Angel Etxaniz Olabarria

Angel Etxaniz Olabarria (Zamudio, Bizkaia, 1938-39 - Ondarroa, Bizkaia, 1980ko abuztuaren 30a)  Herri Batasunako militantea, Aurrera kirol elkarteko kidea eta 34 dantzaleku ospetsuko jabea zen.[1]

Angel Etxaniz Olabarria
Angel Etxaniz.jpg
Bizitza
Jaiotza Berriatua, 1930(e)ko hamarkada
Herrialdea  Bizkaia, Euskal Herria
Heriotza Ondarroa1980ko abuztuaren 30a (40/50 urte)
Heriotza modua gizahilketa: bala zauria
Hiltzailea Batallón Vasco Español
Jarduerak
Jarduerak enpresaburua
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Herri Batasuna

1964an eta 1968an atxilotuta egon zen.[2] 1976an torturak jasan zituen Donostiako poliziaren kuartelean[3] eta urte berean bere dantzalekuak ultraeskuinaren eraso bat jasan zuen. Erasoa Triple A erakunde ultraeskuindarrak aldarrikatu zuen.[2]

1980ko abuztuak 30ean Batallon Vasco Español talde ultraeskuindarreko faxistek erail zuten[4][5] 34 dantzalekuan. Han zeuden Francisca Urresti (dantzalekuko langilea) eta Noelia Olabarria (Angel Etxanizen lehengusina) ere zauritu zituzten.[2]

Prozesu luze baten ondoren, Espainiako Gobernuak kalte ordaina ordaindu zien Etxanizen familiakoei.[6]

Herriko futbol taldea zaletasunAldatu

Herrigintzan aritu izan zen. Kirolzaletasuna herrian bultzatu baina, baitez ere, futboletik herria bizi eta biziberritzeko ahaleginean zalea. Aurrera Futbol klubaren zuzendaritzako arduran aritu zen. Oinarritik jardun zuen bere egitekoan, gazteekin eta ez hain gazteekin, herriko futbol talde lana eginez.

Klub 34Aldatu

Umetatik Ondarroan bizitakoa. Gurasoek (Patxi eta Maria) taberna bat ireki zuten herriko alde zaharrean. Taberna ezaguna eta herrikoia.

Urteetara, 1965ean, bera izan zen “Klub 34” ireki zuena. Eskualdeko eta inguru zabaleko gazteen dantzaleku erreferentea izan zen ordutik. Eta berak “Hogeitamalauko Angel” hartu zuen ezizen.

Angel Etxanizek 1978an Egin egunkarian zera idatzi zuen klubaren inguruan:

34 KLUB

- Betiko lekuan -

I

Euskadi bakar bakar bat dugu

Ama bat dugun bezala

Zazpi semeek aitortzen dute

Zuhaitz zaharrak denentzat badu

bere orrien itzala

Erbesteratuak itzalpe horretan

xamurki hartu ditzala

II

Agur bihotzez gure herritik

Jon Angel eta Mamarru

Herritik kanpo ibili arren

Euskadin duzue esparru

Odolzaleek hil nahi lituzke

zuen arima eta larru

Baina herria oihuka dago

zuekin beti Ondarru

III

Ez jakitunik baldin badago

zertan dan zuen borroka

Euskadi bakar eta askea

munduan zehar oihuka.

Aske izateko eskubidea

ez diezagutela uka

burujabetza iritsi arte

burruka ezin da uka

Euskal Herriaren askatasunaren alde laneanAldatu

Etxanizek gazte-gaztetatik edan zuen Ondarroan bizi zen giro abertzaletik. Herri Batasunako militantea, Frankismo garai betean hasi zen Euskal Herriaren askatasunaren alde lanean: Amnistiaren Aldeko Batzordeetan eta, KAS eta Herri Batasunan ondoren.

Bere ibilbide politiko, futbolzale eta tabernariak herrian pertsona ezagun eta maitatua izatera eraman zuen.

AtxiloketakAldatu

1964an atxilotu zuten lehengoz, bere dantzalekuan “Gora Euskadi Askatuta” oihukatu zuen bezero bat defendatzeagatik.

1968an atxilotu zuten berriz eta zortzi urte beranduago, 1976ko Apirilaren 9an, Martuteneko eta  Zaragozako espetxeak ezagutu zituen, baita tortura ere, ETAm-ri laguntza eman eta arma izatearen salaketapean.

Amaia bere emaztearen testigantza atxiloketa honen harira: “Una noche hace 30 años, estando embarazada de mi hija pequela, mi marido fué sacado de casa por la Guardia Civil. Al cuarto día de intentar conocer su paradero me enteré de que habia sido primero torturado en Donostia y después llevado a la cárcel de Zaragoza. Estando en la cárcel le amenazaron diciendole que si no colaboraba ellos tenían mñetodos para hacerle hablar.

 
Angel lagunekin

Días después estalló una bomba en el locak que regentábamos debajo de nuestra casa. Aterrorizada salí al balcón y vi cómo la Guardia Civil se encontraba allí. Tenía claro qué había pasado.

Al día siguiente marché a Zaragoza a visitar a mi marido, sin interponer denuncia alguna, pues ellos conocñian perfectamente a los autores del atentado. Aún así tuve que oir una reprimenda. Les dije que ellos sabían mejor que yo qué había ocurrido, cómo habían controlado la calle para que no pasara nadie. A los tres meses, dejaron libre a mi marido

“Demokratek hilgo nabe”Aldatu

Angelek hainbeste heriotza mehatxu jaso izan zituen eta sumatua zeukan arriskua erreala zela eta hala adierazten zuen “Demokratek hilgo nabe”. 1980ko urte hartako Otsailaren 2an Jesus Mari Zubikarai “Jhisa” ondarrutar gaztea Batallón Vasco Español-ek erailda agertu zenean etxekoei eta ingurukoei eskakizun zehatza egin zien “demokratek hiltzen nabenean, jarri nire gorpua 34 dantzalekuan”.

ErailketaAldatu

1980ko abuztuaren 30ean izan zen. Larunbat gau batez, ordu bata eta erdiak ziren eta asteburuaz gozatzen ari ziren inguruko gazte asko Klub 34 dantzalekuan. Angel Etxaniz lanean, Noelia Olabarria (lehengusina) eta Pakita Urrestirekin batera.

Gizonezko bat sartu zen lehenik dantzalekura, takilan sarrera erosi ostean. Angel eta Noelia  ikusi zituen barran lanean, edatekoa eskatu eta berehala atera zen. Berriz sartu zen beste gizonezko batekin batera. Lehengoa aurpegi bistan eta pistola eskuan, Pakita takilan lanean ari zenari apuntatzen. Bigarrena aurpegia estalita eta metraileta eskuan, zuzenean joan zen Angel zegoen lekura eta tiroz hasi zen.  Bertan erail zuten Angel Etxaniz. Pakita eta Noelia larri zaurituta eraman zituzten Basurtoko ospitalera.

Klub 34 barruan jaurtitako tiro haien hotsa Amaiak, Angelen emazteak, ere entzun zituen. Izan ere, Angel eta bere familia, Klub 34 dantzalekua zegoen eraikin berean bizi ziren.

