Euskal zinema
Euskarazko zinema oinarrian euskara duten filmek osatzen dute. XIX. mendean zailtasunak izan ziren nagusi, eta oso zinema gutxi egin zen euskaraz. XXI. mendeko lehen bi hamarkadetan sortu ziren euskara nagusi zuten film gehienak.[1]
Mugarriak izan ziren, besteak beste; Au pays des basques (1930), euskarazko lehen hitzak zineman; Gure sor lekua (1956), guztiz euskaraz grabatutako filma, audioa galduta badago ere; Kalabaza tripontzia (1985), garaian animazioaren alde egindako apustu sendoa[2]; Ke arteko egunak (1989), lehenengo euskarazko pelikula hautatua Donostiako Zinemaldiko Sail Ofizialerako; Aupa Etxebeste! (2015) 13 urtez euskarazko filmik izan gabe, euskal zinema berria mugimenduaren lehen mugarria; Loreak (2014) kanpoan ere sona izan zuen euskarazko filma[3]; eta, Irati (2022) sekula egin den euskarazko film garestiena.[4]
Koldo Izagirrek euskarazko zinemak egindako ibilbide urriaren gainean hausnartu zuen Gure zinemaren historia petrala liburuan 1996. urtean. 2022an Josu Martinezek Irudiz eta euskaraz saiakeran jaso zituen euskarazko zinemak egindako bidea eta izandako oztopoak.
Filmak
aldatuZinema mutua
aldatuEuskarazko lehen intertituluak, hau da, zinema mutuan eszena eta eszena artean ageri ziren pantailako testu zatiak, Manuel Intxaustik grabatutako Eusko Ikusgayak dokumental-sortan azaldu ziren 1920ko hamarkadan.[5]
Zinema soinuduna
aldatuHollywood-era soinua 1927. urtean heldu zen, hiru urte beranduago entzun ziren euskarazko lehen hitzak film batean, 1930ean, Au pays des basques Maurice Champreux-en superprodukzioan. Haren soinu bandaren zati handiena musika izan bazen ere, etxe bateko ugazaba hil ostean, bertako premuak erleei ematen die heriotzaren berri, horrelaxe:[6]
« | Erleak, zuen nausia hil da. Orain ni izanen naiz haren ordaina. | » |
Au pays des basques |
Hori da zineman euskara entzun zen lehen aldia. Horren ostean, 1938. urtean, Nemesio Sobrevilak filmatutako Elai Alai dokumentala aurkeztu zen. Bertan Gernikako (Bizkaia) Elai Alai umeen dantza taldearen ikuskizun bat erakusten da. Filmean ama eta alaba bat entzuten dira euskaraz, agertokira ateratzeko prestatzen ari direla.[7]
Espainiako Gerra Zibila Euskal Herrian
aldatuHego Euskal Herrian Espainiako Gerra Zibila martxan zegoen bitartean grabatutako zinema guztia gazteleraz izan zen.
Gerra-ondoko zinema (1960 arte)
aldatu1956. urtean André Madré jeneral hazpandarrak (Lapurdi) Gure sor lekua lana plazaratu zuen. Herriminetik egindako lana da eta bere jaioterria idealizatu nahi izan zuen. Euskarazko lehen filmetako bat den arren, audioa galduta dago, eta ezin da entzun. Filmaren kopia mutua ere 2013. urtean aurkitu zuen Josu Martinez ikerlariak, Parisen.[8] Prozesu horrekin Gure sorlekuaren bila dokumentala egin zuen.[9]
1960ko eta 1970eko hamarkadak
aldatuParistik sorterrira egindako bidaiak filmatu zituzten Gotzon Elortza eta Bisi Unanue senar-emazteek ere. Lau dokumental amateur egin zituzten 1959 eta 1963ko tartean. Opor-film gisakoak ziren,16mm-ko kamera batekin grabatu zituzten, eta euskarazko off-eko ahotsa zuten, mendebaldeko euskaran lokutatuta:
- Ereagatik Matxitxakora (1959, Gotzon Elortza).[10]
- Aberria (Erria), (1961, Gotzon Elortza).[11]
- Elburua Gernika (1962, Gotzon Elortza)[12]
Etxeko sukaldean grabatu zituzten, irrati-kasete baten bidez.[13]
1968ko uztailaren 10ean estreinatu zen Ama Lur Donostiako Zinemaldian. Nestor Basterretxeak eta Fernando Larrukertek gidatu zuten proiektua. Finantzaketa kolektiboaren bidez egin zuten, 2.200 mezenasen laguntzarekin.[14] Euskal izpiritua betirako islatuta geratzea zen euren helburua, baina euskarak oso presentzia gutxi izan zuen emaitzean: izenburuan, eszena gutxi batzuetan eta soinu-bandako kantuetan erabili zuten soilik.
