Ireki menu nagusia

Soinujolearen semea 2018ko Fernando Bernués gipuzkoar zinema zuzendariaren film dramatikoa da, Bernardo Atxagaren izen bereko eleberrian oinarrituta dago.

Soinujolearen semea (filma)
Jatorria
Argitaratze-data 2018
Estreinaldi-data 2019ko apirilaren 12a
Jatorrizko izenburua Soinujolearen semea
Jatorrizko hizkuntza euskara
gaztelania
Jatorrizko herrialdea Espainia
Ezaugarriak
Genero artistikoa film dramatikoa
Kolorea koloretakoa
Deskribapena
Oinarritua Soinujolearen semea
Zuzendaritza eta gidoia
Zuzendaria(k) Fernando Bernués
Gidoigilea(k) Patxo Telleria
Antzezlea(k)
Joseba Apaolaza
Josean Bengoetxea
Mireia Gabilondo
Mikel Losada
Iñaki Rikarte
Eneko Sagardoy
Carlos Zabala
Aitor Beltrán
Miren Arrieta








Bestelako lanak
Musikagilea Fernando Velázquez
Argazki-zuzendaria Gonzalo Fernández Berridi
Kanpo loturak

Abra Producciones eta Tentazioak ekoiztuta. Patxo Telleriak moldatu zuen gidoia.[1] Barton Films eta Filmax banatu dute. Aurrenekoz Huelvako Zinema Iberoamerikarraren 44. jaialdian erakutsi zuten lana, 2018ko azaroaren bukaeran.[2] 2018ko abenduan ere aurre-estreinaldia eskaini zuten Durangoko Azokan. 2019ko apirilaren 5ean Giza Eskubideen Donostiako Zinemaldia ireki zuen.[3] Eta 2019ko apirilaren 12an estreinatu zen Hego Euskal Herriko zinema-aretoetan.[4]

2012an antzerkira eraman zuen obra Bernuesek, orduan ere Patxo Telleriaren gidoi-moldaketarekin eta oraingo filmeko hainbat aktorerekin.[5]

Soinujolearen semea filma barrutik sortutako lan bat dela, ez dela kanpotik etorritako idazle edo zinemagile batek egindako lana azpimarratu zuen Bernardo Atxagak. Gertaerak, pertsonak eta gizartea Soinujolearen semea idatzi zuenean «barne-barnetik» deskribatu nahi izan zituela. Bernués zuzendariak ere hemengo jendea, bizimodua, lurra ikusi ditu liburuan.[6]

Grabaketako herriakAldatu

Ultzaman grabatu zituzten Kaliforniako rantxoko irudiak, Beran eta Lesakan Obabako hainbat eszena, Obabako hotelekoak Donostiako Miramar jauregian.[7][5]

SinopsiaAldatu

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

AEBetara joan zen bizitzera David eta orain hilzorian dago. Josebak, txikitako lagun minak, bisita egingo dio eta horren bidez, bien iragana errepasatuko da. Frankismoa, ETAn izan zuten parte hartzea, Gerra Zibilaren oihartzunak, tortura, traizioa...[8]

AktoreakAldatu

ErreferentziakAldatu

  1. (Gaztelaniaz) EFE (2018-05-18) La novela "El hijo del acordeonista", de Bernardo Atxaga, adaptada al cine.
  2. Ugarte Irizar, Itziar (2018-12-09) «Soinujolearen familia osoa» BerriaCC BY-SA lizentziapean.
  3. (Gaztelaniaz) «‘Soinujolearen semea’ abrirá el Festival de Cine y DDHH de Donostia. Noticias de Gipuzkoa» Noticias de Gipuzkoa . Noiz kontsultatua: 2019-05-04.
  4. «‘Soinujolearen semea’ apirilaren 12an estreinatuko dute» www.eitb.eus . Noiz kontsultatua: 2019-01-14.
  5. a b Gurrutxaga Uranga, Amagoia (2018-06-15) «Semearen semea» Berria . Noiz kontsultatua: 2019-05-04.
  6. Ugarte Irizar, Itziar (2018k-12-09) «Soinujolearen familia osoa» Berria . Noiz kontsultatua: 2019-05-04.
  7. navarratv (2018-05-29) RODAJE DE “EL HIJO DEL ACORDEONISTA” EN LESAKA . Noiz kontsultatua: 2019-05-04.
  8. «Atxagaren 'Soinujolearen semea' filma errodatzen hasi dira Fernando Bernuesen zuzendaritzapean» Argia 2018-05-16CC BY-SA lizentziapean.

Kanpo estekakAldatu