Offeko maitasuna
Offeko maitasuna 1992 urtean Koldo Izagirrek eginiko euskal filma da. Eusko Jaurlaritza eta Espainiako Gobernuaren laguntza izan zuen.
Offeko maitasuna | |
---|---|
Jatorria | |
Argitaratze-data | 1992 |
Izenburua | Amor en off |
Jatorrizko hizkuntza | gaztelania euskara |
Jatorrizko herrialdea | Espainia |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | film dramatikoa eta film erromantikoa |
Iraupena | 87 minutu |
Kolorea | koloretakoa |
Zuzendaritza eta gidoia | |
Zuzendaria(k) | Koldo Izagirre |
Gidoigilea(k) | Koldo Izagirre Usoa Urbieta |
Antzezlea(k) | |
Ekoizpena | |
Ekoizlea | Luis Goya |
Bestelako lanak | |
Musikagilea | Oskorri |
Argazki-zuzendaria | Gonzalo Fernández Berridi |
![]() ![]() ![]() |
Euskarazko elkarrizketak dituen inoizko pelikularik ospetsuenetariko bat izan da: 26.961 ikusle izan zituen, 60.705,19 €-ko kopurua bilduz[1]
Sinopsia aldatu
Ana topografoa da. Bere lanak bidaiatzera derrigortzen du. Edonon dagoela ere marrazki larrigarri batzuk jarraitzen dute. Tomasek bidalitako mezuak dira, kartzelatutako bere bikotearenak. Tomasek ez du nahi Ana bere hutsunearen zerbitzari fidel eta leiala izatea. Atsegin du, baina bisitatzera ez joateko eskatuko dio. Anak Tomasekiko duen desioa geroz eta melankolikoagoa bilakatuko da. Luis, Tomasen lagunak, badaki Anarekiko duen edozein gerturatzeak errefusatze eta zigorrak eragingo dizkiola. Erruduntasun konplexu baten kontra borrokatuko du. Azken finean, Anak kezka berdina izango du.[2]
Pertsonaiak aldatu
Ezaugarri teknikoak aldatu
Zuzendaritza | Koldo Izagirre |
Gidoia | Koldo Izagirre eta Usoa Urbieta |
Ekoizlea | Luis Goya |
Musika | Oskorri |
Argazkilariak | Gonzalo Fernández Berridi |
Edizioa | Antonio Perez Reina, Jose Salcedo, Meco Paulogorran eta Edurne Saldias |
Efektu bereziak | Reyes Abades |
Erreferentziak aldatu
- ↑ Barambones Zubiria, Josu. (2011). «Una mirada telescópica al cine en euskera: versiones originales dobladas y subtituladas» Hermēneus: Revista de la Facultad de Traducción e Interpretación de Soria (13): 25-59. ISSN 1139-7489..
- ↑ Euskadiko Filmategia. Offeko maitasuna. .