1970eko eta 1980ko hamarkadak
aldatuFrancoren heriotzaren ostean, erbesteratuak Hego Euskal Herrira itzuli ziren. Besteak beste, Madrilen ikasi eta lan egindako Antxon Ezeiza zinemagilea, euskal zinematografia nazional bat sortzeko asmoz, Ikuska proiektu dokumentala abiatu zuen: 1978. eta 1984. urteen artean egindako 21 film laburrek osatzen duten seriea da, atal bakoitza zuzendari batek egina da.[15]
1984 eta 1993 arteko zinemagintza
aldatuKe arteko egunak izan zen lehenengo euskarazko pelikula hautatua Zinemaldiko Sail Ofizialerako, 1989. urtean. Donostia Saria irabazi zuen.[16]
Juanba Berasategik 60 laguneko lantaldea osatu, eta bost urtez aritu ziren 1985. urtean garaian egindako animazio film anbiziotsuenari heltzeko: Kalabaza tripontzia.[17]
- Hamaseigarrenean aidanez (1985, Anjel Lertxundi).[18]
- Zergatik panpox? (1985, Xabier Elorriaga).[19]
- Kalabaza Tripontzia (1985, Juanba Berasategi).[20]
- Oraingoz izen gabe (1986, José Julián Bakedano).[21]
- Kareletik (1987, Anjel Lertxundi).[22]
- Ke arteko egunak (1989, Antxon Ezeiza).[23]
- Offeko maitasuna (1991, Koldo Izagirre).[24]
- Ipar haizearen erronka (1992, Juan Bautista Berasategi eta Maite Ruiz de Austri).[25]
1993 eta 2005 arteko desertua
aldatuHamabi urtean ez zen euskarazko filmik sortu.[26]
Lozorrotik esnatzen (2005 - 2013)
aldatu- Aupa Etxebeste! (2005, Asier Altuna eta Telmo Esnal).[27]
- Zeru horiek (2005, Aizpea Goenaga).[28]
- Kutsidazu bidea, Ixabel (2006, Fernando Bernues eta Mireia Gabilondo).[29]
- Eutsi! (2007, Alberto Gorritiberea).[30]
- Zigortzaileak (2009, Arantza Ibarra eta Alfonso Arandia).[31]
- Sukalde kontuak (2009, Aizpea Goenaga).[32]
- Zorion Perfektua (2009, Jabi Elortegi).[33]
- 80 egunean (2010, Jose Maria Goenaga eta Jon Garaño).[34]
- Mugaldekoak (2010, Fernando Bernues eta Mireia Gabilondo).[35]
- Izarren argia (2010, Mikel Rueda).[36]
- Amerikanuak (2010, Ignacio Reig).[37]
- Urte berri on, amona! (2011, Telmo Esnal).[38]
- Bi anai (2011, Imanol Rayo).[39]
- Arriya (2011, Alberto Gorritiberea).[40]
- Bertsolari (2011, Asier Altuna).[41]
- Gartxot (2011, Asisko Urmeneta eta Juanjo Elordi).[42]
- Emak Bakia baita (2012, Oskar Alegria).[43]
- Dragoi ehiztaria (2012, Patxi Barko).[44]
- Xora (2012, Peio Cachenaut).[45]
- Bypass (2012, ).[46]
- Zuloak (2012, Fermin Muguruza).[47]
- Baztan (2012, Iñaki Elizalde).[48]
- Ataun of the dead (2013, Beñat Iturriotz eta Xabier Padin).[49]
- Amaren eskuak (2013, Mireia Gabilondo).[50]
Gaur egun (2013 - gaur egun)
aldatu- Loreak (2014, Jose Maria Goenaga eta Jon Garaño).[51]
