Peter Sagan
Peter Sagan (Žilina, Eslovakia, 1990eko urtarrilaren 26a) txirrindularia da, 2009az geroztik profesionala, gaur egun Liquigas-Cannondale taldean diharduena.
Artikulu edo pasarte honek eduki, gramatika, hiztegi edota ortografia akatsak ditu. Lagundu nahi baduzu, zuzendu ezazu. |
BiografiaAldatu
2010ean, ProToureko Liquigas-Cannondale taldeari lotu zitzaion. Talde horrekin jokatu zuen lehen lasterketa Tour Down Under izan zen, zeinean Cadel Evans, Alejandro Valverde eta Luis León Sánchezekin batera ihez egin zuen etaparik garrantzitsuenean. Baina Paris-Nizan eman zen ezagutzera non 2 etapa garaipen lortu zituen, Valverde eta Purito Rodríguez bezelako txirrindulariak menderatuz, Kalifornian jende guztia harritu zuen Big Bear Laken irabaziz, 4.500 metrotako desnibela zuen etapan.
2011n mundu mailako izar bihurtu zen 15 garaipen lortuta, Suitzako Itzulian mendi etapa bat irabazi zuen, eta batez ere, Espainiako Itzulian 3 etapa irabaztea lortu zuen, mundu guztia harrituz.Urte horretako Copenhaguen korritutako Mundialean 12.izatea lortu zuen.
2012an oso ondo hasi zen ere Tirreno-Adriaticon etapa bat lortuz eta udaberriko klasikoetan ikaragarri ibili zen en Gante-Wevelgemen bigarren izan zen, Amstel Gold Racen hirugarren, Milán-San Remon laugarren eta Flandriako Tourrean bostgarren.
Urte horretako Californiako Tourrean ezin hobeto ibili zen bost etapa garaipen lortuz. Suitzako Itzulian bi etapa garaipen lortu zituen, lehengoa prologoan, Cancellararen aurretik eta beste etapa sprintean Baden Cooken aurretik.
PalmaresaAldatu
2009
- Kooperativa Saria
- 2 etapa Dookola Mazowsza/Mazovia Tourrean
2010
- 2 etapa Paris-Niza
- Etapa 1 Romandiako Tourrean
- 2 etapa Kaliforniako Tourrean
2011
- Cerdeñako giroa, eta 3 etapa
- Etapa 1 Kaliforniako Tourrean
- 2 etapa Suitzako Itzulian
- Eslovakiako errepide txapelketa
- Poloniako Itzulia, eta 2 etapa
- 3 etapa Espainiako Itzulian
- Industria e Comercio de Prato Saria
2012
- Etapa 1 Omango Tourrean
- Etapa 1 Tirreno-Adriaticon
- Etapa 1 La Panneko Hiru Egunak
- 5 etapa Kaliforniako Tourrean
- 4 etapa Suitzako Itzulian
- Eslovakiako errepide txapelketa
- 3 etapa Frantziako Tourrean, eta puntuen sailkapena
2013
- 2 etapa Omango Tourrean
- Kamaioereko Hiriko Sari Nagusia
- 2 etapa Tirreno-Adriticon
- Gante-Wevelgem
- Etapa 1 La Panneko Hiru Egunak
- Flecha Brabanzona
- 2 etapa Kaliforniako Tourrean
- 2 etapa Suitzako Itzulian
- Eslovakiako errepide txapelketa
- Etapa 1 Frantziako Tourrean, eta puntuen sailkapena
- 4 Etapa USA Pro Cycling Challengean
- 3 etapa Albertako Tourrean
- Montrealeko Sari Nagusia
2014
- Etapa 1 Omango Tourrean
- Etapa 1 Tirreno-Adriaticon
- E3 Harelbeke
- Etapa 1 La Panneko Hiru Egunak
- Etapa 1 Kaliforniako Tourrean
- Etapa 1 Suitzako Itzulian
- Eslovakiako errepide txapelketa
- Frantziako Tourreko puntuen sailkapena
Sailkapen orokorra Itzuli HandietanAldatu
Itzuli Handia | 2010 | 2011 | 2012 | 2013 | 2014 | 2015 | 2016 | 2017 | 2018 | 2019 | 2020 |
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Italiako Giroa | — | — | — | — | — | — | — | — | — | — | 92 |
Frantziako Tourra | — | — | 42 | 82 | 60 | 46 | 95 | DSK | 71 | 82 | 84 |
Espainiako Vuelta | — | 121 | — | — | UT | UT | — | — | 119 | — | — |
Munduko Txapelketa | UT | 12 | 14 | 6 | 43 | 1 | 1 | 1 | UT | 5 | — |
Munduko Erlojupeko Tx | — | — | — | — | — | — | — | — | UT | — | — |
— | Ez zuen osatu |
DSK | Deskalifikatua |
UT | Utzi |
TaldeakAldatu
- Dukla Trencin-Merida (2009)
- Liquigas (2010-2012)
- Tinkoff (2015-2016)
- Bora-Hansgrohe (2017- gaur egun)
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Peter Sagan |