Irati (filma)
Irati 2022an Paul Urkijo arabar zuzendariak egindako euskal filma da,[1][2] Joxean Muñoz eta Juan Luis Landaren ‘Irati Zikloa’ komiki mitologikoan oinarritua.
Irati (filma) | |
---|---|
![]() | |
Jatorria | |
Sorrera-urtea | 2022 |
Argitaratze-data | 2022 |
Izenburua | Irati |
Jatorrizko hizkuntza | euskara |
Jatorrizko herrialdea | Espainia eta Frantzia |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | fantasiazko filma, abenturazko filma eta Erdi Aroari buruzko filma |
Iraupena | 114 minutu |
Kolorea | koloretakoa |
Grabazio lekua(k) | Lezea eta Loarreko gaztelua |
Zuzendaritza eta gidoia | |
Zuzendaria(k) | Paul Urkijo |
Gidoigilea(k) | Paul Urkijo |
Antzezlea(k) | |
Ekoizpena | |
Konpainia ekoizlea | Bainet Media |
Bestelako lanak | |
Musikagilea | Aránzazu Calleja Mursego |
Fikzioa | |
Kontakizunaren tokia | Pirinioak |
Argumentu nagusia | euskal mitologia, Orreagako gudua eta Kristautzea |
![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() |
Euskaraz egindako filmen artean, zineman mugarri bihurtu zen. Euskaraz orain arteko ikusiena da, 155.000 ikusle baino gehiagorekin.[3] Lehenago, postu hori Handia filmak izan zuen.
Sinopsia
aldatuVIII. mendean, Karlomagnoren armada Pirinioak sarraskitzen ari da, eta, hari aurre egiteko, ibarjaunak laguntza eske jo du bertako jainko zaharrengana, horiek desagertzeko zorian baitaude kristautasunaren eraginez. Odolezko itun baten bitartez, ibarjauna baskoi paganoak etsaia garaitzen du, trukean bizia emanda, baina lehenago, Eneko semeari hitzemanarazten dio ibarjaun zuzena izango dela. Handik urte batzuetara, Eneko, jada heldua eta kristau fedean hezia, umetan egindako promesa betetzera doa; baina, orduan, aitaren gorpua, frankoei hartutako altxorrarekin batera lurperatu zutena, modu ulertezinean desagertu da. Horrek zalantzan jarri du haien leinua.
Enekok berreskuratu egin behar ditu, bere patua betetzeko, eta horretarako, ezinbestekoa du ibarreko gazte baten laguntza, Irati izeneko pagano batena. Haitzulo baten barrenean dagoen Karlomagnoren altxorra lortzeko asmoa dute. Bertakoen arabera, jainkosa boteretsu bat bizi da han: Mari. Eneko noble gaztea Pirinioetako baso horietan murgildu da, aitaren gorpuaren bila eta Iratiren laguntzarekin mundu mitologiko ilun bat ezagutuko du.[4]
Antzezleak
aldatu- Eneko Sagardoy: Eneko Aritza[4]
- Unax Hayden: Eneko Aritza haurra
- Patxi Biskert[4]: Eneko Aritza heldua
- Edurne Azkarate: Irati[4]
- Ramon Agirre[4]: Virila abadea
- Itziar Ituño[5]: Mari
- Iñigo Aranbarri[6] : Eneko X
- Kepa Errasti[6]: Belasko
- Elena Uriz[6]: Luxa
- Nagore Aranburu[6]: Oneka Iruñekoa
- Iñaki Beraetxe[6]: Ximeno
- Iosu Eguskiza: Odon
- Karlos Arguiñano[7]: Gorza
- Asier Alustiza: Martin
- Nora Gondat: Xune
- Daniel Blasco: Galindo
- Elías García: Aznar / Sugaar
- Eguzki Zubia: Gala
- Mirena Nafarrate: Auria
- Iban Malo: Gartzia
Sariak eta aitortzak
aldatuEneko Sagardoy, Paul Urkijo eta Edurne Azkarate - 2022: Sitgeseko zinemaldiko Efektu berezi, ikusmen edo makillaje efektu hoberenak saria ex-aequo «Ego (Hatching)» filmarekin.[8]
- 2022: Donostiako Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren 33. Astean Ikusleen Saria Film Luze Onenari.[9]
- 2023: Goya sarietan bost izendapen: 1) gidoi egokiturik onena, 2) ikusizko efekturik hoberenak (Jon Serrano eta David Heras), 3) jantzi diseinu onena (Nerea Torrijos). 4) kanturik hoberena (Aranzazu Calleja, Maite Arroitajauregi eta Paul Urkijo), eta 5) Jatorrizko musika hoberena (Aranzazu Callejak eta Maite Arroitajauregi).[10][11]
Filmaketa
aldatuFilmaren atal garrantzitsuenetako bat borroka eszenak dira: Urkijori aunitz gustatzen zaizkio. «Borroketan estruktura narratiboek egon behar dute», nabarmendu du. Eneko Sagardoik adierazi du irudi horiek filmatzeko hamar kilo gizendu behar izan zuela, baita zaldi gainean ibiltzen ikasi behar ere [12].
Finantzaketa
aldatu4,3 milioi euroko aurrekontua izanda, EITB, RTVE, ICAA, Eusko Jaurlaritza, Gasteizko Udala eta Arabako Foru Aldundiaren babesa izan zuen. 2023ko otsailaren 24an estreinatu zen zinemetan[13], Filmaxek banatua.