- Joxean's Hil Eben (2014, Beñat Iturriotz eta Xabier Padin).[52]
- Lasa eta Zabala (2014, Pablo Malo).[53]
- Amama (2015, Asier Altuna).[54]
- Pikadero (2015, Ben Sharrock).[55]
- Igelak (2016, Patxo Telleria).[56]
- Sipo Phantasma (2016, Koldo Almandoz).[57]
- Handia (2017, Jon Garaño eta Aitor Arregi).[58]
- Errementari (2017, Paul Urkijo).[59]
- Bi txirula (2017, Jon Elizalde eta Jon Garcia).[60]
- Nur eta herensugearen tenplua (2017, Juanba Berasategi).[61]
- Soinujolearen semea (2018, Fernando Bernues).[62]
- Black is Beltza (2018, Fermin Muguruza).[63]
- Dantza (2018, Telmo Esnal).[64]
- Muga deitzen da pausoa (2018, Maider Oleaga).[65]
- Oreina (2018, Koldo Almandoz).[66]
- Napardeath (2019, Beñat Iturriotz).[67]
- Zumiriki (2019, Oskar Alegria).[68]
- Agur Etxebeste! (2019, Asier Altuna eta Telmo Esnal).[69]
- Ane (2020, David Perez Sañudo).[70]
- Hil kanpaiak (2020, Imanol Rayo).[71]
- Nora (2020, Lara Izagirre).[72]
- Erlauntza (2020, Mireia Gabilondo).[73]
- Atarrabi & Mikelats (2020, Eugène Green).[74]
- Ilargi guztiak (2021, Igor Legarreta).[75]
- 918 gau (2021, Arantza Santesteban).[76]
- Orkestra lurtarra (2022, Joseba Ponce).[77]
- Irati (2022, Paul Urkijo).[78]
- Black is Beltza II: Ainhoa (2022, Fermin Muguruza).[79]
- Bañolet (2023, Maia Iribarne eta Paxkal Irigoyen).[80]
- Bizkarsoro (2023, Josu Martinez).[81]
- Negu hurbilak (2024, Negu kolektiboa).[82]
- Karmele (2024, Asier Altuna).[83]
Bibliografia
aldatu- Gure zinemaren historia petrala. (1996, Koldo Izagirre).
- Jakin 204 zk. (2004): "Euskal zinema" ale monografikoa.
- Irudiz eta euskaraz. Gure hizkuntzaren zinema. Gure zinemaren hizkuntza. (2022, Josu Martinez).
Erreferentziak
aldatu- ↑ Martinez, Josu. (2022). Irudiz eta euskaraz. UEU, 261 or..
- ↑ Erredakzioa. (2015-03-25). «Uxue Arzelus - 'Kalabaza Tripontzia'» Zinea (Noiz kontsultatua: 2024-09-24).
- ↑ «'Loreak' filma Oscarretako lehiatik kanpo geratu da» bizkaie.biz (Noiz kontsultatua: 2024-09-24).
- ↑ «Mitoa filmatzearen abentura» Berria 2021-10-20 (Noiz kontsultatua: 2024-09-24).
- ↑ Martínez Martínez, Josu. (2015). «Eusko Ikusgayak: euskal zinematografiaren amatxi ahantzia» Revista internacional de los estudios vascos = Eusko ikaskuntzen nazioarteko aldizkaria = Revue internationale des ètudes basques = International journal on Basque studies, RIEV 60 (2): 356–394. ISSN 0212-7016. (Noiz kontsultatua: 2024-09-23).
- ↑ Martinez, Josu. (2022). Irudiz eta euskaraz. UEU ISBN 8484388212..
- ↑ «'Elai-Alai'-k egin zenetik 74 urtera izango du, gaur, estreinaldia» Berria 2012-04-26 (Noiz kontsultatua: 2024-09-23).
