Galiziar
Galiziarrak edo galegoak Galiziako herritarrak dira[2][3][4], bere arbasoak edozein izanda ere. Multzoari <<galiziar herria>> deitzen zaio eta esanahi anitzeko kontzeptua da. Antropologiaren ikuspegitik, ikerketa genetikoek erakutsi dute jatorriz Europa erdialdekoak direla eta Iberiako beste herriak baino Mediterraneoko eragin gutxiago dutela, euren biztanleen isolamenduagatik eta kokapen geografikoarengatik. Hizkuntza eta kultura propioa izanda, galiziarrak etnia bezala onar daitezke edo ez norberaren arabera [5][6][7][8]
Galiziarrak Galegos | |
---|---|
Biztanleak guztira | |
10 milioi baino gehiago | |
Biztanleria nabarmena duten eskualdeak | |
Galizia: 2.737.370 | |
Hizkuntza | |
Galiziera (baita gaztelania ere) | |
Erlijioa | |
Zerikusia duten beste giza taldeak |
Galiziako hizkuntza galiziera bada ere, galiziar gehienak elebidunak dira, gaztelania bigarren hizkuntza izanik. Galiziar asko, emigrazioaren ondorioz, mundu zabalera zabaldu dira.
Ohikoa da Galiziatik kanpo, bereziki Amerikako estatu askotan, esaterako, Argentina, Txile, Venezuela, Brasil, Uruguai eta Kuban galiziarren ondorengoak aurkitzea. Historikoki, galiziar herriaren emigrazioa hainbat faktorek eragin dute: politika, ekonomia eta arrazoi sozialak. XIX. mendeko galiziar diasporaren ondorioz, egun 10 milioi pertsona, galiziarren ondorengoak, daudela pentsatzen da, horietako asko Europan eta Amerikan [9]. Horietatik milaka Centros Galegos delakoetan biltzen dira. Hauek elkartzeak dira eta asko XIX. mende bukaeran sortu ziren [10]. Jatorri galiziarreko pertsona gehien dituen estatua Argentina da. Bertan, 100.000 galiziar baino gehiago daude eta galiziarrek bosgarren probintziatzat jotzen dute.
Etimologia
aldatuGaliziar izendapena (galizieraz: galegos), latineko gallaeci edo callaeci (galaikoak) hitzetik dator. Galaikoak (latinez: Gallaeci, grezieraz: Καλλαϊκοί) Iberiar penintsulako ipar-ekialdeko herri handi at zen, Erromako Inperioa baino lehen zegoena K.A. I. mendean. Beste batzuen arabera, galaiko hitza Duero ibaiko tribu txiki bat izendatzeko erabiltzen den. Hala eta guztiz ere, hitz honek egun homogeneoa den talde etnikoa kulturalki izendatzeko erabiltzen da, Duero ibaiaren eta Kantauri itsasoaren artean kokatzen dena.[11]
Galaikoen lehen erreferentzia historikoa K.A. 136. urtean dago, Dezimo Junio Bruto buruzagi erromatarra Erromara itzuli zenean - aurretik ezezagunak ziren bi herriren kontra borroka armatua irabazi ondoren: lusitaniarrak eta galaikoak. Gallaecus (galaiko) izendapena jaso zuen egin zuen espedizio militarrarengatik.[12] Lehen kontaktu hauen ondoren, mundu greko-latindarrak izendapen hau hartuko du, Estrabonek, Pliniok eta Apianok egin zuten bezala. Gallaecus izendapen hori eraldatuz joango zen hurrengo 13 mendean, eta galego bihurtuko.
Gatazkatsuagoa da gallaicus (galaiko) kontzeptuaren berezko esanahia. Honen inguruan jardun zuen lehena Isidoro Sibiliakoa izan zen, VII. mendean. Haren ustez, galaiko izenarekin aipatzen zen biztanleek azal zuria zutela, Galiako biztanleenaren antzekoa.[13] Ondorengo autore askok hitz horren jatorria bilatu nahi izan zuten: Alfontso X.a Jakitunak, Ramón Barros Sivelok edota Manuel Murguíak. Egun kontzeptua zelta eta indoeuropar hizkuntzekin lotzen bada ere, berezko esanahiak ezezaguna izaten jarraitzen du.
Biztanleria
aldatuINEren arabera, 2009ean, Galiziako biztanleak guztira 2.796.089 ziren. Horietatik 1.145.488 A Coruñako probintzian, 355.195 Lugoko probintzian, 335.642 Orenseko probintzian eta 959.764 Pontevedrako probintzian. Hiririk populatuenak Vigo, A Coruña, Lugo, Santiago de Compostela, Pontevedra eta Ferrol ziren hurrenez hurren.
