John Degenkolb
txirrindulari alemaniarra
John Degenkolb (Gera, Alemania, 1989ko urtarrilaren 7a) alemaniar txirrindulari profesional bat da. Gaur egun Team Argos-Shimano taldean korritzen ari da.
Profesional bezala Profesional Kontinental mailako Thüringer Energie Team taldean debutatu zuen 2008an. Oso txirrindulari osoa da, beste ezaugarri batzuen artean esprintean eta erlojupekoetan duen trebezia nabarmentzen da.
2011n, lehen mailako talde baten (HTC-Highroad eman zuen lehen denboraldian 6 garaipen lortuz nabarmendu zen. 2012rako taldea desagertu egingo zela iragarri ondoren, Degenkolbek Project 1t4i (aurretik Skil-Shimano eta gaur egun Argos-Shimano) taldearekin sinatu zuen hurrengo denboraldirako.
PalmaresaAldatu
2010
- Bretainiako Tourreko 2 etapa
- Etapa 1 Alsaziako Tourrean
- 2 etapa Etorkizunekoen Tourrean
2011
- Etapa 1 Algarveko Itzulian
- Etapa 1 Mendebaldeko Flandriako Hiru Egunetan
- Frankfurteko Sari Nagusia
- Etapa 1 Bavariako Itzulian
- 2 etapa Critérium du Dauphinén
- 3. Alemaniako errepide txirrindularitzako txapelketan
2012
- 2 etapa Dunkerqueko Lau Egunetan
- Picardieko Tourra eta 2 etapa
- Etapa 1 Poloniako Itzulian
- Etapa 1 2012ko Espainiako Itzulian
TaldeakAldatu
- Thüringer Energie Team (2008-2010)
- HTC-Highroad (2011)
- Project 1t4i/Team Argos-Shimano (2012)
- Project 1t4i (martxoak 29 arte)
- Team Argos-Shimano
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: John Degenkolb |