- ↑ «Euskarazko lehen filmaren kopia bat aurkitu dute, 1956an zazpi lurraldeetan Andre Madre jeneralak filmatutakoa» Berria 2013-11-29 (Noiz kontsultatua: 2024-09-23).
- ↑ «Gure sorlekuaren bila» Argia (Noiz kontsultatua: 2024-09-23).
- ↑ «Gotzon Elortza» filmoteka.eus (Noiz kontsultatua: 2024-09-23).
- ↑ «Aberria (Erria)» filmoteka.eus (Noiz kontsultatua: 2024-09-23).
- ↑ «Elburua Gernika» filmoteka.eus (Noiz kontsultatua: 2024-09-23).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Gotzon Elortza» filmoteka.eus (Noiz kontsultatua: 2024-09-23).
- ↑ «Efemeridea: Ama Lur filma estreinatu zuten Donostiako Zinemaldian» Argia (Noiz kontsultatua: 2024-09-23).
- ↑ «Zinemaren aldiak eta aldiriak» Berria 2021-09-21 (Noiz kontsultatua: 2024-09-23).
- ↑ «Donostia Zinemaldia» sansebastianfestival (Noiz kontsultatua: 2024-09-22).
- ↑ «Berasategiren 'Kalabaza tripontzia' proiektatuko dute gaur Tabakaleran» Berria 2017-05-02 (Noiz kontsultatua: 2024-09-23).
- ↑ «Hamaseigarrenean Aidanez» EITB (Noiz kontsultatua: 2024-09-22).
- ↑ Elorriaga, Xabier. Zergatik Panpox. Irati Filmak (Noiz kontsultatua: 2024-09-22).
- ↑ ««Hemen saltzaile txarrak gara»» Berria 2013-09-24 (Noiz kontsultatua: 2024-09-22).
- ↑ Barambones Zubiria, Josu. (2011). «Una mirada telescópica al cine en euskera: versiones originales dobladas y subtituladas» Hermēneus: Revista de la Facultad de Traducción e Interpretación de Soria (13): 25-59. ISSN 1139-7489..
- ↑ «Kareletik - Auñamendi Eusko Entziklopedia» aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus (Noiz kontsultatua: 2024-09-22).
- ↑ «Ke arteko egunak - Auñamendi Eusko Entziklopedia» aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus (Noiz kontsultatua: 2024-09-22).
- ↑ «Offeko Maitasuna - Auñamendi Eusko Entziklopedia» aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus (Noiz kontsultatua: 2024-09-22).
- ↑ «Berasategi Luzuriaga, Juan Bautista - Auñamendi Eusko Entziklopedia» aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus (Noiz kontsultatua: 2024-09-22).
- ↑ «Euskal Zinema... Lozorrotik esnatzen» EITB (Noiz kontsultatua: 2024-09-22).
- ↑ «'Aupa Etxebeste!' euskaraz egindako luzemetraia gaur estreinatuko da, Kursaalean» Berria 2005-09-22 (Noiz kontsultatua: 2024-09-22).
- ↑ Goenaga, Aitzpea. (2006-03-24). Zeru horiek. Factotum Barcelona S.L. (Noiz kontsultatua: 2024-09-22).
- ↑ «'Kutsidazu bidea, Ixabel' filma Donostiako Zinemaldian estreinatuko dute» Berria 2006-08-04 (Noiz kontsultatua: 2024-09-22).
- ↑ «'Eutsi' izan da asteburuan Hego Euskal Herrian ikusle gehien bildu dituen bigarren filma» Berria 2007-03-13 (Noiz kontsultatua: 2024-09-22).
- ↑ «Zigortzaileak» EITB (Noiz kontsultatua: 2024-09-22).
- ↑ «Euskal zinema saileko bederatzi filmak» Berria 2009-09-02 (Noiz kontsultatua: 2024-09-22).
- ↑ «'Zorion perfektua' filma, gaur gauean, ETB1en» EITB (Noiz kontsultatua: 2024-09-22).
- ↑ «'80 egunean' filmak jaso du Sebastiane saria» Berria 2010-09-25 (Noiz kontsultatua: 2024-09-22).