Une gogor horiek honela oroitzen ditu Amaia Bedialauneta bere emazteak:

… el 30 de Agosto de 1980 fué asesinado por el Batallón Vasco Español en el bar de su propiedad. Justo el día después de que UCD y otros partidos políticos convocaran una manifestación “antiterrorista”. Le vaciaron el cargador y una vez en el suelo le pegaron un tiro de gracia en la yugular. Con el ruido de las balas, bajé corriendo dejando a los niños dormidos. Pero para entonces ya estaba muerto. Decidí subir su cuerpo a casa. La Guardia Civil se presentó diciendo que querían ver el locar” por si encontraban los casquillos

Kanpai errepika eta sirena hotzaren arteanAldatu

 
Musika plazan Angel agurtzera bertaratutakoak

Herritar ausart batzuen ekimenez, berehala entzun zen turrun edo sirena hotsa Ondarroa osoan. Arrantzaleen konfradiako turrune uluka hasi zen: bat, bi, hiru, lau… amaierarik gabeko hotsa.   Herritarrak ohartarazten zien sirena hots haiek ez zutela arrain salmentarik iragartzen, zerbait larria baizik. Eta baziren sirena hots haiekin nahasi ziren Antiguako Baseliza eta Parrokiako kanpaien errepika.

Herritarrak kalera atera ziren oihuka eta protestan, “Angel hil dute”, “Policía asesina” eta “Herria kalera” oihukatzen zen… ordu bietan izan zen lehen manifestaldia herriko kaleetan zehar. Eta ordu eta erdi beranduago, goizaldeko hiru eta erdietan, manifestaldi jendetsuago bat egin zen.

Asko izan ziren egunean bertan zein biharamunean, hileta egunean, Ondarroara hurbildu nahi izan zuten euskal herritarrak Angel Etxanizi azken agurra eman eta familiari elkartasuna adierazteko. Tentsio uneak izan ziren Guardia Zibilak herrira sarreretan jarritako kontroletan egin zituzten atxiloketen ondorioz.

Etengabeak izan ziren herritarren mobilizazioak egunetan zehar. Iluntzean bertan, herri mugimenduak deituta, herri bilera jendetsua egin zen Alamedan. Etxanizen erailketa gaitzetsi eta geratutakoa argitu nahiz ardurak hartzea eskatu zitzaien agintariei. Horrez gain, biharamunerako (igandea) eta astelehenerako greba orokorreko deialdia egin zen. Bilera, manifestazio zaratatsuarekin bukatu zen.

EhorzketaAldatu

1980ko abuztuaren 31a, igandea, arratsaldeko 17:00etarako, ehorzketaren ordurako, jendez gainezka zeuden Klub 34aren inguruak. Ondarroako herritarrez gain, inguruetako herritar eta politikari ezagun asko, tartean Telesforo Monzon, bertaratu ziren azken agurra eman eta ingurukoei babesa ematera.

 
Musika plazan ekitaldi politikoa (pankartan Telesforo Monzon)

Agurra hastekotan zela, ezusteko iskanbila sortu zen kalean[7]. Guardia Zibila agertu zen, kotxez, jendez gainezka zegoen kaletik pasatu nahian eta bozina joaz. Ez aurrera eta ez atzera, kotxean gidaria utzita jende artera jaitsi zen pistola eskuan oihukatzen. Asaldatu ziren herritarrak ere eta, istilu une hartan, pistola eskuetatik desagertu zitzaion kapitainari.

Amaia Bedialaunetak hala kontatzen du: “El día del funeral nos disponíamos a conducir el féretro a la inglesia, un concge de la Guardia Civil abrió paso entre bocinazos entre la multitud que se acercó a acompañar el cuerpo. Hubo una reacción de repulsa. En pocos minutos llegaron refuerzos del cuartel que estaba a 200 metros. En medio del caos que crearon registraron nuevamente el local e incluso dentro del féretro”.

Tentsio une hau baretuta, emozioz beteriko ehorzketa izan zen. Etxanizen hilkutxa lepoan hartu eta oinez abiatu zen herriko kaleetan zehar ehorzketa isilean. Musika plazan egin zitzaion ekitaldi politikoa, hortik, herriko parrokiarako bidea hartu zuen segizioak. Eliza nagusia jendez gainezka zegoen jada. Elizara sartu ezinik, kanpoan gelditu behar izan zuten hainbat eta hainbat lagunek. Hileta elizkizunen ostean, lagunek Angel berriro lepoan hartu eta hileraino eraman zuten, jendetza lagun zutela.

