Negu Hurbilak (filma)

film independente euskalduna

Negu Hurbilak 2024ko euskarazko film dramatiko independentea da. Negu kolektiboa dago filmaren atzean: zuzendari rolean Ekain Albite, Mikel Ibarguren, Nicolau Mallofré eta Adrià Roca aritu ziren. Xalba Ramirezekin batera idatzi zuten gidoia. Jone Laspiur du protagonista. Begin Again Filmsek banatu zuen filma zinematan.[1]

Negu Hurbilak (filma)
Jatorria
Argitaratze-data2024
IzenburuaNegu Hurbilak
Jatorrizko hizkuntzaeuskara
Ezaugarriak
Genero artistikoafilm dramatikoa
Iraupena93 minutu
Koloreakoloretakoa
Zuzendaritza eta gidoia
Zuzendaria(k)Ekain Albite Arregi
Mikel Ibarguren Egibar
Nicolau Mallofré
Adrià Roca



Gidoigilea(k)Ekain Albite Arregi
Mikel Ibarguren Egibar
Nicolau Mallofré
Adrià Roca
Xalba Ramirez




Antzezlea(k)
Historia
Jasotako sariak

IMDB: tt28296662 Filmaffinity: 280342
Twitter: negu_hurbilak Instagram: neguhurbilak Edit the value on Wikidata

Sinopsia aldatu

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

2011n, badirudi Euskal Herriak bizi duen gatazka luzea amaitu dela. Neska gazte batek (Jone Laspiur) ihes egin du helburu argi batekin: muga gurutzatzea, badaki horrek dagoeneko seguru ez dagoen etxetik urrun eraman ahal izango duela. Ihesaldiaren erdian, Zubietara iritsi da. Mugako herri horretan, antzinako mitoak eta gatazka modernoak bat egiten dutela dirudi.[2]

Aktoreak aldatu

Ekoizpena aldatu

2021ean crowfunding kanpaina bat hasi zuten filma aurrera eramateko. Bertan 13.565€ lortu zituzten.[3]

2022ko urtarrilean iragarri zen Negu Hurbilak euskal filma Nafarroako Zubieta herrian hasi zirela filmatzen, Jone Laspiur aktore profesional bakar gisa, gainerako aktoreak herriko bizilagunak dira.[4] Filmaketa eten egin zen 2022ko neguaren ondoren, ondoren 2023ko neguan jarraitu eta urte horretako udaberrian bukatu zuten grabazioa.[5]

Sariak eta izendapenak aldatu

Urtea Saria Kategoria Emaitza Erreferentziak
2023 2023ko Locarnoko Nazioarteko Zinemaldia Oraingo zinemagileak - Epaimahaiaren aipamen berezia Irabazlea [6]
Márgenes festibala Gazte Epaimahaiaren saria Irabazlea [7]

Kritika aldatu

Tomas Agirrek 'Barrensorok' egindako kritika aurki daiteke Danbolin aldizkarian Ezkutuan gordetako mundu bat izenburupean[8]. Negu hurbilak ez da gaur modan dauden abiada biziko eta zalaparta handiko film horietako bat. “Negu hurbilak egosketa geldoko filma da, eta nahiago du zinemaren izaera emozionalean eta sentsorialean oinarritutako narrazio ez-konbentzionalera hurbildu” dio kritikak.

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu