Ireki menu nagusia

Félix Beristain Amallobieta (Ondarroa, Bizkaia, 1937ko uztailaren 16a) margolaria da. Pintura ikasketak San Fernando Arte Ederretako Eskolan egin zituen. Valentin Zubiaurreren adiskide izan zen, eta haren aholkuak izan zituen. Eibarren egin zuen lehen erakusketa (1954). Beste erakusketa askotan eman ditu ezagutzera bere lanak (Bilbo, Paue, Donostia, Gasteiz, Tarbe, Bordele, Tolosa, Eibar, Madril).

Felix Beristain
Bizitza
Jaiotza Ondarroa1937ko uztailaren  16a (82 urte)
Herrialdea  Bizkaia, Euskal Herria
Jarduerak
Jarduerak margolaria

Beristainen lanak mundu guztian zehar barreiaturik daude, hainbat museo eta bilduma pribatutan. Kostunbrismo tristea azaltzen du, tonu iluna eta errealismo gogorra erabiliz (Estudio de pescadoras, Combarro). Haren azken lanak muralak dira, eta Ondarroako Arrantzaleen Kofradian dagoena da nagusietako bat, Marinel andreari omenaldia.

ErreferentziakAldatu

Kanpo loturakAldatu