Urkijok adierazi zuenez, «zaila» izan da finantzen arloa, batez ere, istorioa «euskaraz eta genero minoritarioan» dagoelako. «Ekoizleak konbentzitu behar izan ditut gaztelu hau eraikitzeko», adierazi zuen Urkijok.
Banaketa
aldatuEuskararen zabalkundeari egindako ekarpena historikoa izan zen, Filmax banaketa enpresa katalanaren eskutik: nazioarte mailan banatutako 112 kopien erdia baino gehiago jatorrizko bertsioan eman zituzten. Hortaz, euskara Malaga, Oviedo, Leon, Salamanca, Valladolid, Bartzelona, Madril, Valentzia, Lugo, Las Palmas eta Logroño bezalako hirietako pantaila handietara iritsi zen[14].
Erantzuna
aldatuIrati filmik ikusiena izan zen Euskadin bere lehen asteburuan, eta bigarren estreinaldirik onena Espainian, zazpigarren tokian sartuta. Filma 112 kopiarekin estreinatu zen, horietako 30 Euskadin. Bigarren asteburuan, halaber, Euskal Herriko filmik ikusiena izan zen eta guztira 82.000 ikusle baino gehiago izan zituen estreinatu osteko lehen hamar egunetan [15].
Hirugarren asterako berriro ere Euskal Herriko filmik ikusiena izateaz gainera, euskarazko zineman mugarria lortu zuen diru-bilketan. Zinemetan prezioak igo zirela eta, hirugarren asterako 737.000 eurorekin, 2017ko Handia filmari lehenengo postua kendu zion lortutako diru kopuruan.[16][17]
Eszenatokiak
aldatuHainbat lekutan grabatu zen, aipagarrienak hauek diraː Iratiko oihana, Aralar mendilerroa, Loarreko gaztelua eta Mendukilo haitzuloa[18].
-
Aralar Txindoki-tik
Erreferentziak
aldatu- ↑ Zabala, Iker. (2023-03-01). «'IRATI': Euskal kondairen lurraldea» Zinea (Noiz kontsultatua: 2023-03-05).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Paul Urkijo rueda el 'Excalibur' vasco» El Correo 2021-09-21.
- ↑ https://www.taquillaespana.es/peliculas/irati/
- ↑ a b c d e «Mitoa filmatzearen abentura» Berria 2021-10-20 CC BY-SA 4.0 lizentziapean.
- ↑ (Gaztelaniaz) «Paul Urkijo rueda el 'Excalibur' vasco» El Correo 2021-09-21.
- ↑ a b c d e (Gaztelaniaz) «Eneko Sagardoy, Edurne Azkarate e Itziar Ituño protagonizan la próxima película del director Paul Urkijo, “Irati”» amadoresdelcine.blogspot.com 2021-09-19.
- ↑ (Gaztelaniaz) «Karlos Arguiñano anuncia en su programa que vuelve al cine» Diario Vasco 2021-09-16.
- ↑ a b (Katalanez) «Palmarès | Sitges Film Festival» sitgesfilmfestival.com (Noiz kontsultatua: 2023-02-28).
- ↑ «"Irati" filmak Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren 33. Asteko Ikusleen Saria lortu du - Donostia Kultura» www.sansebastianhorrorfestival.eus (Noiz kontsultatua: 2023-02-28).
- ↑ «Películas » Premios Goya 2023» www.premiosgoya.com (Noiz kontsultatua: 2023-02-28).
- ↑ Rey Gorraiz, Uxue. (2023-12-01). «'Irati' filma bost Goya jasotzeko hautagai da» Berria (Noiz kontsultatua: 2023-02-28).
- ↑ https://web.archive.org/web/20230228103043/https://www.berria.eus/albisteak/220002/irati-filma-bihar-estreinatuko-dute-donostian.htm
- ↑ «'Irati' filma otsailaren 24an iritsiko da zinema aretoetara - Araba» Alea.eus (Noiz kontsultatua: 2023-02-25).
- ↑ https://alea.eus/gasteiz/1677692266604-irati-filma-estreinaldia-arrakasta
- ↑ https://www.noticiasdenavarra.com/cultura/2023/03/06/irati-consolida-exito-taquilla-convierte-6532581.html
- ↑ https://www.elcorreo.com/pantallas/cine/irati-pelicula-euskera-taquillera-historia-20230316190926-ntrc.html
- ↑ Rodriguez Garmendia, Leire. (2023-03-17). «'Irati', euskarazko filmik arrakastatsuena» Argia (Noiz kontsultatua: 2023-03-17).
- ↑ https://www.naiz.eus/eu/hemeroteca/bidaiari/20230228/ezagutu-irati-filma-grabatutako-eszenatoki-harrigarriak-orreagatik-mendukilo-haitzulora
Kanpo estekak
aldatu- Irati filmaren trailerraberria.eus
- (Gaztelaniaz)Irati Filmax enpresa banatzailearen fitxa
- Izena duenik bada. Andoni Imaz. Kritika, Zinema. Irati, berria.eus. 2023-03-04.
- Euskal kondairen lurraldea. Iker Zabala Goikolea. Zinema kritikaria. Irutxulo.eus, 2023-04-03.
- Irati. Filmaffinity zinema-atarian. Fitxa, krítikak [24], trailerrak [3], irudiak [13] eta zinemak [68]