Boga boga

Abestia
Boga, boga» orritik birbideratua)

Boga boga marinelei buruzko abesti herrikoi eta ezaguna da. Jesus Guridi musika konposatzaile ospetsuak abesbatzarako bertsio bat egin zuen,[1] Oskorrik ere bertsio bat prestatu izan du,[2] geroago Delirum Tremens eta The Uski's taldeek ere bai.

Boga boga
Oskorriren, The Uski'sen eta Delirium Tremens (musika taldea)en musika-lana
Egilea(k)Oskorri, The Uski's eta Delirium Tremens (musika taldea)
Jatorrizko herrialdeaOndarroa
Ezaugarriak
Genero artistikoaherri-musika
Hizkuntzaeuskara

Arraunean egiteko erritmo aproposa duenez aspaldian traineruetan erabiltzen zuten marinelek beren indar guztiak batera erabiltzeko. Abestiaren jatorria Ondarroa dela esan ohi da.

Hitzak aldatu

 
Traineruak gaur eguneko lehiaketa batean
 
Jesus Guridik abesbatzarako bertsio bat sortu zuen.

Boga boga,
mariñela, mariñela,
joan behar degu,
urrutira, urrutira,
bai Indietara, bai Indietara.
Ez det, ez det, ez det nik ikusiko
zure plai ederra, plai ederra
Agur, agur, agur Ondarroako
itsas, itsaso bazterra,
itsas, itsaso bazterra.
Mariñela, mariñela,
boga! mariñela!

Bertsioak aldatu

Erreferentziak aldatu

  1. (Gaztelaniaz) Boga Boga — Euskal kultur erakundea. (Noiz kontsultatua: 2017-08-09).
  2. HaMaIr. (2010-11-22). 21 Boga Boga - Oskorri.wmv. (Noiz kontsultatua: 2017-08-09).

Kanpo estekak aldatu