- ↑ «'Mugaldekoak' filma gaur iritsiko da zinema aretoetara» Berria 2011-03-18 (Noiz kontsultatua: 2024-09-22).
- ↑ «'Izarren argia', Saturrarango emakumeen istorio lazgarria» Berria 2010-10-21 (Noiz kontsultatua: 2024-09-22).
- ↑ «ETB1en 'Amerikanuak' dokumentala ikusi ahalko da gaur estreinakoz» Berria 2012-02-01 (Noiz kontsultatua: 2024-09-22).
- ↑ «Familia, miserien gordeleku» Berria 2011-03-08 (Noiz kontsultatua: 2024-09-22).
- ↑ «Imanol Rayoren 'Bi anai' aretoetara iritsiko da gaur» Berria 2011-11-11 (Noiz kontsultatua: 2024-09-22).
- ↑ «'Arriya' izan da Donostian gehien ikusitako filma joan den asteburuan» Berria 2011-08-30 (Noiz kontsultatua: 2024-09-22).
- ↑ «'Bertsolari' filma Zinemaldiko sail ofizialean aurkeztuko dute» Berria 2011-08-03 (Noiz kontsultatua: 2024-09-22).
- ↑ «'Gartxot' animazioko filma gaur estreinatuko da zinema aretoetan» Berria 2011-11-18 (Noiz kontsultatua: 2024-09-22).
- ↑ «'Emak Bakia Baita' filma Zabaltegi Bereziak sailean emango dute» Berria 2012-08-14 (Noiz kontsultatua: 2024-09-22).
- ↑ «'Dragoi ehiztaria' filmean zuen ardurari uko egin dio Patxi Barcok» Berria 2012-08-31 (Noiz kontsultatua: 2024-09-22).
- ↑ «'Xora' zubereraz eginiko filma martxoan estreinatuko dute» Berria 2011-12-16 (Noiz kontsultatua: 2024-09-22).
- ↑ «'Zuloak', 'Bypass' eta 'Baztan' filmak Donostiako Zinemaldian izango dira, Zabaltegi Bereziak sailean» Berria 2012-07-27 (Noiz kontsultatua: 2024-09-22).
- ↑ «'Zuloak' filma 2012ko hamabi onenen artean aukeratu du Argentinako 'Clarin' egunkariak» Berria 2013-01-15 (Noiz kontsultatua: 2024-09-22).
- ↑ «'Baztan' filma Txekian eta Alemanian emango dute» Berria 2012-10-12 (Noiz kontsultatua: 2024-09-22).
- ↑ «Karlista zonbiak jeltzale banpiroen aurka» Berria 2014-10-27 (Noiz kontsultatua: 2024-09-22).
- ↑ «'Amaren eskuak' filma Zinemira sailaren galan estreinatuko da» Berria 2013-08-24 (Noiz kontsultatua: 2024-09-22).
- ↑ «'Loreak', Oscar sarietan izateko bidean» Berria 2015-09-09 (Noiz kontsultatua: 2024-09-22).
- ↑ «'Joxean's hil eben', Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren Astean» Berria 2014-10-17 (Noiz kontsultatua: 2024-09-22).
- ↑ «'Lasa eta Zabala' filma, eta Iruinen argibideak» Berria 2014-10-03 (Noiz kontsultatua: 2024-09-22).
- ↑ «Asier Altunaren 'Amama' filma Zinemaldiko Sail Ofizialean izango da» Berria 2015-07-23 (Noiz kontsultatua: 2024-09-22).
- ↑ «Asier Altunaren 'Amama' filma Zinemaldiko Sail Ofizialean izango da» Berria 2015-07-23 (Noiz kontsultatua: 2024-09-22).
- ↑ «'Igelak'-ek irabazi du 'Zinemaldia.Cat' jaialdiko saria» Berria 2017-02-21 (Noiz kontsultatua: 2024-09-22).
- ↑ «Koldo Almandozen 'Sipo Phantasma' Rotterdamgo jaialdian estreinatuko dute» Berria 2016-02-02 (Noiz kontsultatua: 2024-09-22).
