Ondarroa Arraun Elkartea
Ondarroa Arraun Elkartea Ondarroako arraun taldea da. 1926an Club Deportivo Aurrera sortu zen eta 1973an gaur egungo kluba. "Antiguako Ama" da bere traineruaren izena.
Ondarroa Arraun Elkartea | |
---|---|
Sorrera | 1973 |
Herria | ![]() |
Lehendakaria | ![]() |
Entrenatzailea | ![]() |
Patroia(k) | ![]() ![]() |
Kolorea(k) | gorria |
Trainerua | Antiguako Ama |
Palmaresa | 2 Kontxako Bandera 0 TKE Liga 1 KAE Liga 0 Espainiako Txapelketa 0 Euskadiko Txapelketa 3 Bizkaiko Txapelketa |
2022: Kontxa | 8.a |
2022: Liga | 9.a (TKE Liga) |
2023 | TKE Ligan |
Webgunea | facebook.com |

HistoriaAldatu
XIX mendeko banderakAldatu
Ondarroa itsas-herria denez, antzinakoak dira arraun munduan izandako balentriak. Adibidez, 1865ean Bilbon emandako bandera egun Ondarroako Arrantzaleen Kofradian dago, bai eta Donostian irabazitako beste bandera bat ere. Aipatzea merezi du Kontxako Banderaren lehen edizioan Ondarroak parte hartu zuela Donostia eta Orioren atzetik hirugarren gelditu zelarik. XIX mendeko Bilboko bandera zaharretan beti hartu izan zuten parte Ondarroako traineruak eta 1887an txapeldun izan zen. 1888an Bilbon jokaturiko estropadetan Bermeoko bi traineruren atzetik egin ondoren sanpedrotarrek desafiua bota eta Getaria eta Donostia arteko ibilbidean ondarrutarrak izan ziren nagusi 15 segundotako alde txikiaz.
1897an Bilbon Bermeotarrekin desafioa galduta 1898an Kontxako Banderan hartu zuen parte eta Donostiarrekin jokaturiko finalean ondarrutarrak izan ziren nagusi Manuel Beitia patroi zela Flora traineruan. Garai honetako azkenengo garaipena 1902koa da Bilbon gertatua.
20. hamarkada: Club Deportivo AurreraAldatu
1921ean fundaturiko Club Deportivo Aurrera gaur egun futbolean eta saskibaloian aritzen bada ere, 1925 eta 1926an bi estropada handi irabazi zituen Portugaleten, Erregearen Kopa eskuratu zuelarik. Arrakasta honekin animatuta Donostiara jo eta Kontxako Bandera herrira ekarri zuten. Juan bautista Beitia zen patroia eta Antiguako Ama traineruaren izena.
Ondarroa Arraun ElkarteaAldatu
Ondarroa Arraun Elkartea 1973an sortu zen eta hasierako hamarkadan batel eta trainerilletan aritu zen. 1974an esate baterako Bizkaiko txapeldunak izan ziren ondarrutarrak txalupa bietan.
Ondarroako traineru bat uretan berriz ikusteko ordea 57 urte pasatu behar izan ziren 1926 hartatik. 1983an izan zen Getxoko Ikurriñean. 1993an lehenengo garaipena, Lekeitioko San Antolin jaietan eta bolada on bati hasiera eman zion elkarteak, traineru bizkaitarrik onena bihurtuz Urdaibairen sorrera arte. 1994ean Asier Lopez donostiarra fitxatu zuen patroi eta bost garaipen lortu zituen, tartean Bizkaiko Txapelketa, eta gainera Kontxako Banderarako sailkatu zen. 1995ean Kontxan eta Euskal Ligan bosgarren eta hiru garaipen, Bizkaiko txapelketan "sorpresaz" Santurtziren atzetik gelditu zen arren. 1996an laugarren Euskal Ligan, Bizkaiko Txapeldun eta seigarren Kontxan, bere orain arteko azkenengo sailkapenean. 1997an Traineruen Euskal Ligan ez aritzea erabaki zuen eta sortu berri zen Traineru bizkaitarren Liga irabazi zuen, bi estropadatan gailendu zelarik. Bizkaiko Txapelketa ere irabazi zuen.
1998an arraunlari eskasia zela eta ez zuen trainerurik atera eta 1999an bizkaitarren ligan aritzea baino nahiago izan zuen Euskal Ligan aritu. Hala ere ez zuen maila onik erakutsi, laugarren izan baitzen Euskal B Ligan. ordutik aurrera emaitza kaxkarrak, eta TKE Liga sortu zenetik ere berdin, ez baita inoiz goiko mailan aritu.
LigakAldatu
2006tik aurrera KAE Ligan ari da arraunean eta urtetik urtera maila igotzen ari da; 2013an KAE 1 mailan seigarren gelditu zen, 2014an laugarren eta 2015ean hirugarren postuan bukatu zuen liga. 2016an denboraldi bikaina burutu zuen; KAE 1 Liga irabazi zuen eta play-offetan TKE Ligara igo zen.
TKE Ligako lehenengo denboraldian bigarren txandan egonkortu eta zortzigarrena izan zen Ligan. 2018an ere bigarren txandan ari da eta Euskadiko Txapelketan hirugarren postua eskuratu zuen. Kontxako Banderarako ordea ez zuen sailkatzerik lortu, bi segundugaitik izan bazen ere. 2019 denboraldian erdiko txandan aritu zen eta 23 urteren ondoren Kontxako Bandera jokatzeko sailkatu zen, nola sailkatu ere, sailkapen estropada irabaziz. Ez du ordea zorteko estropada izan, 2018, 2020 eta 2021ean zortzigarren egin baitzuen sailkatze estropadan, eta ondorioz ez baitzen sailkatu.
