Maia Iribarne

musikaria eta ikus-entzunezko sortzailea

Maia Iribarne Olhagarai (Donibane Garazi, Nafarroa Beherea, 1995) euskal musikaria eta bideogilea da.[1] Garazi eskualdeko Xofaldia Prod taldeko kidea da.

Maia Iribarne
Bizitza
JaiotzaDonibane Garazi eta Lasa, 1995 (28/29 urte)
Herrialdea Frantzia
Familia
Anai-arrebak
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
frantsesa
Jarduerak
Jarduerakmusikaria, zinemagintza, abeslaria eta zinemagilea
Musika instrumentuabiolina

Biografia

aldatu

Ama musikaria izanik, umetatik aritu izan da musikan. Zazpi urterekin Donibane Garazitik Baionara joaten zen astero musika kontserbatoriora, biolina ikastera.[2] Ikus-entzunezkoetara ere txikitatik gerturatu zen, aitak aunitz grabatzen zuen etxean, eta horrek erakarri zuen Maia.

18 urterekin Ikus-entzunezko Komunikazioa ikasi zuen HUHEZIn, Aretxabaletan (Gipuzkoa). Ondoren dokumentalgintzan formatu da Ardèchen (Frantzia).

Musika

aldatu
Sakontzeko, irakurri: «Habia (musika taldea)»

Ipar Euskal Herriko kideak dituen folk musika taldea da, 2020. urtean sortu zena.[3]

Bideogintza

aldatu

Kanaldude herri telebistan sortutako Busti saioko parte izan zen.[4] Saioak Argia saria irabazi zuen.

Bañolet

aldatu

Sortzaile nafartar gazteak, Paxkal Irigoyenekin batera, Bañolet ikus-entzunezkoa sortu zuen 2021ean. Proiektuak Durangoko Azokak esleitzen duen Sormen Beka irabazi zuen 2020an. Filmaren zuzendaritzan aritzeaz gain, musika ere sortzen aritu zen, Bañolet kantuz diskoa osatzeko.[5]

Sariak

aldatu
  • Argia saria - Busti (2017, Kanaldude).[6]
  • Durangoko Azokaren Sormen Beka - Bañolet (2020, Xofaldia Prod).[7]

Erreferentziak

aldatu
  1. «Maia Iribarne-Olhagarai» EKE (Noiz kontsultatua: 2023-03-08).
  2. Madariaga, Ainize. ««Kantu guziak biltzen dira askatasun egarrian»» Berria (Noiz kontsultatua: 2023-03-08).
  3. «Habia» www.badok.eus (Noiz kontsultatua: 2023-03-08).
  4. «Busti» kanaldude.eus (Noiz kontsultatua: 2023-03-08).
  5. Madariaga, Ainize. ««Gizarte koreografiak karikaturizatu nahi ditugu»» Berria (Noiz kontsultatua: 2023-03-08).
  6. «Busti webTB (2. saioa)» Argia (Noiz kontsultatua: 2023-03-08).
  7. «Ikusi Bañolet Durangoko Azokaren Sormen Beka irabazi duen sailaren lehen irudiak» EITB 2020-12-06 (Noiz kontsultatua: 2023-03-08).

Ikus, gainera

aldatu

Kanpo estekak

aldatu