Galizian bizi diren 2,8 milioi galiziarrez gain, Espainiako beste lekuetan milioi bat galiziar baino gehiago bizi dira. Madrilgo Erkidegoan 300.000 baino gehiago bizi dira, nahiz eta ofizialki 77.880 galiziar dauden. Katalunian 200.000 baino gehiago bizi dira, nahiz eta ofizialki 77.754 diren.[14] Kanarietan, 80.000 baino gehiago dira nahiz eta ofizialki 26.455 izan eta Euskal Autonomia Erkidegoan 46.884 dira. Hala ere, erroldaren kontuengatik, ofizialki Galiziatik kanpo baina Espainian 370.079 galiziar bizi dira.[15]
Galiziar askok Galiziaz kanpoko hiri handietan egiten dute lan, hala nola Madrilen eta Bartzelonan. Hala ere, euren jatorrizko herrian daude erroldatuta; beraz, estatistiketan ez da ageri haien benetako bizilekua.[15]
Galiziako autonomia estatutuaren arabera, Galiziako herrietan bizi diren guztiak galiziarrak dira, baita Espainian bizi direnak ere, baldin euren erroldako azken herria Galiziako bat bazen.
Galiziako Xuntako estatistika erakunde ofiziala Instituto Gallego de Estadística (IGE) da.
Emigrazioa
aldatuIberiako beste eskualdeetan bezala, Galiziako historia modernoan emigrazio handia egon da. XIX. mendean eta XX. mende hasieran galiziar asko Espainiako beste lurraldeeta, Portugalera eta Amerikara joan ziren.
Gainera, Galiziako nekazaritza Espainiako atzeratuenetakoa da [16] eta nekazaritzako produktibitatea asko jaitsi zen nekazari eta abeltzainek minifundioetan egiten zutelako lan. Minifundioa familiako ondorengoen artean lurra berdin banatzeko sortu zen, maiorazgoaren aurkakoa. Baina tasa demografiko handia belaunaldi oso gutxitan, lurra asko zatitu zen eta familiek bizirauteko arazoak izan zituzten.
Arrazoi hauengatik, Galizian emigrazio handia egon da. 1900 eta 1981 bitartean, 825.000 galiziar baino gehiagok alde egin zuten. Munduan, galiziar gehien dituen bigarren hiria Buenos Aires da. Horregatik, Espainiatik emigratutako guztiei galiziar deitzen zaie. Frankismoan, beste emigrazio aldi bat egon zen Frantzia, Suitza, Alemania eta Erresuma Batura [17].
Hizkuntza
aldatuKultura
aldatuGaliziako ondasun kulturala oso anitza da. Antzinako Erromako arrasto aberatsak ditu, horien artean Lugoko harresia, Gizateriaren ondare izendatua. Herkulesen Dorrea, A Coruñan, ere Gizateriaren Ondare da. Donejakue Bidea eta Santiago de Compostela UNESCOk 1985ean Gizateriaren Hiri Ondare izendatu zituen 1985ean.
Musika
aldatuLiteratura
aldatuGastronomia
aldatuGaliziarren tradizio gastronomikoa oso garrantzitsua eta oso anitza da eta galiziar gizartean eta kulturan garrantzi handienetako bat duena. Ezagunak dira bertako tapak [18]. Aipatzekoa da bere aniztasuna eta produktuen kalitatea. Horietatik 30 produktu galiziarren jatorri izendapena dute [19]. Galiziar gizarteak, halaber, oso gustoko ditu jatorduak eta edozein jardueretan, ekintzetan eta elkartzeetan jatorduak eta festa gastronomikoak antolatzen dira [20].
Galiziar sukaldaritzako elementurik garrantzitsuena eta ezagunena itsaskia edo mariskoa da, batez ere, kostaldean. Galiziar itsasadaretan ekoizten da eta mundu mailan kalitate altuenetakoa dute [21]. Galiziar sukaldaritzako beste oinarrizko produktua zerria da eta arraina kostaldean. Galiziar gastronomiako produkturik garrantzitsuenak hauexek dira: greloa, patata, gaztaina, Padroneko piperra, eztia, lakoia, hestebetea, gazta eta ogia.
Galizar sukaldaritzako plato tradizionalak hauexek dira: eltzekoa, "callos", haragi txigortua, mariskoa, galiziar enpanada, galiziar olagarroa besteak beste. Azkeburuko edo postreetan, Santiagoko tarta, Mondoñedoko tarta, "orellas" eta "filloa" dira aipatzekoak.
