Dantza (filma)

Telmo Esnalen filma (2018)

Dantza, Telmo Esnal zinema zuzendariaren filma da 2018koa. Ez da ohiko film bat, istorio bat kontatzen digu euskal dantza tradizionalen bidez, ea hitzik gabe dena irudi, mugimendu eta musikaren bitartez.

Dantza (filma)
Jatorria
Argitaratze-data2018
IzenburuaDantza
Jatorrizko hizkuntzaeuskara
Ezaugarriak
Genero artistikoafilm dokumentala
Koloreakoloretakoa
Zuzendaritza eta gidoia
Zuzendaria(k)Telmo Esnal
Gidoigilea(k)Telmo Esnal
Ekoizpena
EkoizleaTxintxua Films
Bestelako lanak
MusikagileaPascal Gaigne
Marian Arregi
Argazki-zuzendariaJavier Agirre Erauso
KoreografoaJuan Antonio Urbeltz

txintxua.com…
IMDB: tt9057168 Filmaffinity: 960448 Edit the value on Wikidata

Gizakiaren eta naturaren arteko harremanen berri emanez biziaren metafora bat da, hazia ereiten denetik fruitua jasotzen den arteko zikloa, sortzetik heriotzarainoko bidea; lana, amodioa eta festa ere ukitzen dituela.[1][2][3] Istorioak natura eta bizitzaren ziklo bat erakusten du: Ekaitza lehertu da landako lan egun gogor baten ondoren. Atertu duenean, bizitza erne da lehen agor zen lurretik. Fruitu bat hazi eta heldu da, bizirik eutsi die izurrien erasoei, eta sagardoaren bizigai izango den sagar bihurtu da. Orduan, uzta ospatzeko tenorea da, topa egitekoa eta maitasunaren festan murgiltzekoa. [4]

Esnal bera eta Koldobika Jauregi eskultorea izan ziren pelikula egiteko eragile nagusiak, Juan Antonio Urbeltz koreografoaren laguntzarekin.[5] Esnalen zuzendaritzapean, Jauregi artista plastikoaren estetika, Urbeltzen koreografiak eta mundu sinbolikoa, Javi Aguirreren argazki-zuzendaritza, Marian Fernandezen produkzioa eta Argia dantzari taldearen gidaritzapean euskal dantza tradizionaleko 200 dantzariren parte-hartzearekin osatu zen pelikula Donostiako Zinemaldiaren sekzio ofizialean aurkeztu ondoren abenduaren 21ean iritsi zen zinemetara.[6][7]


Jantzien eta atrezzoaren atzean zeuden Koldobika Jauregik eta filmaren zuzendari artistikoa zen Elena Cajaravillek estetika berezi bat asmatu zuten filmerako.

Sagar dantza (Xabier Artola Zubillaga, artzubi.eus)
Sagar dantza (Argazkia: Xabier Artola Zubillaga, artzubi.eus)

Sinopsia aldatu

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Baserri giroan kokatuta dago. Hasieran negua da. Lurra lehor dago (Bardean), aitzurraz lantzen dute nekazariek perkusio hutsaren erritmoan. Amaterasu, xamana izaki androginoa, kobazulo batean dantzan dabil euri eske. Ekaitza lehertu da landako lan egun gogor baten ondoren. Atertu duenean, bizitza erne da lehen agor zen lurretik. Zinta dantzarekin lurra ernatzen da. Baina ostoberritzen ari den arbolaren ingurura hurbiltzen diren ezpara beldurgarriek ("ezpata" dantza) izurritea dakarte. Erasoaren ondorioz ahultzen da arbola, eta erortzen dira fruituak. Nekazariak, izurriteari aurre egiteko, sua baliatzen du ezparak garaitzeko (Bizkaiko erregelak dantza). Fruitu bat hazi eta heldu da, bizirik eutsi die izurrien erasoei. Borrokaren ondoren heriotza-errituak azaltzen dira gero (irradaka), emakumeak biribilean dantzan cromlech itxurarekin (Arantzazun). Negua bukatuta, udaberrian sagarrondoetako loreak agertzen dira (); uda bukaeran fruituak azalduko dira (sagar dantza, Urkiolamendin). Gero, dolarean (Igartubeitin) sagarrak bilduta almute-dantza eta zortzikoak egiten dituzte inprobisazioan gizonek. Dolareko sagarretik sagardoa sortzen da, sagardoaren bizigai bihurtu da sagarra, eta sagardoa plazako festan pertsonaia bihurtzen da gero (soka dantza, galaiena dantza, godaleta dantza, fandangoa, arin arina...). Festatik sortzen da amodioa (Arratiako jota) eta eztei-ospakizunak (polkak, ihauteri dantzak... ).[1][8]

