Andeak[1] Venezuelatik Patagoniaraino hedatzen den mendikatea da, Hego Amerika osoa zeharkatuz. Argentina, Txile, Peru, Bolivia, Ekuador, Kolonbia eta Venezuelan zehar hedatzen da, zehazki. Azken bi herrialde haietan, mendikatea zabaldu eta ia Kariberaino iristen da. Hegoaldean, Txile eta Argentina arteko muga naturala zehazten du. Erdialdean, berriro zabaldu eta Altiplano izenez ezagutzen den goilautada sortzen du, Peru, Bolivia eta Txile artean. mendikatea berriro estutzen da Perun eta berriz ere zabaldu Kolonbian.

Andeak
Datu orokorrak
Mendirik altuenaAconcagua
Garaiera6.962 m
Motamendikate
Luzera7.000 km
Zabalera500 km
Azalera3.300.000 km²
Geografia
Map
Koordenatuak21°49′34″S 66°41′53″W / 21.826°S 66.698°W / -21.826; -66.698
MendikateaAmerikar mendikatea
Leku geografikoaHego Amerika
Mendizaletasuna
Geologia
GaraiaMesozoiko

Geologia

aldatu

Sorrera, morfologia eta hedapena

aldatu

Andeak Mesozoiko-Paleogeno garaian sortutako gerriko orogenikoa dira. Andeak plaken tektonikak sortutako prozesuen emaitza dira, Hego Amerikako kontinente-litosferaren azpitik Nazca plaka ozeanikoaren subdukzioak eragindakoa[2]. Hego Ameriketako mendebaldeko kostaldean zehar luzatzen dira 9.000 km-tan zehar, Venezuelatik Patagoniaraino, eta mendikatearen batez besteko zabalera 500 km ingurukoa da.

Gaur egungo Andeen eraketa Triasiko eta Jurasiko garaietan emandako gertaerekin hasi zen, Pangea apurtzen hasi zen eta hainbat haustura garatu ziren.

Morfologiari dagokionez, eremu goratuz eta goi lautadez gain, mendikatea beste zenbait ingurune geologikotan bana daiteke: Peru-Txileko fosa ozeanikoa eta subdukzio eremu aktiboa,hau da, mendikatearen morfología garatzen duena, subdukzioaren eraginez garatutako arku bolkaniko aktiboa, eta mendikatearen ekialdean toles eta zamalkadurak nagusi direneko xingola edo banda deformatua.

Zehar ebaki litosferikoa

aldatu

Garaiera handiena Aconcaguaren 7.000 m-ak dira, baina goi-ordoki guztian zehar ere 5.000 m-ak erraz gainditzen dira. Mendikatearen ezaugarri nagusietariko bat goi-ordokiaren azpitik kontinente lurrazalak duen lodiera nabarmena da, 70 km ingurukoa. Deformazioa, batez ere, fosaren inguruan eta arro subandetarraren gaineko zamalkadura-frontean pilatzen da. Ekialdeko zamalkadura lurraldeak 100 km inguruko zabalera du eta bertako datu geofisikoek erakusten dute material hauetako basamentua Brasilgo kratoiari dagokiola.

Lurrazalaren loditze prozesuak

aldatu

Andeetako egitura argitzen hasi zenetik arazo deigarrienetariko bat izan da nola azaldu kontinente-lurrazalaren lodiera nabarmena. Lodiera nabarmenenak Andeetako erdiko aldean neurtzen dira; iparraldeko eremuetan, ostera, lodierak askoz motelagoak dira.

Erdialdeko andeak

aldatu

Jurasikoaz geroztik ez du lurralde exotikoen akreziorik pairatu. Era berean, ingurune horretako zenbait esparrutan 15 bolkan zenbatu dira kilometro kuadroko, munduko bolkan-dentsitate handienetarikoa. Bestalde, lurralde honetako jarduera sismikoagarrantzitsua izateaz gain, oso sakona da, 80 eta 200 km artean gertatutako lurrikarak arruntak dira. Goi-ordoki izenaz ezagutzen den eremu geografikoaren azpitik neurtu dira mendikate guztiko lurrazalaren lodiera handienak (70-75 km).

 
Andeetako arku bolkanikoen mapa, bolkanismo aktiboko lau eremuak eta subdukzio jasaten duten plakak.

Hasieran, lodiera izugarri hauek azaltzeko arku magmatikoaren jarduera bortitzari lotutako sakoneko magma-bolumen kopuru handien pilaketa iradoki zen. Ikerketa berriagoek, aldiz, magma-pilaketak lurrazalaren loditze-kopuruaren portzentai txiki bat baino ezin duela azaldu erakutsi dute

Iparraldeko Andeak

aldatu

Mendikatearen iparraldeko eremuaren ezaugarriak guztiz ezberdinak dira: gaur egungo arkuaurrea eta arku magmatikoa Mesozoikoan eta Paleogenoan zehar agregatutako lurralde ozeaniko exotikoz eratuta daude; mendikatearen lodiera eta bataz besteko garaiera txikiagoak dira.

