Argia Garrido

Historialaria eta irakaslea
Argia Garrido Beristain» orritik birbideratua)

Argia Garrido Beristain (Zaragoza, Espainia, 1972) historialaria eta irakaslea.

Argia Garrido
Bizitza
JaiotzaZaragoza, 1972 (51/52 urte)
Herrialdea Espainia
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakirakaslea eta historialaria

Biografia aldatu

Zaragozan (Espainia) jaio zen 1972an, baina gurasoak ondarroarrak ditu. Historian lizentziatu zen 1996an.

Ahozko historian aritu da, eta historia eta feminismoari buruzko tailerrak eman ditu Mallorca eta Zaragozan. Fundación de Investigaciones Marxistas elkartean lagundu du, ahozko dokumentuen artxiboa sortzen. Nazien kontzentrazio-esparruetan egondako espainiarrak elkarrizketatu zituen.

1999an Aragoiko Gorteetako hauteskundeetara aurkeztu zen, IUren zerrendetan, bigarren postuan.[1]

2000. urtean Ondarroako Historia Zaleak elkartearen sortzaile izan zen.

 
Argia Garridok ikerketa egin zuen Ondarroako Zeledonio Arriola eskolari buruz 2004an

2004an Ondarroako Celedonio Arriola eskolari buruzko ikerketa bat argitaratu zuen, bertan ikasitakoen testigantzak jasoz.[2]

Irakaslea da Aragoin, bigarren hezkuntzan.

Publikazioak aldatu

  • Celedonio Arriola eskolak 1929-2004, Ondarroako Eskola Publikoa, Ondarroa, 2004
  • "Gure amonak historia egiten", Ondarroa 2001, Ondarroako Historia Zaleak, 2001. 128-141 orrialdeak.[3]
  • "Saturrarango kartzela", Ondarroa 2003, Ondarroako Historia Zaleak, 2003. 176-207 orrialdeak.[4]

Erreferentziak aldatu

  1. «Boletín Oficial De Aragón» www.boa.aragon.es (Noiz kontsultatua: 2020-03-10).[Betiko hautsitako esteka]
  2. Garrido, Argia. (2014). Celdonio Arriola eskolak 1929-2004. Ondarroako Eskola Publikoa.
  3. Garrido, Argia. (PDF) Gure amonak historia egiten. (Noiz kontsultatua: 2020ko martxoak 10).
  4. Garrido, Argia. (PDF) Saturrarango kartzela. (Noiz kontsultatua: 2020ko martxoak 10).