan adibidez.

Hainbatetan, gaita nafarrari laguntzen dio. Danbolinak eta atabalak bezala gorputza du, baina egurrezkoa izan ordez, danborra letoizkoa da. Neurriak danbolinaren antzekoak dira. Danborraren larruak axoren azalezkoak izaten dira eta soinu ederra ateratzeko hobe da tenkaturik edukitzea. Pordoiak lau izaten dira eta metalezkoak, gitarraren sokak erabiltzen dira. Danbor-joleak bi makilatxo erabiltzen ditu, danbolinarenak baino lodixeagoak.

Mota bereziakAldatu

KulturaAldatu

Euskal Herrian, oso ezaguna da Donostiako Danborrada ekitaldia, Azpeitian ere tradizio handia duena.

Espainian, Aste Santuko prozesioetan danbor ohiko musika tresna dute. Calanda herrikoa (Teruel) famatua da beste batzuen artean.

Kanpo estekakAldatu