Hilobian epitafio hau irakur liteke: “1980ko abuztuak 30ean txakurrak eraila. Euskadi askatzea zure ametsa, bizitza bera beste maite zendun eta”.

Herri dolua eta grebaAldatu

Herri asanbladak egindako greba deialdiak erantzun betea izan zuen bi egunetan. Grebak izan ziren Markina Xemein eta Mutrikun ere.

Igandean, Ondarroa arrantzale herria izanik, igandeak lan handiko egunak izan ohi dira. Arrasteko itsasontziak portura sartzeko eguna izaten da, arraina deskargatu, eta bodegetan prestatzen da salmentarako. Arrantzale, arrain erosle eta langile askoko eguna izaten da baina egun horretan, isiltasuna izan zen nagusi. Astelehenean ere, lan eguna izan arren, erabat geratu zen herri osoa: lantegi, banketxe, taberna… dena itxia geratu zen.

Giro nahasia herrianAldatu

Erailketak berak, batez ere gertatu zen moduak eta, ondorengo egunetako gertakariek giro nahasiarekin utzi zituen herritarrak. Hori gutxi ez eta, 1980ko Irailaren ean, Fernando Agirre Aramaio (Zubi Zahar ikastolako zuzendaria), Jose Maria Gisasola Undabarrena (Aurrera Futbol Klubeko lehendakaria) eta Angel Santiso Alegria herritarrak atxilotu zituen Guardia Zibilak pistolaren desagerpenaren harira. Bilboko La Salve koartelera eraman eta torturatu zituzten.

Atxiloketa hauek eta atxiloketen inguruabar larriak erabat amorrarazi zituen lehendik ere suminduta zeuden herritarrak.

Angelen OroigarriaAldatu

Angel Etxaniz Ondarroan

Bat gehiago, bat gutxiago

bat gehiago hilobian

bat gutxiago bizietan

bat gehiago, bat gutxiago

bat gutxiago frentean

mila gehiago atzean.


Mila horiek frentera helduko dira

Helduko dira eta zabalduko dute

Angelen odol lodia

eta goizean ihintza

agertuko da gorria.

Hori da bizitza

Angelen azken hitza


Xabier Amuriza bertsolariak prestatu zituen bertsoak.

ErreferentziakAldatu

  1. (Gaztelaniaz) turrune. (2019-08-30). «39 urte beteten diz Angel Etxaniz HBko militanti, faxistak erailbenetik!» Turrune! . Noiz kontsultatua: 2020-08-14.
  2. a b c (Gaztelaniaz) Unzueta, Patxo. (1980-08-30). «Asesinado en Ondárroa un simpatizante de Herri Batasuna» El País ISSN 1134-6582 . Noiz kontsultatua: 2020-08-14.
  3. Basterretxea, Josu Arrizabalaga. «Lekukotasun guztien memoria» Berria . Noiz kontsultatua: 2020-08-14.
  4. Berria. «GAL 30 urte - Berria.info» berria.info . Noiz kontsultatua: 2020-08-14.
  5. (Gaztelaniaz) País, El. (1980-09-05). «El Batallón Vasco Español se atribuye el atentado contra Ángel Etxániz» El País ISSN 1134-6582 . Noiz kontsultatua: 2020-08-14.
  6. «Espainiako Gobernuak kalte-ordaina onartu die Angel Etxanizen senideei -Lea-Artibai eta Mutrikuko Hitza» Lea-Artibai eta Mutrikuko Hitza 2015-07-15 . Noiz kontsultatua: 2020-08-14.
  7. (Gaztelaniaz) Unzueta, Patxo. (1980-09-02). Tensión en el funeral por el simpatizante de Herri Batasuna asesinado en Ondárroa. El Pais.