Zubi Zaharra (Ondarroa)

Ondarroako zubia

Zubi Zaharra Ondarroako (Bizkaia) zubi zaharrena eta ezagunena da.

Zubi Zaharra (Ondarroa)
Ondarroa - Puente Viejo (Zubi Zaharrra) 2.JPG
Kokapena
Herrialdea  Euskal Herria
Probintzia  Bizkaia
Herria Ondarroa
Koordenatuak 43° 19′ 12″ N, 2° 25′ 20″ W / 43.32006°N,2.42211°W / 43.32006; -2.42211Koordenatuak: 43° 19′ 12″ N, 2° 25′ 20″ W / 43.32006°N,2.42211°W / 43.32006; -2.42211
Historia eta erabilera
Eraikuntza 1795
Gurutzatzen du Artibai

HistoriaAldatu

Gaur egungoa harrizkoa da. Aurretik, Erdi Aroan, egurrezko beste zubi bat egon zen inguru berean, 1330 urtean inguruan eraikia; zahar hark altxagarria zuen. Artibai ibaiaren gaineko eraikia, egungoa, estilo aldetik, eraikuntza erromanikoa da baina XVIII. mendean eraikitakoa, 1795ean. 1936an, gerran, oso kaltetua izan zen eta 1953an, bestetik, uholde ikaragarri batek erdi suntsitua utzi zuen; berreraikia, gaur egun, ez da errez antzematen jatorrizko eraikuntzaren egitura.[1] Hala ere estetikoki inguruan oso eraikin integratua eta ederra da. Oinezkoentzako bakarrik da. Automobilentzat, Zubi Zaharraren alboan, ibaian gora, Zubi Barria egin zen; Itsas Aurrekoa egin arte hori izan zen trafikoarentzako Ondarroara sarrera bakarra. Historikoki zubia gurutzatzen zuten animaliak eta azpitik igarotzen zuten itsasontziek zerga berezia ordaindu behar zuten.[2]

Argazki galeriaAldatu

ErreferentziakAldatu

Kanpo estekakAldatu

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Wikiatlasa