« Euskal dantzen irakurketa eguneratua dakar pelikulak. Josu Garatek gorpuzten duen eguzkiaren jainkosaren dantzak —eme-ar nahasketa horrek— deskolokatu eta liluratu egiten du. Betidanik femeninoegi eta mengel sentitu izan dudan sagar-dantzarekin adiskidetu egin nau filmean ageri den bertsioak: testuinguruan zentzu osoa hartzen du pieza horrek, Coros y Danzas-en estiloa erantzita. Bide batez, ikuspegi inklusiboa eskaintzen du filmak, emakume eta gizonezko- adindunak hain dotore eta duin dantzan jarrita. Eta zer esan musikaz? Kolpe hots lehorrekin hasten den soinu bandak, hitzen beharrik gabe, islatzen du, laburbilduz, musikaren eta dantzaren garapena historian zehar. »

Elixabete Garmendia Lasa[9]

Filmeko dantzak aldatu

20 baino gehiago dira filmak jaso eta egokitu dituen dantzak, besteak beste, hauek dira aipagarri:

Espata-dantza, "espata" zomorroen dantza aldatu

Filmeko dantza batzuetan pertsonaiak "ezpara" zomorroak dira. Juan Antonio Urbeltzen hipotesien arabera "ezpata" dantza ez da guda-dantza bat, nekazari giroko ezpa intsektuaren izurritearen aurkakoa baizik. Ur gainean dantzaten duten mozorro berde, urdin eta horiak zomorroak dira. Izurriteak uxatzeko egiten omen zen sua.[10]

Sagar dantza aldatu

 
Sagar dantza (Arizkun, 2008)

Filmeko dantzariak sagarrondo loreak dira zelai batean dantzatzen dutenak (Urkiolamendi mendiko tontorrekoa).

Arizkunen (Nafarroa Garaia) gorde da. Dantzariek sagar bana eramaten dute eskuan eta amaieran jaurti egiten dute.[11] Jatorriz gizonezkoen dantza bazen ere, gaur egun emakumezkoek dantzatzen dute eta ohikoa da herrialde gehienetan.[12][13]

Almute dantza aldatu

Almute bolumen-unitatea zen nekazari giroan. Laboreak, fruituak eta sagarrak (noski) saltzeko unitatea zen, 10-11 dm3ko egurrezko kutxa zen. Filmeko dolareko eszenetan dantzariek kutxa gainean zortzikoak dantzatzea oso erakargarria da.[10]

Godaleta dantza aldatu

Dantzariek godaleta edo edalontzi baten inguruan eta gainean behar dute dantzatu den gabota dantza da. Trebetasun dantza bat. Dantzariek frexatak, txingiliak, farrusak etabarreko puntuak erakutsi behar dituzte.[14][15][16] Filmean Leitzako plazan dago grabatuta dantza hau, udaletxearen parean.

Aktoreak aldatu

Zabalkuntza aldatu

 
Dantza filmaz solasaldi batean Elena Cajaraville, Koldobika Jauregi, Telmo Esnal, Iñaki Agirre, Juan Antonio Urbeltz eta Xabier Artola[17] Fagus-Alkiza interpretazio-zentroan

2018ko Donostiako Zinemaldian parte hartu zuen eta gero abenduaren 21 estreinatu zen zinema-areto komertzialetan. Gehien ikusitako filma izan zen zenbait tokitan, besteak beste, Donostian eta Iruñeko Yamagochi zinemetan. Gasteizko Florida zinemetan 11 astean jarraian egon zen programatuta, Guztira, 3 hilabetetan 69 pantailatan erakutsi zen eta 42.000 ikusle izan zituen. Geroago DVD euskarrian, eta Filmin, Rakuten, Vodafone eta Movistar plataformen bidez ere ikusi ahal izan zen.[18]

Argazki erakusketa filmaketaz. aldatu

Filmari buruzko "Kameren aurrean dantzari: 'Dantza' filmeko argazki sorta bat" argazki-erakusketa antolatu zuen Xabier Artolak. Berak filmaren grabazioan hartu zituen hainbat argazki erakutsi ziren Gipuzkoako Argazki Elkarteko aretoan (Donostia), Zarauzko Photomuseumen, Tolosan, Igartubeiti Baserri Museoan, Bertizko jauregian, eta beste zenbait aretotan.[19][20]

