Barry Hoban
Barry Hoban (Wakefield, 1940ko otsailaren 5a-), Ingalaterrako txirrindulari ohia da, profesionala 1964 eta 1980 artean. Pelotoiko kideen artean, Uncle Barry (Osaba Barry) izengoitiarekin ezaguna zen.
Barry Hoban | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Wakefield, 1940ko otsailaren 5a (84 urte) |
Herrialdea | Erresuma Batua |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | txirrindularia |
Ibilbidea | |
Taldeak | Urteak |
Mercier | 1964-1969 |
Sonolor-Gitane | 1970-1971 |
Mercier | 1972-1979 |
Parte-hartzailea
|
Kirol ibilbidea
aldatuProfesionaletan 36 garaipen lortu zituen. Tom Simpsonen taldekide eta laguntzailea izan zen, eta azken hau hil ostean, haren alargunarekin ezkondu zen. Hamabi aldiz hartu zuen parte Frantziako Tourrean eta 8 etapa garaipen lortu zituen, horietako lehena 1967an, Tom Simpson hil eta hurrengo egunean, pelotoiaren baimenarekin eta omenaldi moduan.
Bere urterik onena 1974ko denboraldia izan zen, non Gante-Wevelgem klasikoa irabazi zuen eta Midi Libreko sailkapen orokorrean bigarren amaitu zen. 2009an sartu zen "British Cycling Hall of Fame"n.
Palmaresa
aldatu1964
- Espainiako Vueltako bi etapa
- Midi Libreko etapa bat
1966
1967
- Frantziako Tourreko etapa bat
- 2. Paris-Toursen
- 5. Flandriako Tourrean
1968
- Frantziako Tourreko etapa bat
- 2. Denaingo Sari Nagusian
- 2. Tour de l'Oisen
- 10. Lieja-Bastogne-Liejan
1969
- Frantziako Tourreko bi etapa
- Dunkerqueko Lau Egunetako etapa bat
1970
- Vaux Sari Nagusia
- Manx Saria
- Dunkerqueko Lau Egunetako etapa bat
1971
1972
- 3. Luxenburgoko Tourrean
- 3. Paris-Roubaixen
- 9. Paris-Toursen
1973
- Frantziako Tourreko bi etapa
1974
- Gante-Wevelgem
- Paris-Bourges
- Meaux Saria
- Frantziako Tourreko etapa bat
- 2. Tour de l'Auden eta etapa bat
- 2. Midi Libren
- 4. Züricheko txapelketan
1975
- Frantziako Tourreko etapa bat
1978
- 5. Dunkerqueko Lau Egunetan eta etapa bat
- 2. Pino Cerami Sari Nagusian
1979
- London-Bradford
- 2. Erresuma Batuko errepide txirrindularitzako txapelketan
1980
- Manchester Sari Nagusia
Sailkapen orokorra Itzuli Handietan
aldatuItzuli Handia | 1964 | 1965 | 1966 | 1967 | 1968 | 1969 | 1970 | 1971 | 1972 | 1973 | 1974 | 1975 | 1976 | 1977 | 1978 | 1979 | 1980 |
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Italiako Giroa | — | — | — | — | — | — | — | — | — | — | — | — | — | — | — | — | — |
Frantziako Tourra | 65. | — | — | 62. | 33. | 67. | UT | 40. | 70. | 43. | 37. | 68. | — | 41. | 65. | — | — |
Espainiako Vuelta | 29. | 47. | — | UT | — | — | — | — | — | — | — | — | — | — | — | — | — |
—: ez zuen parte hartu
UT: utzi, ez zuen amaitu
Erreferentziak
aldatuKanpo estekak
aldatu- Barry Hoban - ProCyclingStats