Txilibitua nota bakarreko haize instrumentua da. Seinale akustikoak emateko erabiltzen den tresna txikia da, putz eginez txistuaren antzeko soinua egiten duena. Zentsu zabalagoan, hitza txistu-antzeko soinu edota forma duten instrumentuak izendatzeko erabiltzen da[1].

Poliziaren txilibituak.

Mota askotako txilibituak daude: poliziak erabiltzen dituen txikiak, tren-makinek edo itsasontziek erabiltzen dituztenak, eta abar. Musikarako ere erabiltzen dituzte, adibidez, sanba-abesti batzuetan zurezkoak jotzen dituzte.

Zumezko txilibitua.

Beste izenak aldatu

Txilibitu tokiko euskarazko testuetan[2]: huxtu (hustu, uistu); txilibitu (txilibitxo, txibilito, txilubita, xilibitu, zilibitu, txulubita, xulubita, txulubi); txistu (pistu, txuxtu, txuztu, xustu); batzuetan turruturu. Tokiko gaztelaniaz: silbo, chiflo.

Ikus, gainera aldatu

Erreferentziak aldatu

  1. Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa. Txilibitu. .
  2. Orotariko Euskal Hiztegia, Euskaltzaindia.

Kanpo estekak aldatu


  Artikulu hau musikari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.