Irlandako itsasoa
Irlandako itsasoa[1] (ingelesez: Irish Sea; irlanderaz: Muir Éireann / An Mhuir Mheann; Eskoziako gaeleraz: Mhuir Éireann; galesez: Môr Iwerddon; manxeraz: Y Keayn Yernagh; kornubieraz: Mor Iwerdhon; latinez: Oceanus Hibernicus) Irlandako uhartea eta Britainia Handia banatzen dituen itsasoa da. Irlandako itsasoa hegoaldetik Itsaso Zeltikoa eta San Jurgi kanala bitartez Ozeano Atlantikora lotzen da, eta ipar-mendebaldetik Iparraldeko kanalaren bitartez. Man uhartea itsaso honen erdi-erdian kokatzen da.
Itsaso honetan kostaldea daukate Eskoziak iparraldean, Ingalaterrak ekialdean, Galesek hego-ekialdean, Ipar Irlandak eta Irlandako Errepublikak mendebaldean.
Itsaso honek eskualdearentzat garrantzi handia du, batez ere ekonomia, garraioa, merkataritza, arrantza, itsas trafikoa eta energia eolikoaren sorkuntzaren ikuspuntutik. Aldi batez, bi uharteak lotuko zituen 80 kilometroko tunel naten eraikuntzaren inguruko eztabaida bat ere izan zen. Bi uharteen arteko urteko bidaiari kopurua 12 milioi pertsona eta 17 megatona merkantzietakoa da.
JatorriaAldatu
Orain dela 20.000 urte, Izotz Aroaren amaieraldera, baldintza klimatiko epelago batzuk iritsi zirenean sortu zen. Izotz Aroaren hasieran gaur egungo itsaso honen erdigunea ziurrenik ur gezako laku bat izango zen, ondoren desglaziazioa gertatu eta inguruko itsasoaren urak gainezka egin eta laku hau bete zuten; honenbestez, lakua inguruko itsasoekin lotu eta ur gaziko itsaso bilakatu zen.
UharteakAldatu
Izena | Azalera (km²) | Postua (azal.) | Biztanleak | Postua (biz.) | Herrialdea |
---|---|---|---|---|---|
Anglesey | 675 | 01 | 56.092 | 02 | Gales |
Man uhartea | 572 | 02 | 84.497 | 01 | Man uhartea |
Holy uhartea | 39 | 03 | 13.579 | 03 | Gales |
Walney Island | 13 | 04 | 11.388 | 04 | Inglaterra |
Lambay uhartea | 5.54 | 05 | <10 | 08 | Irlandako Errepublika |
Bull uhartea | 3 | 06 | <20 | 07 | Irlandako Errepublika |
Ramsey uhartea | 2.58 | 07 | 0 | - | Gales |
Bardsey uhartea | 1.79 | 09 | <5 | 10 | Gales |
Calf of Man | 2.50 | 08 | 0 | - | Man uhartea |
Barrow uhartea | 1.50 | - | 2.616 | 05 | Ingalaterra |
Roa uhartea | 0.03 | - | 100 | 06 | Ingalaterra |
Ynys Gaint | 0.04 | - | <10 | 08 | Gales |
Piel uhartea | 0.20 | - | <5 | 10 | Ingalaterra |
Ynys Castell | 0.006 | - | <5 | 10 | Gales |
Ynys Gored Goch | 0.004 | - | <5 | 10 | Gales |
Hiri eta herriakAldatu
KomunikabideakAldatu
Hortaz, itsaso hau maiz erabiltzen den komunikabide jendeztatua da, Britainia Handia eta Irlandaren arteko itsas lotura kopuru handiak dituelarik: Swanseatik Corkera, Fishguard eta Pembroketik Rosslarera, Caergybitik Dún Laoghairera, Stranraertik Belfast eta Larnera, eta Cairnryantik Larnera. Man uhartean geldiunea egiten duen Liverpool-Belfast itsas-linea ere badago.
IngurugiroaAldatu
Irlandako itsasoak kutsadura erradioaktibo latza jasaten du, batez ere sortu ziren lehendabiziko arma erradioaktibo britainiarrengatik, planta nuklearrengatik eta Sellafieldko energia estazioarengatik ere. Ustez denez lehendabiziko hamarkadetan itsaso honen ondoan 250 kg plutonio ezarri omen ziren. Gainera Beaufort's Dyke gunea arma kimiko nahiz hondakin erradioaktiboen zabortegi gisara erabili zen. Halere eta nahiz eta kutsadura hau egon, landaretza eta itsas-abereei dagokionez itsaso honek itzelezko interesa du.
Argazki galeriaAldatu
ErreferentziakAldatu
Kanpo estekakAldatu
- (Ingelesez)"Irish Sea Conservation Zones".