Izarren argia
Izarren argia 2010 urtean Baleuko S.L. enpresak ekoitzitako euskal filma da, Mikel Ruedak zuzendutako lehendabizikoa.[1][2]
Izarren argia | |
---|---|
Jatorria | |
Argitaratze-data | 2010 |
Izenburua | Izarren argia |
Jatorrizko hizkuntza | euskara |
Jatorrizko herrialdea | Espainia |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | film dramatikoa |
Iraupena | 93 minutu |
Kolorea | koloretakoa |
Zuzendaritza eta gidoia | |
Zuzendaria(k) | Mikel Rueda |
Gidoigilea(k) | Mikel Rueda |
Antzezlea(k) | |
Ekoizpena | |
Ekoizlea | Eduardo Barinaga |
Konpainia ekoizlea | Baleuko |
Edizioa | Mikel Rueda |
Argazki-zuzendaria | Gonzalo Fernández Berridi |
Fikzioa | |
Kontakizunaren tokia | Saturraran |
Argumentu nagusia | Espainiako Gerra Zibila |
Lehendabizikoz Donostiako Zinemaldian 2010eko irailaren 19an agertu zen jendaurrean,[3] eta zinemetan 2010eko urriaren 22an estreinatu zuten.
Euskaraz egindako film honek gaztelaniaz Estrellas que alcanzar eta ingelesez Stars to Wish Upon ditu izenak.
Filmak, Gerra Zibilean, Mutrikuko Saturraran hondartzan zeuden pare bat hotel eta apaizgaitegia espetxe bilakatu zituzten non 1938tik 1944ra 1.500 emakume inguru egon ziren preso. Bertan "Komunismoa desagerrarazteko" aitzakian, 57 ume euren amarengandik urrunarazi zituzten eta matxinatuen aldeko familiei eman.[4]
Sinopsia
aldatuOharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du. |
Victoria (Barbara Goenaga) 1938an ahizpa eta semearekin batera Saturrarango kartzelan sartutako emakume errepublikanoa da. Bertan, mesedeetako mojen eta "Pantera Blanca" delakoaren (Itziar Lazkano) ardurapean semea kendu ez ezik frankisten gehiegikeriak ere jasango ditu.
Ezaugarri teknikoak
aldatuZuzendaritza | Mikel Rueda |
Gidoia | Mikel Rueda |
Ekoizle exekutiboa | Eduardo Barinaga |
Ekoizleak | Baleuko S.L., ETB eta Eusko Jaurlaritza |
Musikagileak | José Ramón Gutiérrez |
Argazkilaria | Gonzalo F. Berridi |
Arte zuzendaria | Pello Villalba |
Jantziak | Josune Lasa |
Pertsonaiak
aldatu- Maite Arrese: Amaordea
- Klara Badiola: Emelina
- Maite Bastos: Sor Teresa
- Aitor Beltrán: Pedro
- Teresa Calo: Sor Angeles
- Sara Cozar: Julia
- Zorion Egileor: Apaiza
- Estibaliz Gabilondo: Sagrario
- Barbara Goenaga: Victoria
- Garbiñe Iñausti: Marisa
- Itziar Ituño: Sor Angustias
- Amagoia Lauzirika: Sor Pilar
- Itziar Lazkano: Pantera Blanca
- Amaia Lizarralde: Jesusa
- Erik Probanza: Miguel
- Patxi Santamaria: Vallejo doktorea
- Mikel Tello: Sarjentu falangista
- Esther Uria: Ana
Ikusi ere
aldatuErreferentziak
aldatu- ↑ (Gaztelaniaz) Aiestaran, Onintza. (2009-6-24). «'Izarren Argia', las mujeres también sufrieron la Guerra Civil española» EiTB.
- ↑ Gartzia, Erik. (2009-06-25). «Esperantzara kondenatuak» Berria.[Betiko hautsitako esteka]
- ↑ (Gaztelaniaz) ««Izarren argia» de Mikel Rueda competirá en Zabaltegi de Zinemaldia» Gara 2010-8-10.
- ↑ «Saturrarango emakumezkoen kartzelan gertaturikoa kontatuko du 'Izarren argia' filmak» Argia 2009-06-25.
Kanpo estekak
aldatu- (Ingelesez) IMDB Datu-basean