Zorion perfektua (filma)

filma

Zorion perfektua ETBk eta Pausokak 2009. urtean ekoitzitako euskal filma da, Anjel Lertxundiren 2002ko izen bereko eleberrian oinarritua.[1]

Zorion perfektua (filma)
Jatorria
Argitaratze-data2009
IzenburuaZorion perfektua
Jatorrizko hizkuntzaeuskara
Jatorrizko herrialdeaEspainia
Ezaugarriak
Genero artistikoafilm dramatikoa
Iraupena90 minutu
Koloreakoloretakoa
Deskribapena
OinarrituaZorion perfektua
Grabazio lekua(k)Zarautz, Getaria, Donostia eta Bartzelona
Zuzendaritza eta gidoia
Zuzendaria(k)Jabi Elortegi
Gidoigilea(k)Anjel Lertxundi
Jabi Elortegi

Antzezlea(k)
Ekoizpena
Konpainia ekoizleaPausoka Entertainment
Bestelako lanak
MusikagileaAngel Illarramendi
Argazki-zuzendariaGonzalo Fernández Berridi
Fikzioa
Kontakizunaren tokiaBartzelona eta Euskal Herria

IMDB: tt1509287 Filmaffinity: 630149 Rottentomatoes: m/zorion_perfektua TCM: 775628 Edit the value on Wikidata

Bitxikeriak

aldatu

Filmaketa 2008ko urriaren 13an hasi zen, eta sei astez Zarautz, Getaria, Donostia eta Bartzelonan egin zuten.[2][3]

Izenburua protagonistak ikasten ari den Robert Schumannen musika lan batetik dator.[4]

Gaztelaniaz, filmak La felicidad perfecta du izenburua.[5]

2007an Aizpea Goenaga, TVEren laguntzarekin, eleberriari buruzko telefilma egitekotan izan zen.[6]

2009ko Zinemaldiaren Zabaltegi sailean aurkeztu zuten, eta zinema aretoetan urte bereko urriaren 2an agertu zen.[7]

Sinopsia

aldatu

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

1980ko hamarkadan Ainhoa gaztea (Aia Kruse) hilketa baten lekukoa zen. Hogei urte geroago, Bartzelonan, Ainhoa helduak (Anne Igartiburu) piano-jotzaile bihurtuta, Imanol (Alberto Berzal) ezagutuko du, baina iraganean bizitakoak bere eragina izango du orainaldian.

Ezaugarri teknikoak

aldatu
Zuzendaritza Jabi Elortegi
Gidoia Anjel Lertxundi, Pedro Fuentes, Oliver Elder eta Jabi Elortegi
Ekoizle exekutiboa Unai Martínez‐Barranco
Ekoizleak: Pausoka eta EiTB

Pertsonaiak

aldatu

Erreferentziak

aldatu

Kanpo estekak

aldatu