Hamaseigarrenean, aidanez (filma)
Hamaseigarrenean, aidanez 1985. urtean Anjel Lertxundik eginiko film ertaina da, bere izen bereko eleberrian oinarrituta.
Hamaseigarrenean, aidanez (filma) | |
---|---|
Jatorria | |
Argitaratze-data | 1985 |
Izenburua | Hamaseigarrenean, aidanez |
Jatorrizko hizkuntza | euskara |
Jatorrizko herrialdea | Espainia |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | film dramatikoa |
Iraupena | 58 minutu |
Deskribapena | |
Oinarritua | Hamaseigarrenean, aidanez |
Zuzendaritza eta gidoia | |
Zuzendaria(k) | Anjel Lertxundi |
Gidoigilea(k) | Anjel Lertxundi Ana Díez |
Antzezlea(k) | |
Ekoizpena | |
Ekoizlea | Angel Amigo |
Sinopsia
aldatuDomingo apustu-artekari bat da eta jokoa asko gustatzen zaio. Martzelina, bere emaztea, ziur dago Domingok ezbehar bat izango duela jokoa dela eta.[1]
Zuzendaritza
aldatuHasierako asmoa filma Imanol Uribek zuzentzea bazen ere, Uribek Mikelen heriotzaren filmaketarekin lanpetuta zebilenez, ezin izan zion lan hari heldu, eta Euskal Telebistak Lertxundiri gidoiaz gain filma zuzentzeaz ere arduratzeko eskatu zioten. Alderi teknikoez, Victor Albarrán zinemagile mexikarra zuzendari laguntzailea arduratu zen.[2]
Pertsonaiak
aldatu- Felipe Barandiaran: Domingo
- Kontxu Odriozola: Martzelina
- Mikel Garmendia: Kornelio
- Esther Remiro
- Pilar Lerma
Erreferentziak
aldatu- ↑ EiTB. Zinema Euskaraz >> Hamaseigarrenean Aidanez. .
- ↑ Zabala, Juan Luis. (2015-08-30). «Aspaldi hautsitako zubia» Berria.
Kanpo estekak
aldatu
Artikulu hau zinemari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |