Louis Trousselier
Louis Trousselier (1881eko ekainak 29-1939ko apirilak 24) txirrindulari frantziar bat izan zen, Hauts de Seine departamenduko Levallois-Perret herrian jaioa. Iturriren batzuk urtarrilak 29an jaio zela diote, beste batzuk, berriz, ekainak 29an. Parisen hil zen.
1900ean 1900eko Parisko Olinpiar Jokoetan parte hartu zuen.
Trousselierrek, bere ospea, batipat 1905eko Frantziako Tourra irabazi izanari zor dio. Bere beste garaipen aipagarriak urte horretan bertan irabazi zuen Paris-Roubaix eta 1908ko Burdeos-Paris klasikoak izan ziren. 1906ko Frantziako Tourrean hirugarren amaitu zuen, eta bere kirol karreran zehar, Tourrean 13 etapa garaipen lortu zituen.
Bigarren izan zen Frantziako errepide txirrindularitzako txapelketan 1908an, eta hirugarren 1907an.
Sailkapen orokorra Itzuli Handietan
aldatuItzuli Handia | 1905 | 1906 | 1907 | 1908 | 1909 | 1910 | 1911 | 1912 | 1913 |
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Italiako Giroa | — | — | — | — | UT | — | — | — | — |
Frantziako Tourra | 1 | 3 | UT | UT | 8 | UT | UT | 11 | 38 |
— | Ez zuen parte hartu |
DSK | Deskalifikatua |
UT | Utzi |
Aurrekoa Henri Cornet |
Frantziako Tourraren irabazlea 1905 |
Ondorengoa René Pottier |