Andeetako bolkanismoa

aldatu

Lurrikaren hedapenak iradokitzen du Nazca plaka okerdura ezberdineko zenbait segmentutan zatituta dagoela. Zatiketa horrek mendikatearen geometria zein jarduera bolkanikoa baldintzatzen ditu.

Jatorria

aldatu

Hondoratutako plakaren zati bat, mantuaren tenperatura altuengatik, galdatu eta magma-poltsak eratzen dira. Azpiratutako plakak egiten duen presio handiaren ondorioz, era berean plaka kontinentala loditu egiten da eta magma hauek igotzerakoan plaka kontinentalaren ertzean orogeno edo bulkanismoa aktiboa duten mendikateak sortzen dira.

Ezaugarriak

aldatu

Andeetako gerriko bolkanikoak aktibo diren 200 bolkanetik gora eta gutxienez 12 galdara erraldoi sistema hartzen ditu barne. Sumendiak banatuta dauden lau segmentutan daude kokatuta Andeetan; lau segmentu hauek Iparraldeko eremu bolkanikoa, Erdiko eremu bolkanikoa, Hegoaldeko eremu bolkanikoa eta Eremu bolkaniko australa bezala ezagutzen dira. Bolkanismo aktiboko lau segmentuak subdukzio-angelua 25° baino handiagoa den lekuetan kokatzen dira.

  • Iparraldeko eremu bolkanikoa: Ekuador eta Colonbiako bolkanak barne hartzen ditu. Kontinente lurrazalaren lodiera 40-55 kilometrotakoa da.
  • Erdiko eremu bolkanikoa: eremu honek Peru eta Boliviako bolkanak barne hartzen ditu, baita Txile eta Argentinako bolkan batzuk ere. Eremu honen ezaugarri bereizgarria desberditzapen magmatikoa duten produktu bolkanikoen ugaritasuna da, erriolitak eta dazitak bezala. Bertan aurkitzen da munduko Ignimbrita eskualde handienetako bat.
  • Hegoaldeko erermu bolkanikoa: Txileko hego-erdialdeko bolkanak barne hartzen ditu. Eremu honetan lurrazalaren lodieraren gradientea dago, honek sumendi eta mendien txikiagotzea erakusten du hegoaldera. Llaima sumenditik hegoaldera, aktiboenak diren bolkanak Liquiñe-Ofqui failaren inguruan lerrokatzen dira magmaren igoerarako bide bat baita.

Gainera, bolkan gehienak glaziar handiz estalita egon ohi dira, erupzio bolkanikoek glaziarrak urtu egiten dirtuzte ur eta lohi fluxuak sortuz eta bolkanen magalean dauden herriak suntsituta amaitzen dute.

Bolkanik aipagarrienak:

aldatu

Eskualdeak

aldatu

Sailkapena

aldatu

Andeetako mendikatea sailkapena denboraren poderioz aldatu da. Lehen, banaketa politiko-administratiboa zen nagusia (horrela, bazeuden Ande venezuelarrak, kolonbiarrak, ekuatoriarrak eta abar); baina 1973an, Augusto Gansser geologoak ezaugarri morfologikoen araberako sailkapena proposatu zuen:

Geologiak ere antzeko sailkapena proposatzen du.

Eskualdeen deskribapena

aldatu

Iparraldeko Andeak

aldatu

Kolonbiako hegoaldean eta Ekuadorreko mugan, Andeak sumendizko mendikate bakarra dira baina iparralderantz, mendikatea bitan zatitzen da: Mendebaldeko mendilerroa eta Erdialdeko mendilerroa (horretatik Ekialdeko mendilerroa deritzona sortu da).

Mendebaldeko mendilerroa eta Erdialdeko mendilerroaren arteko tartea 400 kilometrokoa da. Hiru mendilerroek 4.000 metrotik gorako muturrak dituzte. Eskualdeko hiri nagusiak Bogota, Cali eta Medellin (Kolonbian), Quito (Ekuadorren) eta San Cristóbal eta Mérida (Venezuelan) dira.

Erdialdeko Andeak

aldatu

Pascoko korapilotik Tres Cruceseko mendigunera hedatzen dira. Bi lerrok osatzen dute eta tartean goilautada bat dago. Ingurune hartako gailurrik altuenak Huascaran (6.768 m) eta Ojos del Salado (6.891 m) dira. Han sortzen dira Titicaca eta Poopo lakuak. Barnealdeko lautadak pampeano boliviarrak dira. Klima lehorra eta beroa da eta bioma nagusia, basamortukoa.

Hegoaldeko Andeak

aldatu

Hegoaldeko Andeak Hego Amerikako muturrerantz doaz. Eskualdeak ia bioma guztiak ditu. Hala ere, honela azpibana daiteke:

Handik aurrera, Andeak itsasora iristen dira.

Andeetako mendikateak Tierra del Fuego eta gero segitzen du: uren azpian, haren gailurrak Hegoaldeko Georgiak, Hego Sandwich, Orkadak eta Hego Shetland uharteak sortu eta berriro Antartikako penintsulan igotzen dira.

