Gorka Aulestia Txakartegi (Ondarroa, 1932ko abenduaren 11Gasteiz, 2021eko maiatzaren 10a) bizkaitar literatura-historialaria eta lexikografoa izan zen.[1][2]

Gorka Aulestia
Bizitza
JaiotzaOndarroa1932ko abenduaren 11
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
HeriotzaGasteiz2021eko maiatzaren 10a (88 urte)
Hezkuntza
HeziketaDeustuko Unibertsitatea 1958)
Nevadako Unibertsitatea Renon 1978) Arte-masterra
Paris-Sorbona Unibertsitatea 1966)
Nevadako Unibertsitatea Renon 1979) Arte-masterra
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
ingelesa
Jarduerak
Jarduerakliteratura historialaria eta lexikografoa
Enplegatzailea(k)Nevadako Unibertsitatea Renon  (1976 -  1990)
Deustuko Unibertsitatea  (1990 -  2000)
KidetzaEuskaltzaindia

Inguma: gorka-aulestia-txakartegi

Deustuko Unibertsitatea ekonomia ikasi ondoren, Ameriketako Estatu Batuetara joan zen non filologia ikasi zuen. Nevadako Unibertsitatea Renonen doktoretza lortu zuen El bertsolarismo: literatura oral improvisada en el País Vasco tesiari esker.

Bertoko Basque Studies Programean aritu zen irakasle eta 1989 eta 2000 artean Deustuko Unibertsitateko Donostiako Campusean. 1991tik aurrera Euskaltzaindian egin zuen lan, Literatura Ikerketa batzordean batez ere. 1996ko martxoaren 29an Euskaltzain urgazle izendatu zuten eta 2010eko urtarrilaren 29an ohorezko euskaltzain.[3]

2021eko maiatzaren 10ean hil zen Gasteizen 88 urte zituela.[2]

  • Basque-English Dictionary (University of Nevada-Press, 1989)
  • English-Basque Dictionary (Linda Whiterekin batera, University of Nevada Press, 1990)
  • Basque-English, English-Basque Dictionary (Linda Whiterekin batera, University of Nevada Press, 1992)
  • Bertsolarismo (Bizkaiko Foru Aldundia, 1990)
  • Erbesteko euskal literaturaren antologia (Jose Angel Ascunce editorea, 1992)
  • Improvisational Poetry fronm the Basque Country (University of Nevada Press, 1995)
  • Le Pays Basque vu par les Romantiques Français (University of Nevada Press, 1978)
  • Escritores Vascos (Caja Vital Kutxa, 1996);
  • The Basque Poetic Tradition (University of Nevada Press, 2000)
  • Los Escritores. Hitos de la Literatura Clásica Euskérica (Caja Vital Kutxa, 1996).

Erreferentziak

aldatu

Kanpo estekak

aldatu
  Artikulu hau Bizkaiko biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.