Ulm Alemaniako Baden-Württemberg estatu federaleko hiria da. Mundu mailan ezaguna da bertako katedrala munduko eraikin altuena izan zelako eta Albert Einsteinen jaioterria delako.

Ulm
Ulm
hiri handia
Administrazioa
Estatu burujabe Alemania
Alemaniako estatua Baden-Württemberg
Baden-Württembergeko gobernu-eskualdeTübingen
AlkateaIvo Gönner (en) Itzuli
Izen ofizialaUlm
Jatorrizko izenaUlm
Posta kodea89081, 89073, 89075, 89077 eta 89079
Udalerri kodea08421000
Geografia
Koordenatuak48°24′N 10°00′E / 48.4°N 10°E / 48.4; 10
Map
Azalera118.68 km²
Altuera478 m
MugakideakNeu-Ulm, Alb-Donau barrutia, Neu-Ulm (en) Itzuli eta Elchingen
Demografia
Biztanleria128.928 (2022ko abenduaren 31)
1.979 (2021)
alt_left 65.125 (%50,5) (%49,5) 63.803 alt_right
alt_left 63.660 (%49,4) (%48,7) 62.745 alt_right
Dentsitatea1.086,35 bizt/km²
Informazio gehigarria
Sorrera1181 (egutegi gregorianoa)
Telefono aurrizkia0731, 07346, 07305
Ordu eremuaUTC+01:00 eta UTC+02:00
Hiri senidetuakJinotega, Bratislava eta Vidin
MatrikulaUL
ulm.de

Geografia eta Klima aldatu

Ulm itsas mailatik 479 metrotako altueran dago, Danubio ibaiaren ertzean. Hiriaren zatirik handiena, alde zaharra barne ibaiaren ezkerraldean zabaltzen da, beste aldean dagoen Neu-Ulm (Ulm berria) Bavaria estatuari dagokio, ibaiak estatu bien arteko muga egiten baitu.

Suabiako Jura mendilerroak inguratzen du Ulm, mendixkarik garaienek 620 metroko garaiera baino ez duten arren eta 100 kilometro hegoaldera eginez Alpeak agertzen dira.

Behelainoaren inperioko hiriburua ezizena du, izan ere Munich eta Friburgorekin batera eguzki ordu gutxien dituen hiria baita. Hala ere aire osasuntsuenetako duen Alemaniako hiria da. Batazbesteko prezipitazioak 745mm-koak dira eta tebnperatura aldiz 8 °C-koa.

Historia aldatu

Aintzinatik populatua izan da Ulm ingurua. Eggingen eta Lehr auzoetan Neolito goiztiar garaiko herrixkak aurkitu dira, K.a.5000 urte ingurukoak, eta Ulm erdigunean bertan neolito berantiarreko aztarnak ere aurkitu dira.

 
Ulm, 1493an.

Erdi Aroa aldatu

Ulm hiriaren lehenengo aipamena 854ko dokumentu batean aurkitzen da eta 1181ean Frederiko I.a Bizargorriak izendatu zuen Inperio-Hiri. Hasieran Königspfalz eskubidea (errege germaniarren atsedenlekua) zuen hiria, artisau eta merkatal hiri bihurtuz joan zen. 1377an Ulm Minster katedral erraldoia eraikitzen hasi ziren. 1530ko Erreformaren ondoren Ulm protestante bihurtu zen. Ehungintzak garapen handia ekarri zion XV eta XVI mendeetan.

Gainbehera aldatu

Ameriketarako merkatal bide berrien aurkikuntzak eta Hogeita Hamar Urteko Gerrak hiriaren gainbehera ekarri zuen XVII mendean eta katedralaren eraikuntza gelditu egin zen. 1700rako sarritan inbaditu izan zuten frantsesek eta bavariarrek. Napoleondar Gerretan frantsesak lehenengo eta ondoren austriarrak jabetu ziren hiriaz eta 1803an Inperio-Hiri kategoria galdu eta Bavariaren barnean gelditu zen. 1810an Danubio ibaia Württemberg eta Bavaria arteko muga bihurtzerakoan hiriaren gehiengoa Württemberg Erresuman gelditu zen eta Neu-Ulm auzoa berriz Bavarian.

Pizkunde ekonomikoa aldatu

Azken mendeetako historia ikusita, XIX mendearen erdialdera hiria gotortu egin zen frantsesen erasoen beldur eta aldi berean industrializazioa iritsi zen Ulmera. Pizkunde ekonomiko honek 1890an katedrala bukatzea ekarri zuen. 161'5 metroko garaiera duen dorrearekin, 1890 eta 1901 artean munduko eraikin altuena izan zen.

1933 eta 1935 artean kontzentrazio-esparru bat izan zen Ulmen, hasierak erregimen berriaren aurka zeudenak preso hartzeko eta 1938tik aurrera juduentzako. Bigarren Mundu Gerran hiria bonbakatua izan zen, bereziki industria gunea eta alde zaharra. 707 Ulmdar hil ziren baina 25.000 pertsonek galdu zuten etxea.

Ekonomia aldatu

Beti izan da merkatal hiria, baina 1850an trenbidea ezartzean industrializazioa iritsi zen. 1967an Ulmeko Unibertsitate famatuak biomedikuntza, zientzia eta ingenieritza inguruko industria modernoa ekarri du Ulmera.

Ingurumena aldatu

Europako Energiaren Saria jaso zuen 2007an, aldaketa klimatikoaren aurka egindako lanengatik. Biomasa lantegiak energia sortzeko, Passivhaus bulego-etxea (energia efizientzia gorena duten etxeak), Alemaniako Eguzki plaka parke handiena dira Saria jasotzeko egindako merituak. Honetaz gain Ulmeko katedralaren energia eskari guztia energia berriztagarriek asetzen dute 2008tik aurrera.

Ondasun nabarmenak aldatu

 
Rathaus, udaletxea
  • Ulmeko katedrala (Ulm Münster): XIV eta XIX mendeen artean eraikitako eliza protestantea, 1890 eta 1901 artean munduko eraikin altuena izan zena.
  • Udaletxea (Rathaus): XIV mendeko eraikina, pizkundeko fatxadan 1520ko erloju astrologikoa duena.

Ulmdar ezagunak aldatu

Ulmdarrik ezagunena, dudarik gabe, Albert Einstein fisikaria da.

Demografia aldatu

Grafiko hau ezin da une honetan ikusi, software arazo bat dela eta. Lanean ari gara ahalik eta lasterren grafikoak berriro erakutsi ahal izateko.

Ikus jatorrizko Wikidatako eskaera eta iturriak.


Kanpo estekak aldatu