Sari eta errekonozimenduak aldatu

  • 2019: EZAE zinema aretoen saria. Alfonso Benegas EZAEko presidenteak eman die saria Dantza-ren egileei: Marian Fernandez Txintxua filmseko produktoreari, Telmo Esnal zuzendariari eta Juan Antonio Urbeltz antropologo eta folkloristari.[21][22]
  • 42.000 lagun baino gehiagok ikusi zuten urtebetean.
« Aurreikusten zaila zen hitzik gabeko film batek horrenbesteko ikusle kopurua izango zuenik. Jendea zine exigentea ikusteko prest dago, esaten digutenaren kontra »

Joxean Muñoz Jaurlaritzako kultura sailburuordea[21]


Erreferentziak aldatu

  1. a b Artola Zubillaga, Xabier. (2018). «Kameren aurrean dantzari: Dantza filmeko argazki sorta bat» artzubi.eus (Noiz kontsultatua: 2019-01-13).
  2. Telebista, Euskal Irrati. «Telmo Esnal: ‘Gure dantzek gure nortasuna kontatzen digute’» www.eitb.eus (Noiz kontsultatua: 2020-08-12).
  3. dantzancom. «Telmo Esnal: ‘Gure dantzek gure nortasuna kontatzen digute’» dantzan.eus (Noiz kontsultatua: 2020-08-12).
  4. dantzancom. «“Dantza” filmaren aurre-estreinaldia, Bilbon» dantzan.eus (Noiz kontsultatua: 2020-08-12).
  5. (Gaztelaniaz) «El último proyecto de Telmo Esnal se exhibirá en la Sección Oficial del Zinemaldia» Noticias de Gipuzkoa 2018/07/21.[Betiko hautsitako esteka]
  6. Telmo Esnal: Dantza (2018) aurrerapena. dantzan.eus (Noiz kontsultatua: 2020-08-12).
  7. Arraiza, Anabel. (2018). «Telmo Esnal zuzendariari elkarrizketa.Zurriolako Butaka» Berria (Noiz kontsultatua: 2020-08-12).
  8. «Donostia Zinemaldia» sansebastianfestival (Noiz kontsultatua: 2020-08-12).
  9. Garmendia Lasa, Elixabete. (2019-01-20). «Dantza, dantzan, dantzaz» Berria (Noiz kontsultatua: 2019-01-20).
  10. a b Galardi F. Agirre, Maider. (2018-09-25). ««Dantza era berri batean aurkeztu nahi dut filmean»» Berria (Noiz kontsultatua: 2019-01-13).
  11. dantzancom. «Zortzikoa eta sagar-dantza Arizkunen» dantzan.eus (Noiz kontsultatua: 2020-08-12).
  12. Araolaza, Oier. (2006). «4. Juan Antonio Urbeltz eta Haritz Dantzari Taldea — dantzan.eus» dantzan.eus (Noiz kontsultatua: 2020-08-12).
  13. Lorenzo San Juan: San Pedro jaiak Mungian 1951. (Noiz kontsultatua: 2020-08-12).
  14. Andra Mari Dantza Taldea. (2010). «Godalet Dantza - YouTube» www.youtube.com (Andra Mari Dantza Taldea -Youtube) (Noiz kontsultatua: 2020-12-25).
  15. (Gaztelaniaz) «Danzas de Iparralde - hiru» www.hiru.eus (Noiz kontsultatua: 2020-12-25).
  16. «Bilbaomusika Dantzan Online 50: Gabotak - YouTube» www.youtube.com (Noiz kontsultatua: 2020-12-25).
  17. “DANTZA: HERRI LABORARI BATEN HISTORIA UNIBERTSALA” SOLASALDIA ALKIZAN – FAGUS. (Noiz kontsultatua: 2019-06-22).
  18. Garate, Miren. (2019-03-13). «42.000 ikusle izan ditu, orain arte, 'Dantza' filmak zinema aretoetan» Berria (Noiz kontsultatua: 2019-03-13).
  19. Imaz, Andoni. (2019-01-19). «Filmaketako hirugarren begia» Berria (Noiz kontsultatua: 2019-01-19).
  20. Kameren aurrean dantzari: udako erakusketa Bertizen – blogoetak. (Noiz kontsultatua: 2019-07-07).
  21. a b Berria. «Zinema aretoen saria jaso du 'Dantza' filmak» Berria (Noiz kontsultatua: 2020-08-12).
  22. dantzancom. «'Dantza' recibe el Premio EZAE como un reconocimiento a un trabajo colectivo» dantzan.eus (Noiz kontsultatua: 2020-08-12).

Kanpo estekak aldatu