Galtzadarri
Galtzadarria edo galtzada-harria paralelepipedo forma duen harri landua da, harbideak lauzatzeko erabiltzen dena.
Galtzadarrizki zoladurak egiteko gehien erabiltzen den materialetako bat granitoa da, lan egiteko duen erraztasunagatik eta erresistentziagatik, baina batez ere basaltoa erabiltzen da, gogorra izateaz gain, basaltoko harrietan ebaketak erraz egiten direlako[1].
Galtzada-harrien neurriak 20 cm luze eta 15 cm zabal izan ohi dira, izan ere, neurri hauek esku bakarrez maneiatzea errazten du.
Galtzada-harriz osatutako zoladurak egiteko lehendabizi hondar edo hartxintxarrezko geruza bat ezartzen da, honen gainean zementuzko geruza mehe bat jar daiteke eta ondoren, ilara paralelotan gehienetan, galtzada-harriak jartzen dira. Bukatzeko galtzada-harrien arteko hutsuneak bete egingo dira.
Italian, erromatar inperioko errepideek basalto zilindro formako blokeekin eraiki zituzten eta, horrela, zoladurak kolore beltza hartzen zuen.
Historia
aldatuGaltzada-harrien jatorria duela 25 mendekoa da. Kartagotarrek eta erromatarrek beren bide nagusietan abiadura eta iraupena lortzeko eraiki zituzten. Garraio erosoago bat lortzeko, gainazal jarraikorraren beharra ikusi zuten eta ordura arte zuten egoera naturalean zizelkatu gabeko harri zoladurarekin ezin zen hori lortu.
Galtzada-harrizko zoladurak funtzionalki XIX. mendearen amaiera arte erabili ziren. Napoleonen garaian, bide handiak eraiki ziren hirietan, besteak beste, artilleria pieza handiak kaleetan zehar zirkulatu ahal izateko. Gerora frantsesek espaloien bideak eraiki zituzten. Autoak agertu ahala, galtzada-harrizko zoladurak gutxitu eta errentagarriak izateari utzi zioten.
Erabilerak
aldatuGaur egun, galtzada-harri zoladurak motibo estetikoekin erabiltzen dira eta aspaldiko zoladura asko zerbitzuan eta egoera onean daude oraindik. Belgikan eta Frantzian ere txirrindularitzako lehiaketetarako erabiltzen dira, [2] sistema honen sendotasun handia dela frogatuz. Era berean, hormigoizko zoladurak garatu dira, harrizko zoladura zaharrak modu berdinean erabiltzen direnak: hauek zoladura artikulatuak izena hartzen dute. Batzuetan, kareharri modernoei koloratzaileak gehitzen zaizkie, emaitza estetiko hobea lortzeko.
Erreferentziak
aldatu- ↑ Salvat hiztegia entziklopedikoa, 1967, 12. edizioa, II. Liburukia, 19. or. 545.
- ↑ Corsi, Luca. «Los adoquines de la gloria», Diario Vasco, 24 de febrero de 2012.