Edarietan, pattarra, queimada eta ardoaren jatorrizko bost izendapen (Ribeiro, Rías Baixas, Monterrei, Valdeorras eta Riberira Sacra) dira aipagarriak.
Galiziar sukaldaritzan patata gaur egun ezinbestekoa da. Hala ere, patata landatzen XVIII. mendearen bukaeran hasi ziren [22]. Patatak gaztaina ordezkatu zuen galiziar salda eta beste hainbat plateretan. Oliba olioa erabiltzen XIX. mendean hasi ziren, zerriaren gantza ordezkatuz.
Mitologia
aldatuGaliziar mitologia kondaira herrikoien multzo eta Galiziako folkloreko naturaz gaindiko izakiez osatuta dago. Galiziar mitologiak antzekotasun handiak ditu irlandarrarekin eta bretainiarrekin, baita asturiarrarekin eta portugesarekin ere. Europa guztian bezala, kristautasunaren aurreko erlijio paganoari lotutakoak dira eta zeltiar eragin handia dute [23]. Kristautasunaren sinkrestismoak izaki mitologiko hauek moldatu egin zituen mendeetan zehar. Galiziar mitologian honako izakiak aurkitzen dira: "mouroak" [24], "estadea" [25], "meigak", "maruxainas", "ananos", "trasnoak", "baluros", [26].
Festak
aldatuGaliziarren garaian garaiko festak ospatzen dituzte eta landa-munduari lotuak egon ohi dira. Sineskerian oinarritutako festak ere ospatzen dituzte. Festarik aipagarrienak hauexek dira: Magosto [27], "Os Maios", "Rapa das Bestas", Entroido, "Día dos enganos". XX. mendean, beste hainbat tradizio ere berreskuratu dira, hala nola, hilen gauen kalabazak jartzea, eta Gabon-gaueko Apalpador pertsonaia mitologikoa, Olentzeroren parekidea dena.
Galiziar ezagunak
aldatuHurrengo pertsonaia hauek, nahiz eta Galiziakoak ez izan, galiziar jatorrikoak dira:
- Raúl Alfonsín.
- Simón Bolívar.
- Fernando Caldeiro.
- Fidel Castro.
- Raúl Castro.
- Manu Chao.
- Fernando de la Rúa.
- Rodrigo de Quiroga.
- Julio Iglesias.
- Jerry Garcia.
- Alfonso Graña (1878-1934).
- Carlos Leal.
- Juan Camilo Mouriño.
- Vímara Pérez.
- Paulina Rubio.
- Marta Sánchez.
- Pedro Sarmiento de Gamboa.
- Martin Sheen.
- Fernando Torres.
- Tabaré Vázquez.
- Bebo Valdés.
- Niki Lauda.
- Estíbaliz Pereira, miss España.
- Andrés Túñez.
- Jorge Lorenzo.
- Juan Carlos Navarro.
- Cristina Fernández de Kirchner.
- Mariano Rajoy.
- Francisco Franco.
- Santiago Casares Quiroga.
- Gallegos Salmoran Omar
- Joseph Merrick.
- Adolfo Suárez González.
Erreferentziak
aldatu- ↑ Censo electoral de galegos residentes no estranxeiro a 1 de abril de 2008, segundo país de residencia e provincia de inscrición
- ↑ Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa. Gailego1. .
