Ireki menu nagusia

Andra Mari eliza Ondarroan dagoen eliza da, Mariaren omenez sagaratua. Artibaiko itsasadarraren ondoan dagoen muino batean eraikia, lanak 1462an edo 1480an hasi eta hurrengo mendean amaitu zituzten.

Andra Mari eliza
Ondarro 1.jpg
Elizaren kanpoaldea
Kokapena
Herrialdea  Euskal Herria
Probintzia  Bizkaia
Herria Ondarroa
Koordenatuak 43° 19′ 13″ N, 2° 25′ 14″ W / 43.320277777778°N,2.4205555555556°W / 43.320277777778; -2.4205555555556Koordenatuak: 43° 19′ 13″ N, 2° 25′ 14″ W / 43.320277777778°N,2.4205555555556°W / 43.320277777778; -2.4205555555556
Historia eta erabilera
Izenaren jatorria Nativity of Mary Itzuli
Arkitektura

Eraikina gotiko berantiar estilokoa da, 'Errege Katolikoak' joeraren oso gertukoa. Trazeria gotikoko leihoak eta arrosa-leihoak aurkezten dituzten hormak lorez beteriko friso batek apaitzen ditu; horren gainean irudi geometrikoak dituen gailurreria dago.[1]

Elizaren gainean, elementurik bitxienak ditu, "Kortxeleko mamuak" bezala ezagunak direnak. Borgoinar estiloko eskulturak dira, Erdi Aroko gorte bat irudikatzen dutenak. Euren buruan "Leokadi" dago, kondairak dioenez, herriko alde zaharrean bizi zen eta zigor gisa harri bihurtu zuten.[2]

ErreferentziakAldatu

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Wikiatlasa
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Andra Mari eliza (Ondarroa)