- ↑ «'Handia' filma ez dute hautatu Oscar sarietarako» Berria 2018-09-07 (Noiz kontsultatua: 2024-09-22).
- ↑ «Gaur iritsiko da zinema aretoetara 'Errementari'» Berria 2018-03-02 (Noiz kontsultatua: 2024-09-22).
- ↑ «Gaur iritsiko da zinema aretoetara 'Errementari'» Berria 2018-03-02 (Noiz kontsultatua: 2024-09-22).
- ↑ «Ostiralean iritsiko dira Nur-en abenturak zinema aretoetara» Berria 2017-05-31 (Noiz kontsultatua: 2024-09-22).
- ↑ «Etzi estreinatuko dute 'Soinujolearen semea' filma, Huelvako zinema jaialdian» Berria 2018-11-17 (Noiz kontsultatua: 2024-09-22).
- ↑ Black is Beltza – Nobela grafikotik film animatutara. (Noiz kontsultatua: 2024-09-22).
- ↑ «Dantza - Txintxua Films» www.txintxua.com (Noiz kontsultatua: 2024-09-22).
- ↑ «Muga deitzen da pausoa» ZAZPIT'ERDI (Noiz kontsultatua: 2024-09-22).
- ↑ «Oreina - Txintxua Films» www.txintxua.com (Noiz kontsultatua: 2024-09-22).
- ↑ «Antso Azkarraren momia, 'Ataun of the Dead' trilogia ixteko prest» Berria 2019-05-04 (Noiz kontsultatua: 2024-09-22).
- ↑ film – ZUMIRIKI. (Noiz kontsultatua: 2024-09-22).
- ↑ «Agur Etxebeste!» www.aguretxebeste.com (Noiz kontsultatua: 2024-09-22).
- ↑ «'Ane' filma, lanik onenaren Goya sarirako hautagai» Berria 2021-01-19 (Noiz kontsultatua: 2024-09-22).
- ↑ «Misterio bat filmatzen» Berria 2019-10-09 (Noiz kontsultatua: 2024-09-22).
- ↑ «Lara Izagirreren 'Nora' filma irailaren 3an estreinatuko dute, Iruñean» Berria 2021-08-26 (Noiz kontsultatua: 2024-09-22).
- ↑ «Lagunarteko ziztada garratzak» Berria 2020-11-05 (Noiz kontsultatua: 2024-09-22).
- ↑ «Donostia Zinemaldia - Atarrabi & Mikelats» sansebastianfestival (Noiz kontsultatua: 2024-09-22).
- ↑ «'Ilargi guztiak' filmak irekiko du Fant jaialdia» Berria 2021-04-28 (Noiz kontsultatua: 2024-09-22).
- ↑ «Arantza Santestebanen '918 gau' filma estreinatuko dute gaur Portugalen» Berria 2022-02-17 (Noiz kontsultatua: 2024-09-22).
- ↑ «Musika biziduna» Berria 2022-04-09 (Noiz kontsultatua: 2024-09-22).
- ↑ «“Behar ditugu pelikula handi, epiko eta sublimeak ere”» Argia (Noiz kontsultatua: 2024-09-22).
- ↑ «'Black is beltza II: Ainhoa'» Berria 2022-09-30 (Noiz kontsultatua: 2024-09-22).
- ↑ «"Bañolet" pelikula formatuan estreinatuko da» EITB 2023-03-16 (Noiz kontsultatua: 2024-09-22).
- ↑ «Bizkarsoro filma» Webgunea (Noiz kontsultatua: 2024-09-22).
- ↑ «Gaur estreinatuko dute 'Negu hurbilak', Locarnon» Berria 2023-08-09 (Noiz kontsultatua: 2024-09-22).
- ↑ «Fikzioaren begietatik historiari so» Berria 2024-06-04 (Noiz kontsultatua: 2024-09-22).
Ikus, gainera
aldatuKanpo estekak
aldatu- Euskadiko Filmategia
- "Irudiz eta euskaraz" bloga (Euskal zinemagintza berria ikertzen)
- «Adi, filmatzen, ekin», Tribuaren berbak telebista saioa, ETB-1.