- ↑ http://books.google.com/books?id=xnhpAAAAMAAJ&q=%22nacionalidad+gallega%22&dq=%22nacionalidad+gallega%22&hl=en&ei=4jcuTP3LH4Wdlgf6lbDjCg&sa=X&oi=book_result&ct=result&resnum=1&ved=0CCgQ6AEwAA
- ↑ http://www.xunta.es/estatuto?lang=es
- ↑ http://www.biomedcentral.com/1471-2156/9/79
- ↑ http://www.state.gov/r/pa/ei/bgn/2878.htm
- ↑ http://books.google.com/books?id=T6JkQM9znqkC&pg=PA167&dq=grupo+%C3%A9tnico,+gallegos&hl=en&ei=3K48TLaDLZCQjAfln52pAQ&sa=X&oi=book_result&ct=result&resnum=8&ved=0CEkQ6AEwBzgK#v=onepage&q=gallego&f=false
- ↑ http://www.minutodigital.com/noticias2/3860.htm Noticia] en Minutodigital.com
- ↑ http://www.elmundo.es/especiales/2001/10/nacional/eleccionesgallegas/emigrantes.html
- ↑ http://www.elpais.com/articulo/Galicia/lobby/ultramarino/emigrantes/gallegos/elpepuespgal/20070730elpgal_3/Tes
- ↑ http://books.google.com/books?id=tbha9yv5kJ0C&pg=PA17&dq=Los+celtas:+la+Europa+del+hierro+y+la+Pen%C3%ADnsula+Ib%C3%A9ric&hl=en&ei=TcAlTMLTNpWTjAeykvx2&sa=X&oi=book_result&ct=result&resnum=1&ved=0CCgQ6AEwAA#v=onepage&q&f=false
- ↑ http://books.google.com/books?id=ytLiqFszmKQC&pg=PA150&dq=136+Bruto,+Galaico,+galaicos&hl=en&ei=l8AlTMjcF5CRjAfe-71q&sa=X&oi=book_result&ct=result&resnum=5&ved=0CDoQ6AEwBA#v=onepage&q=136%20Bruto%2C%20Galaico%2C%20galaicos&f=false
- ↑ http://books.google.com/books?id=FBZpAAAAMAAJ&q=%22quod+generat+homines+lacteos%22&dq=%22quod+generat+homines+lacteos%22&hl=en&ei=wsElTLTpCtaSjAeC7rWHAQ&sa=X&oi=book_result&ct=result&resnum=1&ved=0CCcQ6AEwAA
- ↑ http://www.lavozdegalicia.es/noticia/galicia/2012/04/20/155000-gallegos-reparten-madrid-barcelona/0003_201204G20P6992.htm
- ↑ a b https://web.archive.org/web/20160304064028/http://www.congresos.ulpgc.es/aeet_aede/Descargas/Sesion4Sala2/Blanco-Fernandez.pdf
- ↑ http://books.google.com/books?id=ViZjO6fRntUC&printsec=frontcover&dq=atraso,+Galicia&hl=en&ei=to4qTO7VMd6osQab0ojEBA&sa=X&oi=book_result&ct=result&resnum=1&ved=0CCUQ6AEwAA#v=onepage&q=agrario&f=false
- ↑ http://www.vieiros.com/nova/43719/venezuelanos-arxentinos-uruguaios-e-brasileiros-decidiran-quen-e-o-proximo-presidente-de-galiza
- ↑ http://www.lavozdegalicia.es/hemeroteca/2000/08/26/170222.shtml
- ↑ https://web.archive.org/web/20100422195432/http://www.mapa.es/es/alimentacion/pags/Denominacion/resultado.asp
- ↑ http://www.20minutos.es/noticia/140507/0/sin/perder/bocado/
- ↑ http://www.cocinayhogar.com/parati/espana/galicia/
- ↑ http://www.historiacocina.com/historia/patata/index6.html[Betiko hautsitako esteka]
- ↑ http://books.google.com/books?id=4xMTgUiknn8C&pg=PA69&dq=mitolog%C3%ADa+celta,+Galicia&hl=en&ei=_moyTKKDJ6TbsAaHu6zPAw&sa=X&oi=book_result&ct=result&resnum=3&ved=0CC4Q6AEwAjgK#v=onepage&q=mitolog%C3%ADa%20celta%2C%20Galicia&f=false
- ↑ http://books.google.com/books?id=nHiP-0yzM3sC&pg=PA152&dq=Galicia,+Baluros&hl=en&ei=1mkyTNrVFN3dsAbZjMTNBA&sa=X&oi=book_result&ct=result&resnum=6&ved=0CD4Q6AEwBQ#v=onepage&q=mouros&f=false
- ↑ http://books.google.com/books?id=nHiP-0yzM3sC&pg=PA59&dq=seres,+Galicia,+estadea&hl=en&ei=MWkyTNKLA5ygsQbux6jOBA&sa=X&oi=book_result&ct=result&resnum=4&ved=0CDsQ6AEwAw#v=onepage&q=estadea&f=false
- ↑ http://books.google.com/books?id=ff_7pP1vPYMC&pg=PA314&dq=Galicia,+Baluros&hl=en&ei=bGoyTPjqB4yjsQbMqeDOAw&sa=X&oi=book_result&ct=result&resnum=1&ved=0CCkQ6AEwAA#v=onepage&q=Galicia%2C%20Baluros&f=false
- ↑ https://web.archive.org/web/20110908044936/http://www.funjdiaz.net/folklore/07ficha.cfm?id=287
Kanpo estekak
aldatuArtikulu hau antropologiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |