Euskal estiloko arkitektura

Euskal estiloko arkitektura XIX. mendetik gaur arte Euskal Herriko etxegintza tradizionalean oinarritutako arkitektura estiloa da. Batez ere Euskal Herrian bertan garatutako estiloa da, baina Euskal Herritik kanpo ere ageri da. Gainera, XIX. mende amaieran eta XX. mende hasieran gaina izandako estiloa da, nahiz eta egun ere erabiltzen den.

Batzoki Zaharra, Barakaldo

Frantsesez néo-basque izena hartzen du eta gaztelaniaz, neovasco. Ez da nahastu behar Euskal Arkitekturarekin, Euskal Herriko arkitektura guztia baita, tradizionala izan ala ez.

HistoriaAldatu

SorreraAldatu

XIX. mendean, arkitektura estilo eta garaien aztertzearekin batera, arkitektura historizista garatzen joan zen. Horrela garai eta estilo guztietakoak eraikitzen hasi zen. Gainera, abertzaletasuna garatzen joan zen Europa osoan eta, horrekin batera, ‘’nazio eta eskualde estiloak’’ jaio ziren.

Euskal Herrian, abertzaletasunak eta turismoak bultzatua, euskal nortasun adierazi nahian, euskal estiloko arkitektura garatu zen.

EzaugarriakAldatu

  • Bolumen trinkoa eta oinplano lauki edo laukizuzenekoa. Ez du atxikitako edo alboko elementurik. (jatorria: bizitegi eta ukuiluak teilape berean)
  • Teilatua
    • Malda txikiko bi isurikoa, gailurra fatxada nagusiarekin elkarzut. (jatorria: euri ugari baina elur gutxi)
    • Teila arabiarrak
  • Horma zuriak beti (jatorria: karezko zarpeatua)
  • Behe solairua harrizko itxurakoa, besteak zurezko egitura itxurakoak. (jatorria: lurreko hezetasunetik aldentzeko)
    • Zurbesoak lehen solairutik gora, ia beti zut.
    • Tarteak beteak eta zuriz margotuak (batzuetan adreilu ikusiz).
  • Zurezko elementuak (zurbesoak, teilatu hagala, arotzia...) beti margotuak (jatorria: babesa hezetasunare aurka)
  • Asimetria (ia beti)
  • Sarrerako atari edo lorio handia, gehienetan ataburu zuzenekoa, baina baita ere erdi-puntuko arku itxurakoa (bat ala bi).

Estiloak eta aldaerakAldatu

Estilo nagusia Lapurdiko baserrien arkitekturan oinarritzen da. Baina beste hainbat aldarea ere baditu, hala nola, euskal barroko berria edo euskal neo-barrokoa.

  • Lapurtarra
  • Barroko berria

Ikus, gaineraAldatu

Kanpo estekakAldatu

Wikiproiektu bat abian da
Arkitektura gaiari buruz.


Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Pirinio Atlantikoetako etxeak