Andeetako mendikateak zenbait paralelo zeharkatzen dituenez, hainbat eskualde klimatikotatik pasatzen da. Bai itxura eta bai landaretza ezberdina da oso. Gailurretan, hala ere, elurra ohikoa da baina Tropikotik hurbil, klima epelagoa da.

Gailurrak

aldatu

Mendirik altuenak Txile eta Argentinako iparraldean daude, baita Peruko Cordillera Blancan, Boliviako Cordillera Realen eta Ekuadorreko Andeetan ere.

Gailurrik altuena Aconcagua (6.959 metro) da, Amerikako punturik altuena, Txile eta Argentinaren arteko mugatik gertu.

Andeetako mendilerroaren gailurrak
Altuera Izena Mendilerroa Kokapena Herrialdea
6.962 Aconcagua Las Heras - Mendoza  
6.891 Ojos del Salado Catamarca   ---  
6.792 Pissis mendia La Rioja - Catamarca  
6.770 Cerro Mercedario Ramadako mendilerroa Barreal - San Juan  
6.768 Huascaran Mendilerro zuria Huaraz - Ancash  
6.759 Bonete Chico Vinchina  
6.758 Tres Cruces Tinogasta   ---  
6.739 Llullaillaco Los Andes - Salta   ---  
6.658 Walther Penck Tinogasta - Catamarca  
6.638 Incahuasi Tinogasta - Catamarca   ---  
6.634 Yerupaja Mendilerro zuria Huaraz - Ancash  
6.615 Coropuna Arequipa  
6.550 Tupungato Tupungato - Mendoza   ---  
6.542 Nevado Sajama Mendebaldeko mendilerroa Oruro  
6.500 Ramada Norte Ramadako mendilerroa Barreal - San Juan  
6.488 El Muerto Catamarca  
6.471 Del Veladero La Rioja  
6.462 Illimani Erdialdeko mendilerroa La Paz  
6.421 Illampu Erdialdeko mendilerroa La Paz  
6.400 Alma Negra Ramadako mendilerroa Barreal - San Juan  
6.395 Huandoy Mendilerro zuria Huaraz - Ancash  
6.380 Ancohuma Erdialdeko mendilerroa La Paz  
6.380 Ausangate  
6.380 Nevado de Cachi Cachi - Salta  
6.362 Volcán Parinacota Mendebaldeko mendilerroa Oruro   ---  
6.320 Solimana Arequipa  
6.310 Ampato Arequipa  
6.310 Chimborazo Mendebaldeko mendilerroa  
6.300 El Condor Catamarca  
6.271 Salcantay  
6.240 Pomerape Mendebaldeko mendilerroa Oruro   ---  
6.200 Nevado de Chañi Salta-Jujuy  
6.172 Nevado de Palermo Salta  
6.152 Cumbre del Laudo Catamarca  
6.130 Nevado Queva Salta  
6.127 Chiaraco Erdialdeko mendilerroa La Paz  
6.100 Pico Polacos Ramadako mendilerroa Barreal - San Juan  
6.088 Huayna Potosi Erdialdeko mendilerroa La Paz  
6.086 Aracar Salta  
6.075 Chachani Arequipa  
6.074 Chachacomani Erdialdeko mendilerroa La Paz  
6.052 Acotango Potosi   ---  
6.052 Copiapo Erdialdeko mendilerroa  
6.051 Socompa Los Andes - Salta   ---  
6.046 Acamarachi  
6.040 Chaupi Orco Erdialdeko mendilerroa La Paz  
6.030 Cienaga Grande Salta  
6.025 Hualca Hualca Arequipa  
6.022 Salin Salta   ---  
6.016 San Fransisco Catamarca   ---  
6.008 Uturuncu Potosi  
5.976 Sabancaya Arequipa  
5.920 Volcán Licancabur Potosi   ---  
5.897 Cotopaxi  
5.869 Mururata Erdialdeko mendilerroa La Paz  
5.856 San Jose sumendia   ---  
5.821 Misti Arequipa  
5.790 Cayambe  
5.775 Sierra Nevada de Santa Marta  
5.767 Nevado Ilinizas  
5.704 Nevado de Antisana  
5.664 Pichu Pichu Arequipa  
5.616 Nevado del Tolima Erdialdeko mendilerroa  
5.648 Zapaleri Erdialdeko mendilerroa Jujuy   ---   ---  
5.421 Chacaltaya La Paz  
5.410 Ritacuba Blanco eta Ritacuba Negro Ekialdeko mendilerroa  
5.389 Nevado del Ruiz Erdialdeko mendilerroa  
5.364 Nevado del Huila Erdialdeko mendilerroa  
5.330 Sierra Nevada del Cocuy Ekialdeko mendilerroa  
5.320 Nevado Altaaar  
5.230 Sangay  
5.150 Nevado de Santa Isabel Erdialdeko mendilerroa  
5.033 Tungurahua  
5.020 Carihuairazo  
5.007 Pico Bolívar  
4.787 Pichincha  
4.100 Farallones de Cali Mendebaldeko mendilerroa  
4.058 San Valentin mendia  

Erreferentziak

aldatu

Ikus, gainera

aldatu

Kanpo estekak

aldatu