2022ko TKE Ligan 9. postuan amaitu zuen baina bosgarrenez Kontxako Bandera jokatzeko sailkatzea lortu zuen.
PalmaresaAldatu
Kontxako BanderaAldatu
- Txapelduna (2): 1898 eta 1926.
- Bigarrena (0)
- Hirugarrena (1): 1879.
- Sailkapen estropadako irabazlea (1): 2019.
- Sailkatua (5): 1994, 1995, 1996, 2019 eta 2022.
TKE LigaAldatu
- Txapelduna (0)
- Bigarrena (0)
- Hirugarrena (0)
- Zazpigarrena (1): 2019an.
- Irabazitako estropadak (2022 barne): 2
- Parte hartzeak (6): 2017, 2018, 2019, 2020, 2021, 2022
- KAE 1 maila (1): 2016.
- Euskal Liga (0): Laugarren 1996an.
- Traineru bizkaitarren Liga (1): 1997.
Euskadiko Traineru TxapelketaAldatu
- hirugarrena 2018an.
Bizkaiko Traineru TxapelketaAldatu
- Txapelduna (3): 1994, 1996 eta 1997.
Estropada zaharrakAldatu
- Bilboko estropada zaharrak (5): 1865, 1887, 1902, 1925 eta 1926.
- Donostia (1): 1865.
Aro modernoko estropadakAldatu
TrainerillakAldatu
- Bizkaiko Trainerilla Txapelketa (4): 1974, 1994, 1995 eta 1996
- Bermeoko trainerilla estropadak (1): 1974
BatelakAldatu
- Bizkaiko Batel Txapelketa (2): 1974, 1994, 2014
Azken denboraldiakAldatu
Urtea | Liga | Kontxa |
---|---|---|
2003 | Federazio Liga, 14.a | - |
2004 | Federazio Liga, 9.a | - |
2005 | Federazio Liga, 7.a | - |
2006 | KAE 1 Liga, 5.a | - |
2007 | KAE 1 Liga, 7.a | - |
2008 | KAE 1 Liga, 6.a | - |
2009 | KAE 1 Liga, 11.a | - |
2010 | KAE 2 Liga, 5.a | - |
2011 | KAE 2 Liga, 3.a | - |
2012 | KAE 1 Liga, 9.a | - |
2013 | KAE 1 Liga, 6.a | - |
2014 | KAE 1 Liga, 4.a | - |
2015 | KAE 1 Liga, 3.a | - |
2016 | KAE 1 Liga, 1.a | - |
2017 | TKE Liga, 8.a | - |
2018 | TKE Liga, 8.a | - |
2019 | TKE Liga, 7.a | 7.a |
2020 | TKE Liga, 9.a | - |
2021 | TKE Liga, 7.a | - |
2022 | TKE Liga, 9.a | 8.a |
Emakumezkoen traineruaAldatu
Ondarroa Arraun Elkartea | |
---|---|
Herria | Ondarroa |
Entrenatzailea | Eneko Azkarate |
Patroia(k) | Naroa Goikoetxea |
Kolorea(k) | gorria |
Trainerua | Antiguako Ama |
Palmaresa | 0 Kontxako Bandera 0 Euskotren Liga 0 ETE Liga 0 Euskadiko Txapelketa 2 Bizkaiko Txapelketa |
2022: Kontxa | ez |
2022: Liga | 5.a (ETE Liga) |
2023 | ETE Ligan |
2017 urtean emakumezkoen trainerua atera zuen, Lea-Artibai izenarekin. Isuntzako 9 arraunlarik, Ondarroako 9k eta Elantxobeko beste 4 arraunlarik bat egin zuten taldea osatzeko. 2018an formatua errepikatu zuten eta Bizkaiko txapelketan brontzezko domina lortu zuten.
2019an Isuntza eta Ondarroa gai izan ziren traineru bana ateratzeko eta ordutik aurrera horrela jarraitu dute. Ondarroak 2020an aurreneko garaipenak lortu zituen, Bizkaiko txapelketa eta ETE Ligako azken bandera, Castro Urdialeskoa. Kontxako Banderara sartzear ere egon ziren baina 8. postuan gelditu ziren sailkapen estropadan.
- Bizkaiko txapelketa (2): 2020, 2022.
- Castro Urdialesko Bandera (1): 2020.
- Zorrozaurre uhartearen itzulia (1): 2021.
- Portugaleteko traineru jaitsiera (1): 2021.
DenboraldiakAldatu
Urtea | Liga | Kontxa |
---|---|---|
2017* | Gipuzkoako Liga, 9.a | - |
2018* | ETE Liga, 7.a | - |
2019 | ETE Liga, 9.a | - |
2020 | ETE Liga, 4.a | - |
2021 | ETE Liga, 6.a | - |
2022 | ETE Liga, 5.a |
- 2017an eta 2018an Lea-Artibai izan zen.
TrainerillakAldatu
- Bizkaiko Txapelketa (1): 2022
Antolaturiko estropadakAldatu
Urtero bi estropada antolatzen ditu: Ondarroako Bandera, Ligarako baliagarria dena, eta Antiguako Ama estropada, aurredenboraldikoa.
BibliografiaAldatu
- ZUBIKARAI, Augustin (1987): Treiñeru estropadak. Ondarroa'ko talaitik (1865-1970). Bilbo.